Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, ondoko lanak egiteko kontratazioa prozedura irekiaren bidez egiteari buruzko deialdiarena: Ararteko erakundearen argitalpenak diseinatu, maketatu eta formatu digitalean eta paperean editatzea; web orrian sartzea (PDF nabigagarria, datu irekiak eta liburu dinamikoa); inprimatzea, koadernatzea, biltegian gordetzea eta banatzea.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Ararteko erakundea.
b) Espedientea bideratuko duen saila: Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko Zuzendaritza.
c) Espediente zenbakia: E-003/16.
2.– Kontratuaren helburua.
a) Helburua: goiburuan adierazitakoa.
b) Banaketa atalka: ez dago.
c) Kontratua burutzeko tokia: Vitoria-Gasteiz.
d) Burutzeko epea: bi urte + urtebeteko luzapena.
3.– Tramitazioa eta esleitzeko prozedura.
a) Tramitazioa: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Aleko gehienezko prezioa: lizitatzeko aurrekontua: 203.305,79 euro (BEZa aparte), aurreikusitako bi ekitaldietarako eta luzapenerako, hala badagokio.
5.– Fidantzak.
Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
Behin betikoa: kontratu-esleipenaren prezioaren % 5, BEZa aparte. Bermearen zenbatekoa zehazteko, lehen ekitaldiko lizitazio-oinarria hartuko da kontuan.
6.– Agiriak eta informazioa lortzeko bidea.
a) Arartekoaren egoitza: Prado kalea 9 – 01005 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 13 51 18, faxa: 945 13 51 02. Weba: https://sede.ararteko.eus/contratante/, e-posta: arartekoa@ararteko.eus
7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak: sailkapena: ez da eskatzen.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak noiz eta nola aurkeztu.
a) Aurkezteko azken eguna: 20 egun natural, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: karatularen 28. eta 29. baldintzetan eskatutakoak.
c) Tokia: Arartekoaren egoitza nagusia.
9.– Proposamenak irekitzea.
a) Tokia: Arartekoaren egoitza nagusia.
b) Eguna eta ordua: eskaintzak jendaurrean irekitzeko ekintza aldez aurretik jakinaraziko zaie lizitatzaileei, webaren bitartez eta beraien posta elektronikoaren bitartez.
10.– Beste argibide batzuk: ikusi administrazio-baldintzak eta betebehar teknikoak.
11.– Iragarpen-gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 15a.
Arartekoa,
MANUEL LEZERTUA RODRÍGUEZ.