Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2016ko azaroaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5115

IRAGARKIA, 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteetan, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dauden, ikastetxe publikoetarako, gidaria barne, bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailu bidezko eskola-garraio zerbitzua xede duen kontratuaren formalizazioa jakinarazten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Kontratazio Zerbitzua.

c) Espediente-zenbakia: SE/14/15.

d) Kontratatzailearen profilaren Internet helbidea: www.contratacion.euskadi.net

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzua.

b) Deskribapena: 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteetan, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dauden, ikastetxe publikoetarako, gidaria barne, bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailu bidezko eskola-garraio zerbitzua.

3.– Izapidetza eta prozedura.

a) Izapidetza: presazkoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 13.131.640,80 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zenbateko garbia: 6.565.820,40 euro. Zenbatekoa guztira: 7.222.402,44 euro.

6.– Kontratuaren formalizazioa.

a) Esleipen data: 2015-07-30.

b) Kontratuaren formalizazio-data: 2015-11-11.

c) Kontratista: ikus, esleipen ebazpena, ondoko estekan, Eusko Jaurlaritzaren Kontratatzailearen Profilean: http://www.contratacion.euskadi.eus/v79aWar/comunJSP/v79aSubmitBuscarAnuncioFiltro.do?origenSubHome=busquedaPersonalizada

d) Esleipenaren zenbatekoa: ikus, esleipen ebazpena, ondoko estekan, Eusko Jaurlaritzaren Kontratatzailearen Profilean: http://www.contratacion.euskadi.eus/v79aWar/comunJSP/v79aSubmitBuscarAnuncioFiltro.do?origenSubHome=busquedaPersonalizada

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 16a.

Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,

AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.


Azterketa dokumentala