Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2016ko azaroaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
5095

IRAGARKIA, Kabia foru-organismo autonomoari (HD2016/01) atxikitako gerentearen lanpostua izendapen libreko sistemaz betetzeko deialdiari buruzkoa.

Kabia foru-organismo autonomoko Gobernu Batzordeak honako akordioa onartu du, 2016-11-18an.

Kabia foru-organismo autonomoan hautapen prozesua izapidetu behar da, gerentearen lanpostua betetzeko. Lanpostu hori Kabia foru-organismo autonomoko lanpostuen zerrendan dago, zeinetan zehazten baita ezen izendapen libreko sistema erabiliko dela lanpostua hori betetzeko.

Hori dela-eta, eta azaroaren 6ko 12/2014 Foru Arauak –zeinaren bidez sortzen baita «Kabia» izeneko foru-organismo autonomoa–, gizarte zerbitzuak kudeatu, eman eta gauzatzeari buruzkoak 6.9. artikulua eta abenduaren 22ko 46/2014 Foru Dekretuak, «Kabia» Foru Organismo Autonoaren Estatutuak onartzekoak 10.1.i) artikuluan ematen dizkioten eskumenak erabiliz, Gobernu Batzordeak,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Deialdi publikoa egitea Gerentearen lanpostua izendapen libreko sistemaren bidez betetzeko; lanpostu hori Kabia foru-organismo autonomori atxikita dago (HD2016/01).

Bigarrena.– Deialdi hori arautuko duten oinarriak eta haien eranskina onartzea, akordio honekin batera doazenak.

Hirugarrena.– Ahalmena ematea Kabia foru-organismo autonomoko lehendakariari –46/2014 Foru Dekretuko 10.2 artikuluari jarraikiz– lanposturako hautatua izan den langilearen izendapena egin ahal dezan, eta bai hauteketa-prozesua zuzen gauzatzeko beharrezko diren egintza, erabaki eta ebazpenak hartu ditzan ere.

Akordio hau behin betikoa da, eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Foru-agindu honen aurka, interesdunek zuzenean aurkez dezakete administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan; argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, horren aurretik, partikularrek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Gobernu Batzordearen aurrean, foru-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu, harik eta berraztertzeko ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Horrela argitaratzen dagozkion ondorioetarako.

Donostia, 2016ko azaroak 21.

Gobernu Batzordeko idazkariak,

M.ª SOCORRO EQUIZA EQUIZA.

KABIA FORU ORGANISMO AUTONOMOAREN GERENTE LANPOSTUA IZENDAPEN LIBREZ BETETZEKO DEIALDIKO OINARRIAK
ERREF.: HD2016/01
OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

Euskal Funtzio Publikoaren 1989ko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 47. artikuluan xedatutakoa jarraituz, deialdi irekia iragartzen da, ondorengo ezaugarriak dituen lanpostua izendapen librearen bidez betetzeko:

● Izena: Gerentea.

● Lanpostuen zerrendako kodea: 01 0000.

● Destino osagarriaren maila: 28.

● Osagarri berezia: 38.276,11euro.

● Dedikazio erregimena: dedikazio eta erantzukizun bereziak.

● Euskararen hizkuntza eskakizuna: 4 hizkuntza eskakizuna, 2015-01-01eko derrigortasun-data duena.

● Funtzioak: 17 artikulua, 46/2014 Foru Dekretua, abenduaren 22koa, «Kabia» Foru Organismo Autonomoaren Estatutuak onartzekoa.

Bigarrena.– Gutxieneko baldintzak.

● Karrerako funtzionarioa izatea, Kabia foru organismo autonomoaren zerbitzuan edota beste edozein herri administraziorenean, «A» (A1) sailkapen taldean.

● Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

Era berean, parte har dezakete, prozedura honen bidez zerbitzu aktibora itzuliz, derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publiko batzuetan zerbitzuan eta lan-harremana etenda eta borondatezko lan-utzialdian dauden karrerako funtzionarioak. Betiere, egoera horietarako ezarritako denbora bete badute.

● Ondorengo tituluren bat edukitzea: doktorea, lizentziatua, gradua, ingeniaria, arkitekto edo baliokidea.

● Beste eskakizun batzuk: B gidatzeko baimena.

● Hirugarrena: Eskaerak aurkeztea.

Interesatuek Kabia foru-organismoko lehendakariari zuzenduko dizkiote eskabideak eta organismo autonomoko erregistro elektronikoan (www.kabia.eus) aurkeztuko dituzte edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2.e artikuluak ezarritakoari jarraituz, oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera eta gehienez ere 15 laneguneko epean, deialdiaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

Izangaiek instantziarekin batera ondorengoak adierazten dituen curriculum vitae-a aurkeztu behar dute:

● Ikasketa tituluak.

● Egindako lanak, nahiz administrazio publikoan, nahiz, kasua balitz, enpresa pribatuan.

● Egindako ikasketa eta ikastaroak, hizkuntzak eta izangaiak egoki irizten dien merezimenduak.

Era berean, instantziarekin batera aurkeztu behar dira eskatzen diren baldintzen eta alegatutako merezimenduen frogagiriak.

Kabia foru-organismo autonomoaren langileen espedientean dagoeneko jasota dauden agiriak ez dira aurkeztu behar.

Laugarrena.– Ebazpena.

Deialdia ebaztea Kabia foru-organismo autonomoko lehendakariari dagokio, 46/2014 Foru Dekretuko 10.2 artikuluari jarraikiz Kabiako Gobernu Batzordeak azaroak 17ko Erabakiaren bidez egindako eskumen-esleipenaren arabera. Nolanahi ere, bete gabetzat jo daiteke deialdia.


Azterketa dokumentala