Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2016ko azaroaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4762

EDIKTUA, jabetza horizontalari buruzko 181/2016 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: jabetza horizontalari buruzko monitorioa. 181/2016.

Demandatzailea: Errenteriako Iztieta pasealekuko 1eko jabekideen erkidegoa.

Abokatua: De La Peña Berraondo, Maria.

Prokuradorea: Ines Perez-Arregui De Codes.

Demandatua: Fernando Moreira Da Silva, Placido Moreira Da Silva eta Nelson Jose Moreira Da Rocha.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2016-07-06an, eta honela dio xedapen-zatiak:

1.– Amaitutzat jotzen da prozesu moratori hau, Perez Arregui andreak hasitakoa, Errenteriako Iztieta pasealekuko 1eko jabekideen erkidegoaren izenean eta bera ordezkatuz, Fernando Moreira Da Silvaren, Placido Moreira Da Silvaren eta Nelson Jose Moreira Da Rocharen aurka, erkidegoari zor dizkion kuoten 4.090,10 euro erreklamatzeko.

2.– Halaber, zorduna kondenatzen da abokatuaren lansariak eta prokuradorearen eskubideak ordaintzera, PZLb-ko 394. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritako mugak kontuan hartuz, betiere.

3.– Errenteriako Iztieta pasealekuko 1eko jabekideen erkidegoari helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena agintzea premia dezan, eta ohartarazi abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 2.000 euro baino gehiagokoa bada.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Hala agindu eta sinatzen dut.

Fernando Moreira Da Silva eta Placido Moreira Da Silva zordunen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, hala xedatuta baitago Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak berrikuspen-errekurtsoa aurkez dezake, auzitegi honetan. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta bertan, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 454 bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454 bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan: ES55 0049 3569 9200 0500 1274 0699 0000 00 018116. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko irailaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala