Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2016ko azaroaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
4773

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 1736/2016 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Sara Montes Egañak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Nire kargupeko epaitegi honetan, 1736/2016 zenbakiko espedientea ari dela bideratzen, gizartearentzako lanak betearazteko. Lan horiek zigortu honi ezarri zaizkio: Claudia Carolina Vargas Bruno, Bolivian jaioa 1979-05-21ean, 4669797 NAN zenbakiduna, Marceloren eta Juanaren alaba (azken helbidea: San Frantzisko kalea 34, 2. esk. ezk. - Bilbao); gaur egun, ez dakigu non dagoen. Espediente horretan, 2016-07-11n, autoa eman da, eta honako hau dio xedapen zatiak hitzez hitz: «Deklaratzea Claudia Carolina Vargas Brunok ez duela bete ezarri zaion zigorra, hau da, hamabi egunez gizartearentzako lanak egitea. Zigor hori Bilboko 7. zenbakiko instrukzioko epaitegiaren 87-15 betearazpen-aginduaren bidez ezarri zaio. Horrenbestez, jarduketak artxibatu egingo dira.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau Ministerio Fiskalari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanez, eta adieraz bekio haren aurka erreforma errekurtsoa jarrai ahal izango duela epaitegi honetan hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik kontatzen hasita.

Eta horixe agindu eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratuak; fede ematen dut».

Claudia Carolina Vargas Bruno zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2016ko irailaren 29an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala