Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2016ko azaroaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4774

IRAGARKIA, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, bulegorako materiala erostea helburutzat duen kontratuaren lizitazioaren deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2017/010.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: bulegorako materiala erostea.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia:

1.– Lotea: idazteko, zuzentzeko eta errotuluak egiteko materiala.

2.– Lotea: paper-elementuak.

3.– Lotea: idazmahaietarako osagarriak eta artikuluak, eta beste osagarri batzuk.

4.– Lotea: zigiluak eta ordezko kuxinak hornitzea.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

64.462,81 euro, BEZik gabe (78.000,00 euro, BEZa barne).

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: www.contratación.euskadi edo www.euskadi.eus/ contratación

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulan eskatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko azaroaren 28ko 13:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren pleguan eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua), M eraikina, 3. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari nahitaez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulan xedatutakoari jarraikiz:

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

1., 2. eta 3. loteak. Proposamen ekonomikoa: 70 puntu.

4. lotea. Proposamen ekonomikoa: 100 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:

1., 2. eta 3. loteak. Eskainitako laginen kalitatea: 30 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

Balio-judizioan oinarritutako irizpideekin loturikoa irekitzea. Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea 1 (Lakua), 01010 Vitoria-Gasteiz. Data: 2016ko abenduaren 2ko 13:00ak.

Haztapen automatikoa duten irizpideekin loturikoa irekitzea. Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea 1 (Lakua), 01010 Vitoria-Gasteiz. Data: 2016ko abenduaren 13ko 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.eus

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 28a.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala