Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2016ko azaroaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4764

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 30/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 30/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Martxel Iza Undagoitia.

Abokatua: Joana Atucha Undurraga.

Prokuradorea.

Demandatua: Motor Van Premium, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2016-09-29an. Honako hau diote idazpuruak eta epaitzak:

126/2016 EPAIA

Epailea: Marta Luisa Tejado Llorente andrea.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamaseiko irailaren hogeita bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Martxel Iza Undagoitia.

Abokatua: Joana Atucha Undurraga.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Motor Van Premium, S.L. (auzi-ihesean).

Judizioaren gaia: dirua erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baiesten da Martxel Iza Undagoitia jaunak Motor Van Premium, S.L. sozietatearen aurka jarritako demanda. Horregatik, honako zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 2.000 euro, ebazpen honen zuzenbideko laugarren oinarriaren araberako interesak, eta prozeduran sortutako kostuak.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Motor Van Premium, S.L. demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2016ko irailaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala