Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2016ko azaroaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4778

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Arabako lurralde-ordezkariaren 2016ko abuztuaren 11ko Erabakia. Erabaki horren bitartez, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari proposatzen zaio hertsapen-isuna jartzea Kutxa kaleko 3-5 zenbakietako jabeen erkidegoari (IFZ: H-01139666; helbidea: Kutxa kalea 3-5, 01012 PK, Vitoria-Gasteiz), honekin lotuta: ez betetzea petrolio-produktua biltegiratzeko instalazioaren aldizkako ikuskapena egiaztatzeko betebeharra.

Aipatutako erabakia jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatua betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Esp.: MCCL-5-2016.

Inputatutako titularra: Kutxa kaleko 3-5 zenbakietako jabeen erkidegoa.

IFK: H-01139666.

Helbidea: Kutxa 3-5, 01012 Vitoria-Gasteiz.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 61. artikuluan aurrez ikusitako kautela dela bide, iragarkiaren eraginpeko administrazio-egintza ez da osorik argitaratuko.

Aipatutako egintzaren testua helbide honetan aztertu ahal izango da: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritza, Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, inputatuak 15 eguneko epea du iragarki hau argitaratzen denetik, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, dokumentuak edo informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko, aurreko paragrafoan adierazitako helbidean.

Horren berri ematen da, 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan eta horiekin bat datozen Zigortzeko Ahalmenari buruzko 2/1998 Legearen artikuluetan aurrez ikusitako ondorioetarako.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 25a.

Lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala