Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2016ko azaroaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
5063

IRAGARKIA, Gipuzkoako osasun-barrutiko pazienteentzat erresonantzia magnetiko nuklear bidezko azterketa diagnostikoak egiteko zerbitzua kontratatzeko espedientearen lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza.

c) Espediente-zenbakia: 035/2017-S.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzu-kontratua.

b) Xedearen deskribapena: Gipuzkoako osasun-barrutiko pazienteentzat erresonantzia magnetiko nuklear bidez azterketa diagnostikoak egitea.

c) Lote-banaketa eta kopurua: bai, 3 lote.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: hainbat irizpide.

d) Esleipen-irizpideak.

Formula bidez: prezioa, 51 puntu.

Balio-iritzien bidez: beste batzuk, 49 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua eta kontratuaren iraupena.

a) Guztira: 2.826.252,00 euro (BEZik gabeko jarduera).

(Ikus .PDF)

b) Kontratuaren iraupena: 3 urte.

c) Luzapenak: Bai, bat edo gehiago, baina, gehienez ere, guztira, bi urterako izango da.

5.– Fidantzak:

a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

b) Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: Antso Jakitunaren hiribidea 35.

c) Herria eta posta-kodea: Donostia kalea 20010.

d) Telefonoa: 943 02 30 00.

e) Telefaxa: 943 02 30 93.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko otsailaren 10a.

g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: http://www.contratacion.info eta http://www.contratacion.euskadi.eus

7.– Kontratistak berariaz bete beharreko baldintzak: ekonomia- eta finantza-kaudimena, bai eta teknikoa eta profesionala ere, eta behar besteko antolamendu-ahalmena, karatulan eta administrazio-klausula berezien orrietan zehaztatuta dagoen bezala.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko otsailaren 17a, 14:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: karatulan, administrazio-klausula berezien pleguan eta preskripzio teknikoen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: Gipuzkoako Osasuneko Lurralde Zuzendaritza, Antso Jakitunaren hiribidea 35, 20010 - Donostia.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: Antso Jakitunaren hiribidea 35.

c) Herria: Donostia.

d) C gutun-azalak irekitzea:

Data: 2017ko martxoaren 3a.

Ordua: 10:00ak.

B gutun-azalak irekitzea:

Data: 2017ko martxoaren 24a.

Ordua: 10:00ak.

Eskaintzak irekitzeko adierazitako datarik, ordurik edo tokirik aldatu behar izanez gero, kontratatzailearen profilaren bidez emango da aditzera.

10.– Iragarkien gastuak. Enpresa esleipendunak ordainduko ditu.

Donostia, 2016ko azaroaren 15a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JOSÉ CRUZ AGUIRRE LÓPEZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana