Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2016ko azaroaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4763

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 814/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 814/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Izotz Trans Sociedad Cooperativa Pequeña.

Abokatua: Alberto Laskibar Barrena.

Prokuradorea: Maria Aranzazu Urchegui Astiazaran.

Demandatua: DAF Vehiculos Industriales, S.A.U. eta Evicar Madrid, S.A.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-10-05ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik ezesten dut Urchegui prokuradoreak Izotz Trans S. Coop. Pequeña enpresaren ordez aurkeztu duen demanda, DAF Vehiculos Industriales, S.A.U.ren eta Evicar Madrid, S.A.ren aurkakoa. Hori dela-eta, demandatuak absolbitzen ditut haien kontra jarritako eskarietatik. Prozeduran sortutako kostuak auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 92 0005001274; eta kontzeptua: 0699 0000 00 0814 15. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Evicar Madrid S.A. demandatuaren egungo helbidea zein den ez dakigunez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko urriaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala