Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2016ko azaroaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5059

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 17koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitira 2016-2017 ikasturtean zehar EAEko ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko ekintzak gara daitezen.

Osasuneko sailburuaren 2016ko uztailaren 19ko Aginduan ezarritakoaren arabera, Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango dira laguntzok, agindu horretako 13. artikuluari jarraituz eratutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta (agindu horren bidez, elkarteei eta kooperatibei laguntzak emateko deialdia egiten da, 2016-2017 ikasturtean zehar EAEko ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko ekintzak gara ditzaten).

Balorazio Batzordeak, 2016ko azaroaren 16an egindako bileran, proposamen bat egin zuen, eta hori oinarritzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Diru-laguntzak ematea eranskinean aipatzen diren elkarte eta kooperatiben proiektuei.

Bigarrena.– Diru-laguntzarik ez ematea II. eranskinean aipatzen diren elkarte eta kooperatiben proiektuei, arrazoia adierazita.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 17a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala