Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2016ko azaroaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4755

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 333/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa, 333/2016.

Alderdi demandatzailea: Yolanda Muñoz Estrada.

Alderdi demandatua: Dionisio Lucio Santa Eufemia.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta hau da:

533/2016 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaseiko irailaren hogeita zortzia.

Alderdi demandatzailea: Y.M.E.

Abokatua.

Prokuradorea: Cristina Palacio Querejeta.

Alderdi demandatua: Dionisio Lucio Santa Eufemia.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: adostasunik gabeko banaketa.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Y.M.E.ren ordezkariak Dionisio Lucio Santa Eufemiaren aurka aurkeztutako dibortzio-demanda. Beraz, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako. Ez da kosturik ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren testigantza eta bidal bedi Santurtziko Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko irailaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala