Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
26/2016 DEKRETUA, azaroaren 26koa, Lehendakariarena, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua izendatzeko dena.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau
1. artikulua.– Josu Iñaki Erkoreka Gervasio jauna haren merezimenduak eta dohainak kontuan izanik, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu izendatzen dut.
2. artikulua.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua Jaurlaritzaren idazkari izendatzen dut.
Herritar eta agintari guztiei agintzen diet bete ditzatela sailburuak legediaren araberako funtzioak baliatuz ematen dituen aginduak, betiere pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko azaroaren 26an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.