Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2016ko azaroaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4752

EBAZPENA, 2016ko urriaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei eginiko deialdia, baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Sare_Hezkuntza Gelan izeneko berrikuntza-proiektuak gara ditzaten 2016-2017 ikasturtean.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko uztailaren 13ko Aginduaren bidez, dei egin zitzaien itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei, baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Sare_Hezkuntza Gelan izeneko berrikuntza-proiektuan parte har zezaten 2016-2017 ikasturtean.

Agindu horren 9. artikuluak ezartzen duenaren arabera, aurkeztutako proposamenak batzorde batek aztertu eta ebaluatuko ditu, zeinak han ezarritako osaera izango baitu. Batzordeak, egokitzat jotzen dituen txosten teknikoen ostean, dagozkion proposamenak egingo dizkio Hezkuntzako sailburuordeari.

Aurrekoaren ondorioz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskineko 50 ikastetxe hauek hautatzea, 2. artikuluko 4. zenbakiak ezartzen duen bezala.

Bigarrena.– Diru-laguntzak ematea II. eranskinean ageri diren erakundeei, kasu bakoitzean zehaztutako zenbatekoarekin.

Hirugarrena.– Diru-laguntza ukatzea III. eranskineko ikastetxeei, kasu bakoitzean aipatzen diren kausak direla-eta.

Laugarrena.– Aipatutako aginduaren 15. artikuluko 1. zenbakiaren arabera, diru-laguntzak bi ordainketatan ordainduko zaizkie ikastetxe onuradunei:

a) Lehendabizikoan, hautatutako parte-hartze proiektu bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 60; zenbateko hori esleipen-ebazpena jakinarazi, eta, gehienez, bi hileko epean ordainduko da.

b) Bigarrenean, gainerako % 40a, deialdiaren aginduaren 15. artikuluko 2. zenbakian adierazitako justifikazio-dokumentazioa dagokion epean jaso ondoren.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 21a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

I. ERANSKINA
HAUTATUTAKO IKASTETXEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ERAKUNDE ONURADUNAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
UKATUTAKO IKASTETXEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala