Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2016ko azaroaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4769

EDIKTUA, 553/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 553/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Victoriano Alfonso Rodriguez Ortiz de Urbina.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Louis Germain Nsemel.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-10-06an. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

210/2016 EPAIA

Epailea: Agustin Alejandro Santos Requena.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamaseiko urriaren seia.

Alderdi demandatzailea: Victoriano Alfonso Rodriguez Ortiz de Urbina.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Louis Germain Nsemel.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratu partikularrak.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Victoriano Alfonso Rodríguez Ortiz de Urbina jaunak jarri duen demanda, Louis Germain Nsemel jaunaren aurkakoa. Horrenbestez:

1.– Aipatutako demandatua kondenatzen dut demandatzaileari kopuru hau ordaintzera: bi mila (2.000) euro gehi diruaren legezko interesa (hitzezko judizio hau ekarri duen demanda aurkeztu zen egunetik aurrera sortu den interesa).

2.– Alderdi demandatua kondenatzen dut auzialdi honetan sortutako kostuak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Louis Germain Nsemel demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala