Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2016ko azaroaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
5100

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Garbiker AB enpresak sustatutako hiri-hondakin solidoen kudeaketarako instalazio bat Bilboko udalerrian (Arraiz Mendia) jartzeko ingurumen-baimen integratua ematen duena.

AURREKARIAK

2014ko apirilaren 11n, Garbiker AB enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari ingurumen-baimen integratua emateko eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Bilboko (Bizkaia) udalerrian hiri-hondakin solidoen kudeaketarako instalazio bat jartzeko.

Halaber, 2014ko ekainaren 24an, enpresaren jarduera hirigintzarekin bateragarria dela egiaztatzeko eskaria egin zuen Garbiker ABek.

Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2014ko abenduaren 10ean emandako ebazpenaren bidez, Garbiker AB enpresak sustatutako proiektua 30 egun balioduneko epean jendaurrean jartzea erabaki zen, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2014ko abenduaren 17an.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, 2015eko otsailaren 13an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostena eskatu zien Bilboko Udalari, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari, Uraren Euskal Agentziari, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, eta Osasun Sailari.

Halaber, arauaren 19. artikuluan xedatutakoa betetzeko, txostena eskatu zitzaion Kantauriko Konfederazio Hidrografikoari.

2015eko ekainaren 15ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, Garbiker AB enpresaren esku utzi zen espediente osoa.

2015eko uztailaren 6an, Garbiker AB enpresak idazki bat bidali zuen, non esaten baitzuen Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak bidalitako ebazpen-proposamenaren zirriborroaren edukia esplizituki onartzen zuela.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasota dauden jarduerak garatzen dira instalazioan; horiez gain, aipatu legearen aplikazio-eremuan sartzea ekarri zuten instalazioaren kokapenean garatzen diren jarduera guztiak hartzen ditu barne baimen honek, baita, eranskin horretan jasota ez egonik, jarduera horrekin erlazio teknikoa dutenak eta sor daitezkeen isurien eta kutsaduraren gainean ondorioak izan ditzaketenak ere.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen direnetako jardueraren bat garatzen duten instalazioak ustiatzeko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplika daitekeen instalazio guztietan arauaren xedea betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten herri-administrazioen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen araudian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Garbiker AB enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakinak sortzeko eta kudeatzeko baimena, atmosfera kutsatu dezakeen jarduerarakoa, hondakin-urak sare nagusira isurtzekoa, eta kolektorera isurtzekoa eta erabiltzailea sailkatzekoa, eta, ingurumen-arloko beste zehaztapen batzuen artean, lurzoruaren eta lurrazpiko uren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko baimenak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak eginez.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak burutu ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituen administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua tokiko agintarientzat loteslea izango da, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten denean ere. Aipatutako 28. artikuluan adierazten da aurrez xedatutakoak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruzko arau autonomiko aplikagarriei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea araututa dagoela otsailaren 27ko 3/1998 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoan. Adierazitako aginduak aplikatuz, Garbiker AB enpresaren ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran sartuta daude Euskal Herriko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak.

Azkenik, instalazioak isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko instalazioari ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazteko, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak, eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak. Zehazki, kontuan hartu da Europako Batzordearen 2006ko abuztuko «Reference document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries» BREF txostenaren edukia.

Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean jaso diren txosten guztiak aztertuta, ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Garbiker AB enpresak sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta gauzatu da Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea.

Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen integratu hau emateko, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Honako hauek ikusi dira: Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren proposamen-ebazpena; 2015eko ekainaren 26koa, Euskadiko Ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; ekainare 11ko 5/2013 Legea, hura aldatzekoa; urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplikazio orokorreko gainerako arauak. Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Garbiker AB enpresari (sozietatearen helbidea: Kale Nagusia 44, 1. Solairua, Bilbo; IFK: A 48212567) ingurumen-baimen integratua ematea, hiri-hondakin solidoen kudeaketarako instalazio bat jartzeko Bilboko udalerrian (Arraiz mendia), ebazpen honetako bigarren atalean adierazitako baldintzetan.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 5.4.a kategorian dago sartuta jarduera hori:

«5.4.– Hondakin ez-arriskutsuak balioztatzeko edo balioztatu eta ezabatzeko instalazioak eguneko 75 tonatik gorako gaitasunarekin, baldin eta jarraian zerrendatuko diren jardueretako bat edo gehiago biltzen badituzte, hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikagarri zaizkion arauak ezartzen dituen abenduaren 28ko 11/1995 Lege Dekretuan bildutakoak izan ezik.

a) Tratamendu biologikoa.

b) Errausketaren edo baterako errausketaren aurreko tratamendua.

c) Zepa eta errautsen tratamendua.

d) Tratamendua hondakin metalikoen birringailuetan, hondakin elektrikoak eta elektronikoak, eta balio-bizitzaren amaieran dauden ibilgailuak eta horien osagarriak barne.

Instalazioan egiten den hondakinak tratatzeko jarduera bakarra digestio anaerobikoa denean, jarduera horren gaitasun-atalasea eguneko 100 tonakoa izango da.»

Instalazioa Arraiz mendiko industrialdean dago kokatuta, Zabalgarbiko hondakinen balorizazio energetikorako instalazioaren ondoan; guztira, 21.763 m2 ditu, horietatik 12.235 m2 azalera eraikiari dagozkio.

TMB Tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioaren jarduera pilaka bildutako hiri-hondakinen digestio aerobioaren bitartez gauzatzen da, tratamendu mekanikoan baliozta daitezkeen zatiak bereiziz tratamendu biologikoa egin aurretik (R12/D8 kudeaketa-eragiketa).

Hondakinak balioztatzeko eta ezabatzeko eragiketak eta Hondakinen Europako Zerrenda argitaratzen dituen otsailaren 8ko MAM/304/2002 Aginduaren bidez argitaratutako hondakinetatik, honako kode hauek dituztenak har daitezke tratatzeko:

– 20 03 01 Udaletako hondakinen nahasketak.

– 20 03 02 Azoketako hondakinak.

– 20 03 03 Bide-garbiketen hondakinak.

Harrera gunean deskarga-hobi bat dago, 3.300 m3-koa, bi egunetako hondakinak bildu ahal izateko neurriak dituena.

TMB instalazioak urtero180.000 tona hiri-hondakin kudeatzeko ahalmena dauka. Bi tratamendu-lerrotan gauzatzen da hori:

● Tratamendu mekanikoa: 30 tn/ordu. Batetik, tuneletan egonkortzeko granulometria eta material desegokien maila egokia duen materiala lortzen da, eta, bestetik, bildutako hondakin gordinetan dauden material guztiak –baliozta daitezkeenak– berreskuratzen dira. Tratamendu aurreko errefusak azken tratamendura eramaten dira (biltegi kontrolatura edo balorizazio energetikoko instalaziora.

Tratamendu mekanikoko instalazioak hondakinezko erregai solidoa ekoizten du, eta hortik azpiproduktu-fluxu ezin hobea lortzen da ondoren balorizazio energetikoa egiteko. Hiru lerro nagusi ditu:

● tratamendu-lerroen elikatzea.

● lehen mailako hondakinen tratamendua (bi lerro). Honako frakzio hauek lortzen dira:

○ Frakzio fina (< 80 mm).

○ Frakzio tartekoa (80-150x250 mm).

○ Frakzio lodia (150 x 250-350 mm).

○ Berreskuratutako materialak.

● Hondakinezko erregai solidoen tratamendu-lerroa: tratamendu mekanikoko hiru frakzioez elikatzen da.

● Errefus-gunea: zahartzapena tunelean gauzatzen da, eta, beraz, masa galtzen da.

● Tratamendu biologikoa: lehen mailako hondakinetatik (0-80 mm) datorren frakzio organikoaren egonkortasuna, digestio aerobioaren bidezkoa. 30 tn/ordu. Material biolehortua lortzen da, hezetasun txikikoa.

Prozesuaren faseak:

● tuneletako karga-sistema automatikoa.

● Tunelak.

● tuneletako deskarga-sistema automatikoa.

● hondakin geldoen bereizketa (tratamendu mekanikotik lortutako materiala).

Prozesuan, aire-tratamendua gauzatzen da (usainak kentzea): bilketa eta tratamendu egokiak instalazioaren inguruan usainak isurtzea saihesteko.

● garbiketa kimiko bidezko aire-tratamendua: tratamendu-ahalmen aurreikusia 160.000 m3/h-koa da, etapa azido bateko bi garbitzailetan zatitua, bakoitzaren ahalmena 80.000 m3/h-koa dena; gehienez ere 96.000 m3/h-ko emaria har dezake.

● biofiltro bidezko aire-tratamendua: mikroorganismo bidez airean dauden substantzia organikoen degradazio biologikoan oinarritzen da.

● Tximiniak: biofiltroetan garbitu ondoren, airea atmosferara bidaltzen da «pipe-in-pipe-system» diseinua duen tximinia batetik, non bi hodien arteko aireak isolatzaile modura erabiltzeko balio duen eta kondentsazioak saihesten diren.

Garbiker AB enpresaren energia-kontsumoa hiri-hondakin solidoak kudeatzeko honako hau da: 8.460.000 kWh energia elektriko eta 12-14 m3 gas natural, urtean.

Prozesuetan sortutako hondakin-urak (ur beltzak) Zabalgarbi udal-kolektorera bideratzen dira; hortik, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoaren ur beltzen sarera isurtzen dira, Galindoko araztegian tratatzeko.

Euri-urak saneamendu-saretik igarotzen dira eta gero prozesuko uren biltegira bideratzen, kudeatutako materialarekin batera sartzeko.

Euri-ur zikinen kasuan, aurretik tratatu egiten dira hondarra kentzeko bi gailu erabilita, Armulaza inguruko euri-kanalera bideratzeko.

Sortutako hondakin arriskutsuak zein ez arriskutsuak ekipoak mantentzeko eta instalazioa zaintzeko jarduera orokorretatik datoz, nagusiki.

Garbiker AB enpresaren jardueran, teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira, honako BREF txosten europarretan jasota daudenak:

● Hondakinen Kudeatzaileen Industriarako BREF txostena (2006ko abuztuko «Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries»).

● «TEOen erreferentzia-dokumentua, monitorizazioaren oinarri orokorrei buruzkoa, 2003ko uztaila».

● «TEOen erreferentzia-dokumentua, biltegiratze-isurien oinarri orokorrei buruzkoa, 2006ko uztaila».

Ezarrita dauden Teknika Erabilgarri Onenak:

1.– Ingurumena kudeatzeko sistema bat ezarri eta hari atxikitzea.

2.– Bermatzea in situ egindako jardueren xehetasun guztiak emango direla.

3.– Ingurumen-kudeaketa eraginkorrerako jardunbide egokien prozedura bat izatea, mantentze-prozedura eta prestakuntza-programa egoki bat berekin izango dituena, osasunean, segurtasunean eta ingurumen-arriskuen aurrean langileek hartu behar dituzten neurri prebentiboak jasoko dituena.

4.– Hondakinen bezero edo ekoizleekin harreman estua izatea.

6.– Sarrera-hondakinen gaineko berariazko ezagutza izatea, zehazki hondakin horien frakzio balorizagarrien gainekoa.

8.– Instalazioan hondakinak biltzeko onarpen-prozedura espezifiko bat ezartzea, hondakinen onargarritasuna zehazteko eta hondakinen ezaugarrietara ondoen egokitutako tratamendu-lerroa hautatzeko.

9.– Laginketa-prozedurak ezartzea. Dagozkien analisiak egiten dira hondakinen-kudeaketa etapa desberdinetan: onarpena eta identifikazioa, EGK, eta biolehortzea.

10.– Harrera-instalazio bat izatea.

11.– Irteera-hondakinak analizatzea, instalazio hartzaileentzako garrantzitsuak diren parametroen arabera.

12.– Hondakinen tratamenduaren trazabilitatea.

13.– Nahaste- eta konbinaketa-arauak: hondakinak bildu eta material baliozgarriak eta desegokiak bereizten dira.

15.– Eraginkortasuna, hondakinen tratamenduan: frakzio berreskuragarriak eta balioztagarriak bereizteko prozesua optimizatzen da.

19.– Geldiaraztea: jarduera amaitzean, hura ixteko eta desegiteko plan bat garatuko da.

24.– Biltegiratzeari buruzko teknika orokorrak aplikatzea.

25.– Indarreko araudiaren arabera diseinatutako euste-hormak.

27.– Hondakinak gordetzea: hondakin likidoak andel edo edukiontzietan gordeko dira, eta hondakin solidoak gune itxietan edo siloetan edo toberetan kanpoan gordetzen badira.

28.– Maneiatze-teknika orokorrak.

31.– Edukiontzietan hondakinak maneiatzeko teknikak: azpiproduktu gisa bildutako fardelak edukiontzietan gordetzen dira.

32.– Xehatze, birrintze eta bahetzeko eragiketak gauzatzea, aireko isurpenak (hautsa) sor ditzaketen materialak maneiatzean isurketak gutxitzeko ekipoari lotutako erauzpeneko aireztapen-sistemak dituzten guneetan.

36.– Erauzpen-sistemak kutsadura gutxitzeko instalazioetan. Biofiltroan zentralizatutako erauzpen-sistema bat dago instalazioan.

38.– Kutsadura gutxitzeko ekipoaren funtzionamendurako eta hura mantentzeko mantentze-planak garatzea.

40.– Ihesak antzemateko eta konpontzeko prozedurak: tximinian aldizkako neurketak egiteko prozedura. Erauzketa-sistema itxi bat dago, airea garbitzeko instalaziora bideratua.

41.– KOHen eta partikulen isurketak airera gutxitzea: instalazioak sakonunearen diseinua du, eta, beraz, sistema biofiltroan zentralizatuta dago. Isuri barreiatuak gutxitu egiten dira, airea modu kontrolatuan hartuta. Zahartzapen-erreaktoreen aireztapen kontrolatua. Irteera-airea desodorizatzea eta araztea.

42.– Uraren erabilera eta kutsadura: prozesuan sortutako likidoak erreaktore biologikoetan gorde eta berrerabiltzen dira. Gehienetan ez da egongo soberakinik, baina, behar izanez gero, kudeatzaile baimenduari eramango zaizkio.

45.– Hondakin-urak jasotzea: hainbat kolektore daude zahartzapen-erreaktoreetan, deskarga-hobian, barruko azaleretan eta hodiak eta biofiltroa kondentsatzen direnean sortzen den ura jasotzeko.

46.– Hondakin-urak bereizteko sareak.

48.– Prozesuan, edo biofiltroa garbitzeko edo ureztatzeko erabiltzen diren euri-urak –zahartzapen-tuneletan ura behar bada– hartzea eta gordetzea.

49.– Prozesu biologikoan tratatutako euri-ura eta hondakin-urak berrerabiltzea, beharren arabera.

50.– Mantentze-planak garatzea, efluenteak kudeatzeko sistema egunero egiaztatzeko eta erregistro bat izateko.

68.– Biogasa erabiltzean erregai gisa, atmosferarako isurketa hauek gutxitzea: hautsa, nitrogeno-oxidoak, sufre-oxidoak, karbono-monoxidoa, hidrogeno-sulfuroa eta konposatu organiko lurrunkorrak.

69.– Tratamendu mekaniko-biologikoa egiteko teknikak.

70.– Tratamendu mekaniko-biologikoetako usainen, amoniakoaren, oxido nitrosoaren eta merkurioaren isurketak gutxitzea. Instalazioa depresioan aritzen da, eta scrubber azido eta biofiltro bidezko gas-tratamendu sistema batez zentralizatzen du usainen isurketa.

Bigarrena.– Garbiker AB enpresak Bilboko udalerrian sustatutako hiri-hondakin solidoen kudeaketa ustiatzeko, honako baldintzak eta eskakizunak ezartzea:

A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da, gutxienez seiehun mila euroko (600.000) zenbatekoaz, honako arrisku hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera.

B.– Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean emandako datuetan aldaketarik badago, Gabiker AB enpresak aldaketa horien berri emango dio Ingurumen Sailburuordetzari.

C) Neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira:

C.1.– Hondakinak onartu, hartu, maneiatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

Instalazioan balorizazioa egiteko onartzen diren hondakinak ondorengo ataletan zehaztuko dira, non horiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak jasotzen baitira.

C.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.

Garbiker ABk aipatu tratamendu-instalazioetan kudeatu ahalko ditu ondoren zehazten diren EHZ kodedun hondakinak, Europako Hondakin Zerrendan jasota daudenak:

(Ikus .PDF)

C.1.2.– Hondakinen sarrera kontrolatzea.

Intalaziora balorazioa egiteko iristen diren hondakinen kontrol bat eraman beharko da, ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko.

Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, ebazpen honetako I. atalean ezartzen dena betez.

Instalazioan tratatzea aurreikusten den hondakin-jatorri bakoitzeko, eragileak hondakin hori onartzeko dokumentua bete beharko du, IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri) non, hala badagokio, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena jasota egongo baita.

Hondakin bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, Garbiker ABk onarpenaren agiria bidaliko dio hondakinaren titularrari, non baldintzak eta, hondakina entregatzen ez bada, epemuga ezarriko baitira. Agiri horretan, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak zein baldintzatzaileak jasoko dira, eta, hala badagokio, baita hondakin-partida hartu aurretik analizatu beharreko parametroak ere.

Era berean, baldin eta hondakina onartzeko baldintzen jarraipena egitean ikusten bada baldintzak ez direla bete eta, beraz, partida ez dela onartu, berehala jakinarazpen bat bidali beharko zaio organo honi, posta elektroniko bidez (ippc@euskadi.eus), honako hauen berri emanez:

● Ez onartzeko arrazoia.

● Zer proposatzen den: beste kudeaketa-bide bat ala hondakina bidaltzaileari itzultzea.

● Beste kudeatzaile bati bidaltzea proposatzen bada, derrigorrezkoa izango da dagokion tratamendu-kontratua aurkeztea, betiere lekualdaketa egin aurretik.

● Ekoizleari itzultzen bazaio, kontrol- eta jarraipen-agiriko gorabeheren atalean jaso beharko da gertakari hori, eta lekualdaketaren data eman.

Baldin eta onartu ez den partida beste autonomia-erkidego batetik badator, jatorrizko ingurumen-organoari ere jakinarazi egin beharko zaio.

Hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

Hondakinak onartu eta jasotzeko aukera egiaztatu asmoz, Garbiker AB enpresak hondakinen onarpen-parametroak egiaztatzea ahalbidetuko duten baliabide teknikoak eta giza baliabideak izan beharko ditu uneoro.

Ezin bada onartu hondakin bat, zeinaren EHZ kodea hondakin baimenduen artean baitago, tratamendu negatiboaren kontratu bat egin beharko da, hondakin horiek kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.

C.1.3.– Zamalanak.

a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxeta itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

b) Instalazioan hondakinen zamalanak egitean edo hondakinak maneiatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko isurpenik edo isurpen barreiaturik ez egiteko, edo, bestela, isurpen horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere garrantzitsua izango da.

C.1.4.– Jasotako hondakinen biltegiratzea.

a) Balorizatu beharreko hondakinak gordetzeko gehieneko epea bi urtekoa izango da.

b) Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihesak edo isuriak hartzeko gai direnak; gainera, biltegiratze-eremu bereiziak izango dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

c) Instalazioan onartutako hondakinen biltegiratzea euria sartzea eta haizeak arrastatzea saihesteko moduan egin beharko da.

d) Hautsezko hondakinak eta ontziratu gabe jasotakoak nabearen barruan multzotan edo/eta gelaxketan gordeko dira, tratamendua egiteko unea iritsi arte.

e) Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko ontzi edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin-mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahastuz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakarten hondakinetarako.

f) Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Bilboko Udalean.

g) Instalazioaren etenaldi teknikoaren egoera berezietan, edo instalazioaren ezohiko funtzionamenduaren ondoriozko bestelako egoeretan, Garbiker AB enpresak C.1.1. atalean adierazitako hondakinen transferentzia-zentro gisa jardun ahal izango du, hondakinak kudeatzeko beste instalazio baimendu batera eramateko.

C.1.5.– Kudeatutako hondakinen datuen erregistroa.

Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Garbiker AB enpresak formatu fisiko edo telematikoko artxibo kronologiko bat eduki beharko du, non jasoko diren, hurrenkera kronologikoan, hondakinen kopurua, izaera, jatorria, destinoa eta hondakinak tratatzeko metodoa, eta, aplikatzekoa den kasuan, garraio-modua eta bilketa-maiztasuna. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da, eta bertan jasoko dira, gutxienez, honako datu hauek:

● Onartutako hondakinen jatorria (sorrera eta prozesua, erakunde sortzailea eta enpresa garraiolaria).

● Hondakin horien kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

● Hondakin-partida bakoitzaren onarpen- eta jasotze-datak.

● Onartu ez diren hondakin-partidei buruzko datuak (jatorria, kopurua, enpresa garraiolaria, ez onartzeko arrazoiak eta destino alternatiboa).

● Biltegiratutako hondakinak instalazioko zer tokitan dauden.

● Hondakin-partidak aurretik egokitzeko edo multzokatzeko eragiketak, datak, parametroak eta partida horiei buruzko datuak, hondakinen ondorengo destinoa eta partida bakoitzari emandako EHZ kodea.

● Instalazioko kudeaketa-lanen datak edo azken kudeatzaile baimenduari bidalketa egin zaionekoa eta kudeatzaile horren identifikazio-datuak, eta, hala badagokio, sortutako Kontrol eta Jarraipen Agiriarenak.

● Bereizitako hondakin arriskutsuen mota bakoitzaren izaera eta frakzioa, pisuaren arabera.

Atal honetan araututako erregistroan jasoko dira ebazpen honetako C.1.2. atalean aipatutako kontrolen emaitzak, eta baita Garbiker AB enpresak egin ditzakeen kontrasteko kontrolak ere.

Hilero, Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko da erregistro horren indarreko urteko informazioa, hilabete bakoitzean egindako kudeaketa-lana bereizita: kantitatea, izaera, jatorria, garraioa, eta kudeatutako hondakinak balioztatzeko metodoa. Informazioa excel formatuan bidaliko da, honako posta elektroniko honetara: ippc@euskadi.eus.

Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko dute eta urtero bidaliko diote Ingurumen Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 41. artikuluarekin bat etorriz.

C.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

Horrez gain, aurreikusten bada inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen destinoko instalazioan –aurreikusitako balorizazio- edo ezabatze-tratamenduaren ondorioz– sortutako korronte esanguratsuren bat hondakindegian ezabatzea, kontsulta bat egin beharko da organo honen aurrean, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketek bat egiten dutela EAEko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa 2020 Planean zehazten diren EAEko hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

C.2.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

C.2.1.- Instalazioan tratatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

C.1 atalean zehaztutako hondakinak onartu, bildu, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak alde batera utzi gabe, Garbiker AB enpresak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzaren baimenak ezartzen dituen baldintzak bete beharko ditu, honako xedapen hauetan ezarritako eskakizunak betetzeko: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko urriaren 21eko 1069/2009 Erregelamendua (EE), gizakiak jatekoak ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuei eta produktu deribatuei aplikatzeko osasun-arauak ezartzen dituena; Europako Batzordearen 142/2011 Erregelamendua (EB), 2011ko otsailaren 25ekoa, aipatu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko urriaren 21eko 1069/2009 Erregelamendua (EE) aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena.

C.2.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

C.2.2.1.- Baldintza orokorrak.

Garbiker AB enpresaren instalazioa ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren isurketek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea, giza osasuna eta ingurumena zainduta, betiere.

Era berean, prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, gai kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren hala behar denean.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurketarik ez egiteko, eta haien efluenteak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien laburtuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Organo honek foku berri baterako baimena eman eta gero, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako ILE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

C.2.2.2.- Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Garbiker AB enpresaren instalazioak –haren jarduerari urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskineko B 09 10 09 07 kodea dagokio– honako foku hauek ditu katalogaturik, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiari jarraituz:

(Ikus .PDF)

Baldin eta urte jakin batean foku sistematiko batentzat ez badira baldintza horiek betetzen, urte horretan ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko, kontrol hori hurrengo urtean egin beharko da, betiere, kontroletik salbuesteko baldintzek beren horretan jarraitu ezean. Ingurumena zaintzeko programa egokian justifikatu beharko da zirkunstantzia hori.

C.2.2.3.- Isurketaren muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:

(Ikus .PDF)

*% 95eko eraginkortasuna tratamendu-sisteman eta biofiltro fokuaren kontrolean.

Balio horiek honako baldintza hauetarako dira: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.

Isuri-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuko 9 artikuluak arautzen duena beteko da.

C.2.2.4.- Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren ataleko C.2.2.2 azpi-atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.

Isurpen barreiatuak minimizatzeko, ihesak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

C.2.3.– Saneamendu-sarera isurketak egiteko baldintzak.

C.2.3.1.- Isurpenen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

Isurpena sortzen duen jarduera mota nagusia: Hiri-hondakin solidoen kudeaketa:

(Ikus .PDF)

C.2.3.2.– Isurketaren muga-balioak.

Saneamendu-sarera egiten diren isurketen parametroak Ibaizabal/Nerbioi Beheko saneamendu-sistema orokorreko isurketak eta hondakin-uren arazketa arautzeko Erregelamenduan ezarritakoak dira (Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa); instalazioak hor egiten ditu isurketak eta honako hauek dira parametroak, isurketa bakoitzerako zehazten diren gehienezko muga-balioekin:

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketako muga-balioak lortzeko.

C.2.3.3.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Saneamendu-sarera zuzenean bideratzen diren ur beltzen isurketa bakar bat dago; alabaina, hidrokarburo-bereizgailu koaleszenteak daude euri-urentzako.

C.2.4.- Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, hala badagokio, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta destino egokiena zehazteko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzeko gune baimendu batera eraman behar dira. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea horiek balioztatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira, balioa emateko beste modu material edo energetikoen aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik; izan ere, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartu behar dira. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. 16/2002 Legearen 10. artikuluan (4.d atala) ezarritakoa alde batera utzi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako, hondakinok isurketak edo lixibatuak sor baditzakete; bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak desagertu edo galtzen badira, edo ihes egiten badute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Bilboko Udalean.

Sortutako hondakinak beste erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

C.2.4.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:

1.– Prozesua: «Instalazioen eta makinen mantentze-lanak».

1. hondakina: «Motorren olioa».

Identifikazioa: A 48212567/4800027899/1/1.

Destinoko eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5/6.

EHZ: 13 02 05

Urtean sortutako kantitatea: 3 tona.

Makinen olio-iragazkiak birjartzeko lanetan sortzen da.

Makinak garbitzerakoan aipatu hondakinarentzat identifikatutako 200 litroko bidoi batean jasotzen da, eta hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da, gero kudeatzaile baimendu bati entregatzeko.

2. hondakina: «Olioz bustitako hondakin ez-organikoak».

Identifikazioa: A 48212567/4800027899/1/2.

Destinoko eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 15 02 02

Urtean sortutako kantitatea: 0,3 tona.

Hondakinarentzat identifikatutako HDPE edukiontzi batean jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

3. hondakina: «Substantzia arriskutsuek kutsatutako ontziak».

Identifikazioa: A 48212567/4800027899/1/3.

Destinoko eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 15 01 10

Urtean ekoitzitako kantitatea: tona 1.

Ontzi hutsak bildu eta multzokatzean sortzen dira. Olioak, pinturak, pintura-gehigarriak, disolbatzaileak, itsasgarriak, ebaketa-likidoa edo tinta eduki duten metalezko, plastikozko, edo material konposatuzko ontziak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako HDPE edukiontzi batean jasotzen da, sortzen den postuetan. Bete ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

4. hondakina: «Berun-azido-metagailuak».

Identifikazioa: A 48212567/4800027899/1/4.

Destinoko eragiketaren kodea: R4.

Osagai arriskutsuak: C18/23.

Arrisku-ezaugarria(k): H8.

EHZ: 16 06 01

Urtean sortutako kantitatea: 0,3 tona.

Beruna eta disoluzio azidoa duten bateria erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

Hondakin horrentzat identifikatutako HDPE edukiontzi batean jasotzen da, horretarako berariaz jarritako gunean, gero kudeatzaile baimendu bati entregatzeko.

5. hondakina: «Olio-iragazkiak».

Identifikazioa: A 48212567/4800027899/1/5.

Destinoko eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 16 01 07

Urtean sortutako kantitatea: tona 1.

Makinen olio-iragazkiak birjartzeko lanetan sortzen da.

Hondakin horretarako identifikatutako HDEP edukiontzi batean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

6. hondakina: «Lanpara fluoreszenteak».

Identifikazioa: A 48212567/4800027899/1/6.

Destinoko eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C16.

Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.

EHZ: 20 01 21

Urtean sortutako kantitatea: 25 kilogramo.

Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

Hondakin horrentzat identifikatutako gunean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

7. hondakina: «Merkuriozko eta sodio-lurrunezko lanparak».

Identifikazioa: A 48212567/4800027899/1/7.

Destinoko eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C16.

Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.

EHZ: 20 01 21

Urtean sortutako kantitatea: 25 kilogramo.

Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

Hondakin horrentzat identifikatutako gunean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

8. hondakina: «Koipeztatzeko koipea».

Identifikazioa: A 48212567/4800027899/1/8.

Hondakinaren kodea: Q7//D9//P08//C51//H5/14//A280//B0019.

Destinoko eragiketaren kodea: D9.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5/14.

EHZ: 20 01 26

Urtean sortutako kantitatea: tona 1.

Makinak garbitzen direnean hondakin horretarako identifikatutako 200 litroko metalezko bidoi batean jasotzen da, eta hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da, gero kudeatzaile baimendu bati entregatzeko.

9. hondakina: «Ur-bereizgailuetako ur oliotsua / substantzia oliotsuak».

Identifikazioa: A 48212567/4800027899/1/10.

Destinoko eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H14.

EHZ: 13 05 07

Urtean sortutako kantitatea: Unean unekoa.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzi batean da eta hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da, gero kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

10. hondakina: «Tonerra».

Identifikazioa: A 48212567/4800027899/1/11.

Destinoko eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C11/18.

Arrisku-ezaugarria(k): H4/14.

EHZ: 08 03 17

Urtean sortutako kantitatea: 20 kilogramo.

Hondakin horrentzat identifikatutako HDEP edukiontzi batean biltzen da eta hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da, gero kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Honako hauek zehazten dituzte: zer hondakin mota den eta nolako osagai arriskutsuak dituen (xehe-xehe jasoak ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean). Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek segurtasun-neurri hauek izan beharko dituzte: Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritakoak, eta, bestalde, itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

d) Aurreko puntuan aipatutako ontziak argi, irakurgarri eta ezin ezabatzeko moduan etiketatu beharko dira, eta, betiere, indarreko araudiaren arabera.

e) Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetan jasota dauden hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da.

h) Egiaztatu beharko da kudeatzaile baimenduaren instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako baldintzak betetzen dituela.

i) Garbiker AB enpresak Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

j) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinei dagokienez, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

k) Garbiker AB enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen 1999ko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege-dekretu hori aldatzen duen 2006ko otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

l) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu Garbiker AB enpresak, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

m) Garbiker AB enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kantitatea, destinoa eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

n) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da Garbiker AB enpresa, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

o) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, atal honetako f) eta g) idatzi-zatietan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta m) idatzi-zatian aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, trantsakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

p) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Garbiker AB enpresak bete egin beharko ditu Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren maneiatze-lanak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

C.2.4.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Ebazpen honen C.2.4 atalak hondakinen kudeaketarako printzipio hierarkikoei buruz dioenaren arabera, EHZ 19 12 12, EHZ 19 12 10 eta EHZ 19 05 01 hondakinak kudeatzeko, balioztatu egingo dira eta ez dira hondakindegian utziko; sailburuordetza honetan ezabatzea ez den bestelako kudeaketa-proposamen bat egiaztatu beharko da, edo, arrazoi teknikoak, operatiboak, ekonomikoak eta abar direla medio, hondakina balioztatzeko ezintasuna justifikatu beharko da.

b) EHZ 19 07 03 hondakinaren kasuan, hondakin horrek ispilu-sarrera du gaur egun indarrean dagoen Europako Hondakin Zerrendan. Beraz, hondakin hori hondakin ez-arriskutsutzat hartuko da, baldin eta aldez aurretik karakterizatzen bada; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia dela egiaztatzeko. Aldez aurreko karakterizazioaren norainokoa zehazteko, Ingurumen Sailburuordetzako Hondakin Arriskutsuen eta Kutsatutako Lurren Zerbitzuan egin beharko da kontsulta. Hondakina arriskutsua dela erabakiz gero, ebazpen honetako C.2.4.1. atalean zehaztutakoa aplikatu beharko da.

c) Erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak, materialen arabera, egoki bereizita entregatu beharko zaizkio agente ekonomiko (hornitzaile) bati, berrerabiliak izan daitezen, ontzi erabilien kasuan; edota berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu bati, ontzi-hondakinen kasuan.

d) Hondakin horiek ezabatzeko badira, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balioztatzea bada, ordea, 2 urtez gorde ahal izango dira.

e) Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetan jasota dauden hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da; otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa.

g) Balioztatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.

h) Baldin eta Garbiker AB Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

i) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko Ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

j) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, atal honetako e), f) idatzi-zatietan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta g) idatzi-zatian aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

C.2.5.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Garbiker AB enpresak lurzorua babesteko neurri hauek hartu beharko ditu:

Bost urtez behin, ebazpen hau jasotzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena, instalazio guztiei dagokion kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiz. Txosten hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da.

Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio ingurumen-organoari, baldin eta ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen bada.

Lur-mugimenduak egitea dakarten obrak egin behar izanez gero, jardueraren sustatzaileak hondeatu behar dituen materialen karakterizazioa egin beharko du (lurra, obra-hondakinak, eta abar), jardun kutsatzaileen ondorioz erasan diren egiaztatzearren eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.

Alabaina, obrak egin behar badira aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere jarduerarik eza behar bezala justifikatzen bada.

Aldez aurretik, ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzarentzat proposatutako kudeaketa-modua egokia dela; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da eta egindako analisien kopia bat erantsi:

1.– Hondakindegiko biltegian hustu nahi badira soberakinak, Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori aldatu ahal izango da espero daitekeen kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500m3-ko bolumena baino bolumen handiagoa duten unitateez osatutako lagina hartu ahal izango da; aldiz, afekzio heterogeneoaren kasuan, 500m3-ko bolumena baino bolumen txikiagoa duten unitateez osatuko da lagina.

2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili nahi badira, material horiek honako balioa izan beharko dute: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko du laginketa eta azterketa, 199/2006 Dekretuaren arabera (199/2066 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena).

3.– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio-adierazleak eta TPHko 50mg/kg-ko balioa baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

4.– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. atalaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, betiere aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e atalari jarraikiz.

C.2.6.– Zaratari buruzko baldintzak.

Garbiker AB enpresak behar diren neurriak hartuko ditu, instalazioak kanpoko ingurumenera zabaldu ez ditzan Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren I. eranskineko F taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak, betiere horiek aipatu arauaren II. eranskinean jasotako prozeduren arabera ebaluatuta.

(Ikus .PDF)

● Muga-balio horiek aplikagarriak dira orobat ezein eremu akustikotan kokatuta ez dauden bizitegi-erabilerako eraikinetarako; balioak eraikinaren garaiera orotan leihoa duten fatxada guztietara iristen den soinuari dagozkio.

Kanpoaldeko muga-balioek lurretik 2 metroko garaiera eta leihodun fatxaden kanpoaldeko eraikuntzaren garaiera guztiak dituzte erreferentziatzat.

Lokal mugakideak egonez gero, lokal horien erabilera kontuan hartuta, instalazioak ezingo du aipatu urriaren 16ko 213/2012 Errege Dekretuaren I. eranskineko G eta H tauletan ezarritako muga-balioak baino zarata-maila handiagoa transmititu haietara.

Ezarritako zarata-immisioaren muga-balioak errespetatzen direla joko da baldin eta, aipatu urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera, ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

● Urteko batez besteko balioek ez dituzte gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

● Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulan adierazitako balioak.

● Lkeq, Ti indizean neurtutako balioek ez dituzte 5 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulan adierazitako balioak.

Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

D) Ingurumena zaintzeko programa.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da Ingurumena Zaintzeko Programa:

D.1.– Atmosferarako isurketak kontrolatzea.

a) Garbiker AB enpresak isurketak kontrolatu beharko ditu, honako informazioaren arabera:

(Ikus .PDF)

b) Puntu honetako a) idatzi-zatian aipatutako neurketa guztiak administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaileren batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan jartzen duen bezala; eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek, berriz, Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte.

c) Halaber, a) idatzi-zatian azaldutako isurketa-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta isurketa bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta isurketaren iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik beherakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute.

Garbiker AB enpresaren jardueraren isurketei lotutako usainen inpaktua ebaluatzeko, usainen barreiatzearen inguruko azterlan bat egin beharko da 3 urteren buruan.

Azterlan hori egitean eta horren emaitzak eta ondorioak aurkeztean, Ingurumen Sailburuordetzak argitaratu duen Dispertsio-ereduak egiteko jardunbide egokien Gidan ezarritakoari jarraitu beharko zaio.

d) Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, betiere honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua, eta Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskina. Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

D.2.– Saneamendu-sarera isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, honako analisi hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak.

c) Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da puntu honetako a) idatzi-zatian ezarritako kontrol-parametro guztiek ebazpen honen laugarren idatzi-zatiko C.2.3.2 azpi atalean ezarritako mugak betetzen dituztenean.

D.3.– Zarata kontrolatzea.

a) Lkeq, Ti indize akustikoaren ebaluazioa egingo da urtean behin, jarduera egiten den lursailaren kanpoaldean neurketak eginez, zarata kanpoaldera transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean.

b) Neurketa bidezko ebaluazioak akustikaren esparruan entsegu-laborategi gisa egiaztatutako ingurumen-lankidetzako erakunde batek egin beharko ditu.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean ezarritakoari egokituko zaizkio.

d) Sustatzaileak proposamen zehatz bat landu beharko du, ebaluazio-puntu zehatzak jasoko dituena.

D.4.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.

Lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta, hartara, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen den lurzatiak eraginik duen interes hidrogeologikoko lekuetan (IHL), jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan (EBE).

Bestalde, substantzia arriskutsuen erabilerari, ekoizpenari edo isurketari buruzko informazioa eman beharko da, organo honek erabaki bat har dezan oinarrizko txostena egitearen edo 16/2002 Legearen 3. artikuluan deskribatzen den oinarrizko egoeraren gainean. Txosten horretan jasoko da substantzia arriskutsu garrantzitsuak direla-eta lurzoruak eta lurpeko urek duten kutsaduraren egoera, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko 16/2002 Legearen 12.1.f artikuluan ezarritakoaren arabera.

Atal horretan ezarritakoaren arabera eman beharreko informazioa erakunde egiaztatu batek egin beharko du, 199/2006 Dekretuan eta organo honek onar ditzakeen jarraibideetan ezarritakoaren arabera (199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egin beharreko ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena).

D.5.- Jardueraren adierazleak kontrolatzea

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztuko du.

(Ikus .PDF)

D.6.- Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira; datuok jakinarazpen baten bitartez Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira, jakinarazpenari erantsitako CD edo DVD batean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen Ingurumena Zaintzeko Programaren Gidaliburuan ezarritako formatuan, zeina webgune honetan baitago eskuragarri:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/es/

Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgu eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, Ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da, eta jakinarazpena ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolak kontrola egiten duten urteari dagokion programaren barruan baino ez dituzte igorriko.

Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

D.7.– Ingurumena Zaintzeko Programaren dokumentu bategina.

Sustatzaileak Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du, non aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko baititu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen zehatza. Halaber, dagokion aurrekontua adierazi beharko du.

Era berean, Ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu beharko ditu, eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barnean hartu beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

E) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.

E.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta, hala badagokio, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak bigarren ataleko C.2.4 azpiatalean («Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari jarraituz kudeatu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

E.2.– Jarduera bertan behera uztea.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua ez kutsatzeari eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Garbiker Ab enpresak lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedura hasi beharko du, bi hilabeteko epea agortu baino lehen, jarduera behin betiko uzten duenetik hasita, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Garbiker AB enpresak instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen bigarren atalaren C.2.4 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.

E.3.- Jarduera aldi baterako uztea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen Errege Dekretuaren (urriaren 18ko 815/2013) 13. artikuluan arautu bezala, Garbiker AB enpresak, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, instalazioa berriz abian hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

E.4.- Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentzio-neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburu bat eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gehiegi bete direneko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa bat jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, tangen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurre hartzeko.

Era berean, atmosferara eta uretara egindako isurpenak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak beharrezko maiztasunez aterako dira, instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira kudeatzeko edo hondakindegi baimendu batera eramateko. Gorde egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Ez dira inolaz ere jarriko euri-isurketaren ondorioz ibilgu publikoko urak kutsatu ditzaketen guneetan.

Baldin eta instalazioetan lokatzen tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.

Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «By pass» horrek ez aurreikusitako isurketa bat egongo balitz, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidalita (atal honetako j) idatzi-zatian adierazitakoari jarraituz).

b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, non aldizka egindako mantentze-lanen eta antzemandako gorabeheren berri eman beharko baita.

c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek baldintza batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoak.

h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezko diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipo egokiak.

i) Tangen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura bat edukiko dute. Bertan, instalazioaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak instalaziora joatea saihestu beharko da.

j) Gorabeheraren bat izanez gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

● Gertakari mota.

● Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehaztu daitezkeenak).

● Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

● Izandako ondorioak.

● Epe laburrera aurreikusitako jarduerak, hala egokituz gero.

Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Legutioko Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

● Gertakari mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Gertakariaren iraupena.

● Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

● Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioztapena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

● Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kalte badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta; horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

k) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabehera edo arazoei aurre egiteko, jardueraren titularrak lehenbailehen jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari instalazioan aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, etengabeko prozesu bati dagozkionak, aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanak barne hartuta.

l) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da, eta legeria horrek agintzen dituen betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

F) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, baita neurtu behar diren parametroak, neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugak ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

G) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Garbiker AB enpresak, aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeetarako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

Ingurumen Deklarazioa agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

H) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko dute:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/es/contenidos/informacion/ippc/es_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

Horrez gain, organo honen baimena ere eskatu beharko dute, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).

Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretu horren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, betiere Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektuaren aldaketa kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluan xedatutakoa.

Baldin eta aldaketan aurreikusten bada lurzoru berria okupatzea, eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

l) Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 30. artikuluari jarraituz, eta aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Hirugarrena.– 16-I-01-000000000336 erregistro-kodea esleitzea Garbiker AB enpresak ustiatzen duen instalazioari (helbidea: Artigas bidea z.g.; Arraiz Mendiko industrialdea, Bilbao). Hau da enpresaren kokapena: UTM 30N ETRS89, X: 502674 Y: 4788556 Z: 161 m.

Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da honako kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta komeni denean mugako emisio-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea.

b) Isurketak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan eginiko aldaketa handien ondoriozko gehiegizko kosturik izan gabe.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beharrezkoa denean beste teknika batzuk erabiltzea.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela uste duenean, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurpenei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuste-prozesua hasteko.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen duenean, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 22.3 artikuluari jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatu zuen artikulu hori).

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.

g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten denean, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan edo bestelako behaketetan jasotako emaitzek egiaztatzen badute ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileak nahikoak ez direla.

i) Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketatik ondorioztatzen bada baimena aldatu beharra dagoela.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bosgarrena.– Garbiker AB enpresari eskatzea erantzun bat eman dezala honako gai hauei:

3 hilabeteko epean:

● Eguneratzea eta lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamena (D.4 atala).

● Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko du, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena eguneratu egingo dira.

Jarduera erabat edo hein batean hasi eta sei hil bete baino lehen:

● ILEen hasierako txostena ezarritako fokuetarako.

Behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, titularrak epe hori luzatzea eskatu ahalko du; luzapena gehienez ere 3 hilabetekoa izango da.

Seigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:

● Ebazpen honen bosgarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu epe barruan, baldin eta interesdunak ez badu, behar bezala justifikatuta, epea luzatzeko eskatzen.

● Foku berri bat ezartzea dela-eta ILEen hasierako txostena bidaltzeko ezarritako sei hilabeteko epea ez betetzea (C.2.2.1 atala).

● Ebazpen honen bosgarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu epe barruan, baldin eta interesdunak ez badu, behar bezala justifikatuz, epea luzatzeko eskatzen.

● Garbiker AB enpresaren nortasun juridikoa iraungitzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

Zazpigarrena.– Titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak hauek dira:

● 4800027899 Hondakin arriskutsuak sortzea.

● 4800027899 Hondakin ez-arriskutsuak sortzea.

● 4800027899 Hondakin ez-arriskutsuak kudeatzea.

● 06-00-2011-1-704 Atmosfera kutsatu dezakeen jarduera.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Garbiker AB enpresari, Bilboko Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatuta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 7a.

Ingurumeneko sailburuordea,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.

(196/2013 dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehiarria).
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria.

Azterketa dokumentala