Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2016ko azaroaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4885

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 2koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2015eko urtarrilaren 2ko Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 20ko EHAA, 12. zk.), Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuari Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea onartu zen.

Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuari Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko eskaera jaso da. Hori dela-eta, zenbait xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz -zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa klinikoetarako Batzorde Etikoen akreditazioari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 2. eta 6. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), Sendagaiekin egindako saiakuntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan, eta Sendagaiekiko Ikerketa Batzorde Etikoak, eta Ikerketa Klinikoen Erregistroari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean-, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eginkizunez baliatuta, honako hau.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Itziar Ibarrondo Larramendi andrea, –Farmazian lizentziatua– Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kidea, kargutik kentzea.

Bigarrena.– Igor Nuñez Ceruelo jauna, –Farmazian lizentziatua– Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea.

Hirugarrena.– Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake Osasuneko sailburuordeari zuzenduta edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 2a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.


Azterketa dokumentala