Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2016ko azaroaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4685

IRAGARKIA, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2016ko urriaren 18ko Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez ebazten baita 155/2016 prozedura laburtuko Administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira igortzea eta prozeduran interesa duten pertsonak epatzea, epaitegi horretan ager daitezen.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da (155/2016 zenbakiko prozedura laburtua) Herri Administrazioa eta Justiziako sailburuak 2016ko apirilaren 8an emandako Aginduaren aurka. Aurkaturiko aginduaren bidez ezetsi egiten da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015eko abenduaren 15eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Toki-administrazioan, idazkaritza eta kontuhartzailetza lanpostuak aldi baterako betetzeko hautaketa-prozesuan onarturikoen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda onartzen da. Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak prozedura horri buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu ondoren, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesdun izan daitezkeen pertsonak epatu egiten dira, prozeduran ager daitezen, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera, nahi izanez gero euren interesak defenditzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 26a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala