Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2016ko azaroaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4761

EDIKTUA, 926/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Judizio arruntari dagokionez, Luis Javier Olaizola Azaldeguik eskaturik, S. Mercedes Sarria SLren aurka Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 926/2015 prozedura arruntean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza hauxe baitira hitzez hitz:

207/2016 EPAIA

Epailea: Jose Manuel Grao Peñagaricano.

Lekua: Donostia.

Eguna: bi mila eta hamaseiko urriaren laua.

Alderdi demandatzailea: Luis Javier Olaizola Azaldegui.

Abokatua: Ivonne Rivas Olaizola.

Prokuradorea: Eva Apesteguia Rodriguez.

Alderdi demandatua: S. Mercedes Sarria SL.

Judizioaren xedea: zenbateko bat erreklamatzea (obligazioak).

EPAITZA

Osorik baiesten dut Apestegia prokuradoreak Luis Javier Olaizola Azaldeguiren izenean eta bera ordezkatuz jarritako demanda, S. Mercedes Sarria SLren aurkakoa. Horrenbestez:

1.– Suntsitutzat jotzen dut alderdi auzi-jartzailearen eta demandatuaren arteko salerosketa-kontratua, ibilgailu bati loturikoa, demandako idatzian adierazia.

2.– Alderdi demandatua behartuta dago demandatzaileari ibilgailuaren prezioa ordaintzera, hau da, 20.000 euro.

3.– Demandatua kondenatzen dut demandatzaileari kalte-ordainak ordaintzera, hau da, 8.432,21 euro.

4.– Demandatua kondenatzen dut 2015eko urriaren 25etik aurrerako legezko interesak ordaintzera.

5.– Demandatua kondenatzen dut kostuak ordaintzera.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (1845 0000 04 0926 15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hamaseiko urriaren lauan.

S. Mercedes Sarria SL demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Donostian (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko urriaren seian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala