Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2016ko azaroaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5111

EDIKTUA, atzerriko epai bat errekonozitu eta betearazteko bideratutako 20/2016 exequatur-prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: exequatur 20/2016.

Demandatzailea: Elena Deba Blanco.

Abokatua: Joseba Estrade Arlucea.

Prokuradorea: Asuncion Hurtado Madariaga.

Demandatua: Fernando Heredia Salcedo.

Gaia: exequatur.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2016-11- 04an, eta honela dio xedapen-zatiak:

1996Ko apirilaren 30ean, Chimborazo-ko Arlo Zibileko laugarren Epaitegiak emandako epaiak –Espainian– ondorio juridiko osoak dituela errekonozitzea erabaki dut. Epai horren bitartez, dibortzioa dela-eta, ezkontza-lotura bat desegitea erabaki zen; hain justu ere 1985eko uztailaren 6an, Elena Deba Blancok eta Fernando Heredia Salcedok egindako ezkontzari zegokiona; guztiarekin ere, epai hura Espainian emanda izango ziren ondorio berberekin.

Fernando Heredia Salcedo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2016ko azaroaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala