Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2016ko azaroaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4689

IRAGARKIA, Osasun Saileko Arabako lurralde-ordezkariak 13/2016 zehapen-prozeduran hartutako ebazpena jakinarazteko dena.

Hainbat saio egin den arren, Yohandra Irma Silva Urbach andreari ezin izan zaio ebazpen-proposamen hori ohiko moduan jakinarazi (Pablo Picasso 2, 3.B, Vitoria-Gasteiz). Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Iragarkiaren bidez jakinarazten da osasun-arloko arau-hauste arin bat (tabakoa) egiteagatik irekitako zehapen-espedientean ebazpena eman dela, 2016ko irailaren 27an, zeinaren bidez 30 euroko zehapen ekonomikoa ezarri baitzaio.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke aipatutako sailburuordearen edo Osasuneko lurralde-ordezkariaren aurrean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasita hilabeteko epean, hala xedatzen baitute Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluak eta hurrengoek, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez emandako idazketa berriarekin bat. Era berean, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkeztu ahal izango du. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango da Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Gasteiz).

Ohartarazten da zehapenaren zenbatekoa honako epe honetan ordaindu beharko dela: ebazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada irmo, egun horretatik hurrengo hilaren 5. egunera bitartean egin beharko da ordainketa, eta, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera bitartean. Ebazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egiten bada irmo, irmo egiten den egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena irmo izango da gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea igaro eta errekurtsorik jarri ez bada, edo, benetan errekurtsoa jarri bada, interesdunak ezestearen jakinarazpena jasotzen duen egunetik aurrera, hala badagokio.

Ordainketa honako banku-erakundean eta kontu korrontean egingo da, espediente-zenbakia aipatuz:

Caja Laboral-Euskadiko Kutxa – Kontu zk. IBAN ES31 3035 0056 40 0560900123. Arabako Lurralde Ordezkaritza.

Isuna borondatezko epearen barruan, errekurtsoa aurkezteko epea igaro ondoren, ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da, betiere indarrean diren xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriaz, eta dagozkion errekarguak aplikatuko zaizkio.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz ematen da ebazpenaren berri, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

Jakinarazpen honek dies a quo ondorioak izango ditu, epe-zenbaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 24a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala