Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2016ko azaroaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5102

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, 2013ko irailaren 2ko Ebazpenean antzemandako akatsak zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez agindua eman zen Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko eta Fachhochschule Dortmundeko «Euro MPM - Proiektuen Zuzendaritzaren Europako Unibertsitate Masterra» masterreko ikasketa-planean egindako aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Akatsa atzeman dugu Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2013ko irailaren 2ko Erabakiaren eranskinean. Erabaki horren bidez agindua eman zen (1393/2007 ED) «Euro MPM - Proiektuen Zuzendaritzaren Europako Unibertsitate Masterra» unibertsitate masterreko ikasketa-plana argitaratzeko Estatuko Aldizkari Ofizialean (2013ko urriaren 30ko BOE, 260. zk.) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2013ko azaroaren 18ko EHAA, 219. zk.). Zuzenketa hau egin behar da testuan:

Eranskinean, honako hau dioen lekuan: irakasgaiak.

Produktuen diseinua eta garapena: izaera: heziketa osagarria.

Hau esan behar du: irakasgaiak.

Produktuen diseinua eta garapena: hautazkoa.

Ikasketa-plana zuzendu egin da, eranskinean jasota dagoen moduan.

Leioa, 2016ko azaroaren 14a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskumenak eskuordetuta (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala