Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2016ko azaroaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5107

EDIKTUA, hipoteka-betearazpen baten gainean bideratutako 201/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: hipoteka-betearazpen baten gaineko 201/2016 apelazioa.

Errekurtsogilea: Caixabank, S.A.

Abokatua: Francisco Javier Fuldain Gonzalez.

Prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal.

Alderdi errekurritua: Maria Rosario Hernandez Abadia.

Errekurritua, agertu ez dena: Modesto Echevarria Ferreruela.

Gaia: hipoteka-betearazpen bat.

Aipatutako errekurtsoan, epaia eman zen 2016-06-30ean, eta honela dio xedapen-zatiak:

«XEDAPENAK

Hipoteka-betearazpen bat gaineko 609/15 autoetan, 2015eko azaroaren 11n, Barakaldoko Betearazpeneko Zerbitzu Orokor Prozesalak emandako Autoaren aurka, Caixabank, S.A.k aurkeztutako apelazio-errekurtsoa ezetsi egiten dugu, aipatu ebazpena berretsi, eta gora jotze honetan sortutako gastuak parte apelatzaileari ezartzen zaizkio.

Jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua, errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Ebazpen hau irmoa da, eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Hala erabaki eta sinatu dute epaileek. Fede ematen dut».

Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legeko 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Modesto Echevarria Ferreruela jaunari aipatu ebazpena jakinaraztea erabaki da, hain justu ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bitartez.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko azaroaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala