Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2016ko azaroaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4768

EDIKTUA, 406/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 406/2016 prozedura arrunta:

Demandatzailea: AN Avicola Melida SA.

Abokatua: Luis Iribarren Ribas.

Prokuradorea: Jesus Maria de las Heras Miguel.

Demandatua: Jose Maria Remirez de Ganuza Martinezen jaraunsle ezezagunak eta jaraunspen jasogabea.

Gaia:

Justizia Administrazioaren letradu Cristina Rubio Domingok (Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia) fede ematen du: aipatutako judizioan epaia eman da 2016ko irailaren 26an, eta hauek dira idazpurua eta epaitza:

227/2016 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamaseiko irailaren hogeta seia.

Alderdi demandatzailea: AN Avicola Melida SA.

Abokatua: Luis Iribarren Ribas.

Prokuradorea: Jesus Maria de las Heras Miguel.

Alderdi demandatua: Jose Maria Remirez de Ganuza Martinezen jaraunsle ezezagunak eta jaraunspen jasogabea.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren xedea: arruntetariko gainerakoak (42).

Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut 406/2016 zenbakiko judizio arruntaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeari buruz epaitegi honetan bideratutakoak, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaion. De las Heras prokuradoreak egin zuen eskaera, AN Avicola Melida SAren izenean, Iribarren letraduak lagunduta, Jose Maria Remirez de Ganuza Martinezen jaraunsle ezezagunen eta jaraunspen jasogabearen aurka, auzi-ihesean.

EPAITZA

Osorik baiesten dut zenbateko bat erreklamatzeko judizio arrunteko demanda, De las Heras prokuradoreak AN Avicola Melida SAren ordez aurkeztutakoa, Iribarren letraduak lagunduta, Jose Maria Remirez de Ganuza Martinezen jaraunsle ezezagunen eta jaraunspen jasogabearen aurka, auzi ihesean. Horrenbestez, kondenatzen ditut ose Maria Remirez de Ganuza Martinezen jaraunsle ezezagunak eta jaraunspen jasogabea AN Avicola Melida Sari ordaintzera 19.998,37 euro, gehi 3/2004 Legearen 7. artikuluan adierazitako seihilekoko interesak, zeinak eragin baititu zuzenbideko lehen oinarrian adierazitako hiru fakturetatik ateratako zenbateko nagusiak epemugatik epai honetara, eta PZLren 576. artikuluak xedatutakoa eragotzi gabe, epaia betearazi behar bada.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua).

Jose Maria Remirez de Ganuza Martinezen jaraunsle ezezagunen eta jaraunspen jasogabearen egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZL).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala