Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2016ko azaroaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4767

EDIKTUA, 1179/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Mariano Rodriguez Zazo-k eskatuta, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, 1179/2015 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Jose Antonio Moran-en aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

177/2016 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 1a.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 1179/2015 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: Mariano Rodriguez Zazo, letraduaren laguntzarik gabe eta prokuradoreak ordezkatu gabe.

Demandatua: José Antonio Moran Carpintero, auzi-ihesean.

Kontratu-erantzukizuna dela-eta diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoa da auzia.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Mariano Rodriguez Zazo-k José Antonio Moran Carpintero-ren aurka aurkeztu duen demanda, eta, horrenbestez, demandatua zenbateko hau ordaintzera kondenatzen dut: 334,09 euro gehi ebazpen honen laugarren zuzenbide-oinarrian adierazitako interesak.

Kostuak José Antonio Moran Carpintero-ri ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela; beraz, honen aurka ezin da apelazio-errekurtsorik jarri, urtarrilaren 7ko 1/2000 PZLko 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Urriaren 10eko 37/2011 Legearen bidez aldatu zen lege hori.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epai hori, epaiari dagokion egunean jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, ediktu hau eman zuen epaile berberak irakurri du. Fede ematen dut.

Jose Antonio Moran demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaseiko irailaren hogeian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala