Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2016ko azaroaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4679

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 8koa, Ingurumeneko sailburuordearena; honen bidez, Aiala Vidrio, S.A.ri Laudioko udalerrian (Araba) beirazko ontziak fabrikatzeko jarduerarako eman zitzaion ingurumen-baimen integratua aldatu eta berrikusi egiten da.

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez, Aiala Vidrio, S.A.ri Laudioko udalerrian (Araba) beirazko ontziak fabrikatzeko jarduerarako ingurumen-baimen integratua eman zitzaion.

2008ko maiatzaren 16an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Aiala Vidrio, S.A.k, 2008ko apirilaren 30eko Ebazpen horren aurka.

Aiala Vidrio, S.A.k 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duen agindua eman zuen Ingurumen Organoak, 2009ko martxoaren 9an. Agindu horretan, partzialki baiesten da gora jotzeko errekurtsoa, eta aldatu egiten dira Ebazpenaren lehen eta bigarren atalak (C, D.2.2.2, D.2.2.3 eta E.1azpiatalak), eta kendu egiten bigarren atala, D.2.35. azpiatala.

2009ko azaroaren 3ko Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen Laudioko udalerrian (Araba) beirazko ontziak fabrikatzeko Aiala Vidrio, S.A.ri emandako ingurumen-baimen integratua.

2012ko martxoaren 8an, Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakia –beiraren fabrikaziorako teknologia erabilgarri onenak ezartzen dituena– argitaratu zen.

Eta 2013ko urriaren 19an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan, ingurumen-baimen integratua berrikusteko prozedura ezartzen da, baldin eta teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak argitarazten badira.

Ingurumeneko sailburuordearen 2014ko ekainaren 27ko Ebazpenaren bidez, aldatu eta eraginkorra bihurtu zen: Aiala Vidrio, S.A.ri Arabako Laudioko udalerrian (Araba) beirazko ontziak fabrikatzeko jarduerarako eman zitzaion ingurumen-baimen integratua, eta 16-I-01-0000000000076 baimen-zenbakia esleitu zitzaion.

2015Eko apirilaren 27an, Aiala Vidrio, S.A.k luzapen bat eskatu zuen; zehazki, isuriak arazteko sistema ezarri eta martxan jartzeko; geroztik, ezezko eman zitzaion, Organo honek 2015-06-24n emandako idazki baten bidez.

2015eko azaroaren 6an, Ingurumen Organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek igortzeko eskatu zion Aiala Vidrio, S.A.ri: alderaketa bat, hau da, ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenak aintzat hartuz gero, instalazioaren funtzionamendua nolakoa litzatekeen adieraztea, lurzoruei buruzko informazio eguneratua eta oinarrizko txostena egiteko aurreikuspena.

2015eko azaroaren 25ean eta abenduaren 9an, Aiala Vidrio, S.A.k, ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen.

2015eko abenduaren 14an, Ingurumeneko sailburuordearen Ebazpena argitaratu zen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean. Horren arabera, Aiala Vidrio, S.A.ren ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena 30 egun baliodunez jendaurrean jarri zen; hartara, nahi beste alegazio aurkeztu ahal izateko. Ingurumen-baimen integratua jendaurrean jartzeko izapideak amaitutakoan, alegaziorik ez dela aurkeztu egiaztatu da.

Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen ebazpenaren bidez erabaki zen Aiala Vidrio, S.A.ren ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena jendaurrean jartzea, 30 egun balioduneko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zein Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2015eko abenduaren 14an.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Laudioko Udalari (Araba) eta Osasun Sailari, 2016ko urtarrilaren 28an.

2016ko otsailaren 8an, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak txostena eman zuen, eta espedientean jaso da txosten horren emaitza.

2016Ko martxoaren 7an, Aiala Vidrio, S.A.k organo honi idazki bi igorri zizkion, zeintzuetan informazioa jasotzen baitzen, bai instalazioko nitrogeno-oxidoen (NOx) isuriei dagokienez, bai Isuri atmosferikoak tratatzeko sistemaren instalazioari dagokionez.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluko bigarren paragrafoan ezartzen denez, «instalazioaren jarduera printzipalari dagokionez, TEOei buruzko ondorioak argitaratzen direnetik harako lau urteko epean, organo eskudunak bermatu egin beharko du berraztertu egin direla; eta, beharrezkoa bada, delako instalazioa baimentzeko baldintzak egokitu egin behako dira, lege hau –bereziki, 7. artikulua– betetzen dela bermatzeko, eta, orobat, instalazioak bete egiten dituela baimeneko baldintzak».

Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakiak –beiraren fabrikaziorako teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dituenak– beirazko ontziak fabrikatzeko sektoreko galdatze-labeen emisio-balioen mugak ezartzen dituenez, Aiala Vidrio, S.A.ri eman zitzaion ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena egin behar da, baimena ondorio horietara egokitzeko xedearekin, horixe jasotzen baita 2014ko ekainaren 27ko Ebazpenean.

2012ko martxoaren 8an eman zen argitara aipatu erabakia; eta, hortaz, bertan ezarritako obligazioak –sufre-konposatu eta -partikulei dagozkienak barne direla– betetzeko, 16/2002 Legeko 25eko artikuluan ezarritako epe-muga 2016ko martxoaren 8a denez, egoki da erreferentziazko datari eustea, 2014ko ekainaren 17ko Ebazpenean jasotako zehaztapenekin bat etorriz.

2016ko urtarrilaren 15eko txostenean zehaztu zenez, behin Aiala Vidrio, S.A.k organo honi honako hau jakinarazi ostean ezen, erabilera-epea luzatzekotan, 3. labearen mantenimendua egiteko geldialdi bat egingo dela; eta, ondorioz, lehenago ezarri ziren berreraikipen- eta eraispen-aurreikuspenak aldaturik; bada, gasak arazteko sistemarekiko 3.labearen konexioa teknika erabilgarri on bat da, eta exijitu egin daiteke.

Hiru labeetako emisio-muga (950 mg/Nm3 de NOX) betetzeko, organo honi jakinarazitako aurreikuspena ez datorrenez bat teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioekin; egoki da ingurumen-baimen integratuan, haietan ezarritako 800 mg/Nm3-ko emisio-mugari eustea, betiere 2014ko ekainaren 27ko Ebazpenean ezarritako zehaztapenekin bat etorriz

Ingurumen-baimen integratuaren izapideketan zehar beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu denez, egoki da ingurumen-baimen integratuaren bigarren atalaren D.2.2.2, D.2.2.3, D.2.5 eta E.1 azpiatalak aldatzea, aipatutako ondorioetara egokitzeko xedez.

Aiala Vidrio, S.A.ren jarduerak substantzia arriskutsu nabarmenak isurtzea dakar, lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeko aukera aintzat hartuta; beraz, sei hilabeteko epean lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat egitea eska daiteke; hartara, alderaketa kuantitatiboa egin ahal izango da jarduera behin betiko amaitzean duenarekin.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan –ingurumen-baimen integratua aldatzeari buruzkoan– zehaztutakoari eta 2014ko ekainaren 27ko Ebazpenaren bigarren atalean (D.2.4 eta D.2.5 azpiatalak) zehaztutakoari jarraikiz, hura egokitu egin behar da, lurzoruaren babesari eta hondakinak sortzeari buruzko atalaren idazketa eguneratzeko.

Aiala Vidrio, S.A.ri emandako ingurumen-baimen integratua alda daiteke, adierazitako aldaketak txertatu ahal izateko.

Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorrean (otsailaren 27ko 3/1998) eta apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan (Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) aurreikusitakoari jarraikiz.

Eta honako arau hauek guztiak aztertu ondoren: Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, ekainaren 11ko 5/2013 Legea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituena, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta aplikazio orokorreko gainerako arauak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aiala Vidrio, S.A.ri emandako ingurumen-baimen integratua aldatu eta berrikustea, baimenaren baldintzak Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakira egokitzeko. Erabaki horren bidez beira fabrikatzeko teknologia erabilgarri onenak ezartzen dira. Horrenbestez, honela geldituko dira idatzita 2014ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez emandako baimenaren lehen, bigarren, laugarren, bosgarren, seigarren eta zazpigarren atalak:

«Lehenengoa.– Helbide soziala Laudio (Araba) udalerriko Munegazo auzoko 22an eta A-01394261 IFK dituen Aiala Vidrio, S.A.ri Ingurumen Baimen Integratua ematea, Laudioko udalerrian beirazko ontziak fabrikatzeko jarduerarako, ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzekin bat etorriz.

Jarduera jasota dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean, hain zuzen ere 3.3 kategorian: "beira -beira-zuntza barne– instalazioak, eguneko 20 tonatik gora galdatzeko ahalmenarekin".

Aiala Vidrio, S.A.ren instalazioak Munegazo auzoan kokatzen dira, Laudioko (Araba) udalerrian, eta guztiz zolatutako 221.067 m2-ko azalera betetzen dute; horietatik 81.253 m2 eraikita daude.

Instalazioak garatzen duen jarduera beira hutsaren (beirazko ontziak) fabrikazioa da. Aiala Vidrio, S.A.k 600 produktu inguru ditu eta eskaintza anitza du. Izan ere, elikadura-produktuak ontziratzeko ia merkatu guztietan dago; hala nola, ura, freskagarriak, zukuak, garagardoa, likoreak, aperitiboak, olioak, ardoak, ozpinak eta kontserbak.

Eguneroko produkzio-gaitasuna fabrikatzen ari den ereduaren araberakoa da; izan ere, botila txikien kasuan kopurua botilena baino handiagoa da. Oro har, eguneroko produkzioa 2.000.000 botila ingurukoa dela esan daiteke, eta horietatik 400.000 esportatzen dira (esportazioaren % 15-20).

Bestalde, beira galdatzeko hiru birsorkuntza-labe ditu Aiala Vidrio, S.A.k: bat, beira zuria produzitzeko dena, eta beste bi, koloreko beira fabrikatzeko direnak. Beira zuria galdatzen denean, ezin da erabili lehengai gisa kanpoko kroskoa, ekoiztutako beiraren kolorazio-arazoak direla-eta. Kanpoko beira-kroskoaz hornitzeko prozesuek ez dituzte koloreak bereizten, eta merkatuan ezin da esklusiban beira zuriaren kroskoa topatu.

Fabrikazio-prozesuak honako urrats hauek ditu: lehengaia jaso eta prestatzea, galdatzea, konformazioa eta hoztea eta suberaketa.

Lehengaiak jasotzea burutzen da kamioien zirkulazioa errazten duen lursailean, behar bestekoan. Kamioiek beren edukia husten dute, hainbat biltegiratze-tobera betez.

Lehengaiak deskargatzeko eremuek mahuka-iragazkiak dituzte, eta horiek abian jartzen dira lehengaiak garraiatzen dituen kamioiak plantan deskarga egiten duen bakoitzean.

Behar diren lehengai guztiak uhal garraiatzaile batean deskargatzen dira; laborategiak zehaztutako kopuruan. Uhal garraiatzailea tobera-igogailu batean amaitzen da, eta bertatik lehengaia nahasgailuen pisuraino eramaten da, non lehengaia nahastu egiten da, labean galdatu aurretik.

Labeetan gertatzen den galdatze-prozesuan barrena, beiraztatzeko nahasketaren osagaiek izaten dituzte eraldaketa kristalinoak, nahasketaren hezetasunaren eta gatzen hidratazio-uraren lurrunketa, karbonatoen disoziazioak eta bestelako erreakzio kimikoak; erreakzio horien produktuak sortzen ari den beira-nahasketan disolbatzen dira.

Osagaien arteko erreakzioak tenperatura baxutan gertatzen dira, egoera solidoan daudenean eta prozesuak mantso jarraitzen du, galdatze-tenperaturara eta horrekin batera, galdatze-fasera iritsi arte.

Galdatutako beira labetik irteten da eta pasatzen da beiraren tenperatura egokitzen deneko gunera. Horretarako, hainbat kanaletatik pasatzen da; horietan tenperatura lortzen da gas naturalaren bidez elikatutako erregailuen eta hozketarako irekiduren bidez. Hortik aurrera, elikatzaile batera iristen da beira, eta bertatik, ontziak sortzeko makinetan uzten da (konformazioa).

Makinara erortzeko orduan tantak aurretiazko moldeetan sartzen dira, eta beirazko ontzia izango denari "aurretiazko forma" ematen diote. Eta bertatik akaberako moldeetan uzten dira, beirak behin betiko forma hartuz.

Botilak fabrikatzeko erabilitako moldeak aldizka mantendu behar dira, bizarrak eta akatsak ezabatze aldera. Granailatze-prozesua nola moldeen mantentze-lanak konektaturik daude sortzen den hauts metalikoa jasotzen duen mahuka-iragazki bati. Mahuka-iragazkiak araztu egiten ditu kanpora ateratzen diren isuriak.

Halaber, hodiek eta moldekatzeko makinen zati bat estaltzen dituen grafito-geruza ezabatzea egiten da pieza horiek produktu alkalinozko bainu urtsu batean murgilduz, lurrunak (garbiketa kimikoa) sortzen dituen tenperaturan (85 ºC).

Moldekatze-makinen moldeak eta piezak, konpondu ondoren, grafitozko esekidura batekin disolbatzaileetan lakatu behar dira. Iragazkiak dituen pintura-gela batean gauzatzen da prozesua.

Suberaketa-kutxara pasatu aurretik eta akaberako moldetik botila atera ondoren, beroan tratatzen da, eztainu-oinarriko produktua ontziaren kanpoko gainazalean hauts bihurtuz. Hala, eztainua beiraren egiturako parte egiten da; beraz, areagotu egiten da ontziaren azalak degradazioarekiko duen erresistentzia.

Jarraian, moldekatze-prozesuan zehar, ontziak bat-batean hozten dira, eta horrek beiran tentsioak sortzen ditu beiran, hauskorragoa bilakatuz. Tentsio horiek suberaketa-prozesuan zehar ezabatzen dira.

Horretarako, lehenik tenperatura 550-580 ºC-ra arte igotzen da, eta ondoren kontrolatutako hozketa egiten da, harik eta giro-tenperatura erdietsi arte.

Suberaketaren ostean, ontziek hotzean tratamendu bat izaten dute, eta hori hauexetan datza: beirazko ontzien gainean polietileno sakabanatzea eta soluzio bakterizida bat pulberizatzea; eta, hala, botilek inpaktuarekiko duten erresistentzia areagotu egiten da eta haien labaingarritasuna hobetzen.

Azkenik, botilak kontrol eta aukeraketa gunera bideratzen dira; ondoren, paletetan jarri eta biltegiratu egiten dira.

Beira fabrikatzeko behar den energia, kanpoko enpresek helarazitako energia elektrikotik eta energia termikotik dator. Prozesuan, erregai gisa gas naturala erabiltzen da, nahiz eta prozesu laguntzaileetan gasolioa erabili (orgatilentzako erregaia).

Beira fabrikatzeko behar diren lehengaiak dira kareharria, dolomia, sodio karbonatoa, sulfatoak, harea eta beira-kroskoa, barneko (instalazioaren beraren errefusetatik datorrena) edo kanpoko jatorria duena.

Edateko uraren hornikuntza Laudioko udal-sarearen bidez gauzatzen da; industrian erabiltzeko ura, berriz, Altube errekatik dator, eta makinak hozteko erabiltzen da batez ere.

Plantan, atmosferara egiten diren isuriak bereziki galdatze-labeei lotutako hiru isurketa-fokuetatik datoz, galdaketa-labe biri lotutako hiru isurketa-fokurekin eta suberaketa-kutxei lotutako beste hirurekin. Horiez gain, badira beste 5 isurketa-foku, honako prozesu hauei dagozkienak: ontzien estaldura (2), granailatzea eta moldeen mantentze-lanak (1), moldekatzeko makinaren garbiketa kimikoa (1) eta pintura-gela (1). Bestalde, instalazioan honako jarduera ez-sistematikoak burutzen dira: soldadura tailerrean (3 foku), larrialdietako multzo elektrogen hiru eta "orgatilen mantenimenduaren" bat. "Arrastratzaileen" ura eta beira beroaren hondakinak juntatzean sortzen diren lurrunen isurketa ere, foku konfinatuaren bidez kanporatzen dira. Bestalde, isurketa barreiatuak ere sortzen dira, hain justu ere lehengaiak jasotzean eta produktuak enbalatu eta biltegiratzean.

Hozketa-zirkuitu itxiei lotutako isuriak sortzen ditu jarduerak, komun eta aldageletatik datozen ur beltzez eta bildutako uren aurretiazko tratamendutik eta alderantzizko osmositik datozen industria-urez gain. Ur horiek ebakuatzeko, Nerbioi ibairako isurketa-puntu zeharkako bat dago, Laudioko udalerriko kolektoreen sarekoa.

Beirazko ontziak fabrikatzeko prozesuak arrastatzaileen lohiak sortzen ditu, zeintzuk hondakin arriskutsuak baitira, eta zehazki, makinak lubrifikatzeko olioen arrasteak eta solido esekiak dekantatzen dituzten andeletatik sortzen dira. Hondakin horiekin batera, eragiketa orokorretan sortu olio erabiliak eta taladrina erabiliak pilatzen dira dekantazio-andelean. Hondakin hau zuzenean jasotzen da dekantazio-putzuetatik, beira galdatzeko 2. eta 3. labeetan autokudeatu daitezen; "arrastatzaileen lohiak, olioa eta taladrina" epigrafea dute.

Instalazioan sortutako hondakin ez-arriskutsuen artean, txatarra, papera eta kartoia eta beira daude.

Bestalde, Proiektuaren barne daude Teknika Erabilgarri Onenak (TEO), ondorengo erreferentziako dokumentuetan adierazitakoaren arabera: Reference Document on Best Available Techniques in the Cement and Lime Manufacturing Industries (2001); eta beira fabrikatzeko Espainiako Teknika Erabilgarri Onenen Gidaliburua (2003). Atmosferarako isurketa-foku printzipaletan ezarritako neurriek erantzuten diete erreferentziazko dokumentuetan identifikatu neurri primario guztiei, eta honako hauek dira: solido hautsak silo itxietan biltegiratzea, materia osagarrien biltegi estaliak, lehengaien uhal garraiatzaileak estaltzea, labea elikatzeko zona egokitzea, eraikinak egokitzea, beira berritzeko labeak erabiltzea, lehengaia erabiliz beira-kroskoa pixkanaka handitzea, boosting elektrikoa, labearen geometria diseinatzea, garraren ezaugarriak, erregailuen kokapena gasaren erreketa optimizatzeko, fuela erabili ordez gas naturala erabiltzea, airea/erregaia erlazioa maila estekiometrikoetaraino murriztea, labe eta ganberetako paretak zigilatzea, NOx baxuko erregailuak, eraginkortasun handiko material erregogorrak erabiltzea eta hozte-ganberak leheneratzeko sistemak hobetzea. Era berean, atmosferara egiten diren partikula-isurtzeak minimizatzeko, honako hauek: lehengaiak biltegiratzeko siloetako hautsa xurgatzen duten tximiniekin konektatutako mahuka-iragazkia, eta granailatze-prozesuari eta moldeen mantentze-lanei konektatutako mahuka-iragazkia.

Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakian adierazitako aplikazio orokorreko teknologia erabilgarri onenak ditu instalazioak. Aipatutako erabakiaren bidez beira fabrikatzeko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren industria-isuriei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauarekin bat etorriz.

Gainera, Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakiko 1.2 paragrafoan zehaztu hondakin-gasen isuri kutsatzaileak murrizteko aplikatu daitezkeen TEOak ditu plantak.»

«Bigarrena.– Laudioko udalerrian, Aiala Vidrio, S.A.k sustatuta, beirazko ontziak fabrikatzeko jarduera burutzeko honako baldintza eta betebehar hauek ezartzea:

A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da seiehun mila euroko (600.000) zenbatekoaz, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera gehituko dena.

B) Aiala Vidrio, S.A.k ehun eta hamabi mila (12.000) euroko fidantza jarri du, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 20. artikuluaren 4.b) letran ezarritakoari jarraikiz. Fidantza horren zenbatekoa hondakinak tratatzeko gehienezko ahalmenaren arabera zehazten da (3.000 m3/urtea).

Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da ingurumen-organoak horrela eskatuz gero, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezio indizearen (KPI) arabera handituz.

C) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonari dagokionez emandako datuetan aldaketarik balego, Aiala Vidrio, S.A.k Ingurumen Sailburuordetzari komunikatu beharko dio hori.

D) Neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira:

D.1.– Hondakinak kudeatzeko baldintzak eta haien kontrola.

D.1.1.– Arrastatzaileen lohi-hondakinak jaso, biltegiratu eta erregistratzeko baldintzak eta kontrolak.

Beira fabrikatzeko jardueran, bere instalazioetan sortutako hondakinen –arrastatzaileen lohiak, olioa eta taladrina– balorazio egin beharko du Aiala Vidrio, S.A.k (EHZ 16 07 08).

D.1.1.1.– Hondakinak onartzeko baldintzak.

"Arrastatzaileen lohiak, olioa eta taladrina" hondakinaren autokudeaketa ondorengo baldintzak jarraituz egingo da:

a) Beira, ura, olioak eta klororik ez duten taladrinen nahasketaz osatutako eta ehuneko 0,005 (50 ppm) baino PCB/PCT kopuru txikiagoa duen hondakina beira galdatzeko labeetan autokudeatuko da. Inolaz ere ez du gaindituko urteko gehienezko ahalmena; 3.000 m3/urtean.

b) Urtero karakterizazio-analisia egingo da, Aiala Vidrio, S.A.ren instalazioetan tratamendua gauzatzeko aukera dagoela ziurtatu ahal izateko.

c) Hondakinak osatzen dituzten olio eta taladrinen konposizioa modu funtsezkoan eraldatzen denean, karakterizazio-analisi berriak egin beharko dira eta horiek kudeatu aurretik, Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, hark onar ditzan.

d) Galdatze-labeetan ezingo dira inolaz ere kudeatu baimen honetan adierazitakoen bestelakoak diren hondakinak.

D.1.1.2.– Hondakinak biltegiratzeko baldintzak.

Biltegiratzeko andel estankoan gordeko da hondakina, eta biltegiratutako kantitatea egunero kontrolatuko da.

Hondakina biltegiratzeko guneak lurzoru estankoa eta atxikipen-kubeta izango ditu, gerta daitezkeen isurien ondoriozko isurketak kanpora irtetea saihesteko.

D.1.1.3.– Autokudeatutako hondakinen kontrolen erregistroa.

Ebazpen honetako D.2.4.1 atalean aipatzen den sortutako hondakin arriskutsuen erregistroan, labeetan autokudeatutako "arrastatzaileen lohiak, olioa eta taladrina" hondakinaren dosifikazio- eta tratamendu-eragiketak azaldu behar dira. Gutxienez, ondorengo datuak agertu behar dira:

a) Kudeatutako hondakinen kopuruak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

b) Hondakin horien aldizkakotasuna eta dosifikatze-maila.

c) Tratamendu-eragiketak eta kontrolerako parametroak.

d) Tratamenduaren ondoren lortutako hondakinen kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

e) Hondakin horiekin jarraitutako kudeaketa, helmuga identifikatzeko datuak eta datak.

D.1.2.– Beirako hondakinak kudeatzeko prozesurako baldintzak eta kontrolak.

Honetan datza Laudioko (Araba) Aiala Vidrio, S.A.ren instalazioetako hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduera:

– Beirazko hondakinak bildu, hartu, sailkatu, hautatu, manipulatu eta biltegiratzea.

Silo itxietan biltegiratuko da beira-kroskoa; eta haren zoladura hormigoitua eta irazgaiztua egongo da.

Plantan, balorazioa egiteko onartzen diren hondakinak ondorengo ataletan zehaztuko dira. Gainera, horiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak jasotzen dira.

Halaber, honako hau bete beharko dute:

a) Hondakin ez-arriskutsuak baino ezin dituzte kudeatu, betiere Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratutako hondakinen zerrendan jasota eta taula honetan zehaztuta badaude:

(Ikus .PDF)

Instalazioan inolaz ere ez dira onartuko ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edo hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.

Hartutako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.

Hondakinak beste autonomia erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.

b) Baimenaren helburu diren hondakin ez-arriskutsuak onartu aurretik, hondakin horiek onartzen dituztela frogatzen duen agiria igorriko zaio hondakinen titularrari. Agiri horretan onarpena zein baldintzetan egiten den zehaztuko dute. Agiri horren kopia bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.

Partida bakoitza jaso aurretik egiaztatu beharko da baldintza horiek bete direla.

Plantan tratatu beharrekotzat jotzen den hondakin bakoitzeko, eragileak hondakin hori onartzeko dokumentua bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara, horrek onets dezan, eta behar izatekotan, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsiko da.

Hondakin jakin bat onartzea egiaztatu ondoren, Aiala Vidrio, S.A.k dokumentu horren titularrari onarpena ziurtatzen duen agiria igorriko dio, onarpen horren baldintzak ezarriz.

c) Balorazioa egiteko, plantara iristen diren hondakin ez-arriskutsuen kontrol bat eraman beharko da, bermatzeko ezen ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla plantan.

Kontrol hori gauzatzeko, hondakinak egiaztatuko dira, Ingurumen Sailburuordetzak onetsitako onarpen-agirian ezarritakoari jarraituz. Agiri horretan, muga-parametroak eta onartzeko baldintzak ezarriko dira. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.

d) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxeta itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

Plantan, hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko emisiorik edo emisio lausorik ez egoteko, edo, bestela, emisio horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere garrantzitsua izango da.

e) Hondakinak estankotasun-baldintza egokietan biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurien balizko eragina saiheste aldera; hala gertatuz gero, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira.

Balorizatu beharreko hondakin ez-arriskutsuak gordetzeko gehieneko denbora bi urtekoa izango da.

f) Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Aiala Vidrio, S.A.k fitxategi kronologikoa izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Fitxategian, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertutako hondakina sortzen duen enpresa, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.

Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko dituzte eta urtero bidaliko diote Ingurumen Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 41. artikuluarekin bat etorriz.

g) Hondakin ez-arriskutsuen kudeaketaren jarduera, baimen honen xede dena, zabaltzea edo eraldatzea ingurumen organoari jakinarazi behar zaio, eta, egoki bada, ingurumen-organoak baimendu beharko du.

D.2.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

D.2.1.– "Arrastatzaileen lohiak, olioa eta taladrina" hondakinaren boloraziorako laben funtzionamenduko baldintzak.

a) Hondakinak ezingo dira erraustu, ondorengo baldintzak bete ezean:

– Errekuntza-airearen azken injekzioaren ondoren, labearen egoera termikoaren kontrol-parametroek egiaztatu beharko dute prozesutik sortutako gasen tenperatura 2 segundoz 850 ºC baino handiagoa dela, baldintza txarrenetan ere. Klorotan, substantzia organohalogenatuen % 1etik gora duten hondakin arriskutsuak kudeatzen badira, labeko tenperatutako 1.100 ºC-ra arte igo beharko du, gutxienez bi segundoz.

– Labeko errekuntzaren kontrol-parametroek atmosfera oxidatzailea dagoela egiaztatu behar dute.

b) Abian jartzerakoan, hondakinak ezingo dira kudeatu harik eta beharrezko errekuntza-tenperaturara iritsi arte, lehen aipatutako egoerari une oro eusten zaiola ziurtatzeko.

c) Beherago zehaztu zirkunstantzietarako edozeinetan hondakinak dosifikatzea eragotziko duen sistema bat izan beharko da:

1) Abian jartzean, 850 ºC-ko tenperaturara iritsi arte.

2) 850 ºC-ko tenperatura ez dagoenean.

3) Ebazpen honetan ezarritako neurketa jarraituek isurtzeen muga-balioren bat gainditzen ari dela erakusten dutenean, arazteko gailuetako asalduak edo akatsak direla bide.

4) 1.100 ºC-ko tenperaturara iristen ez denean, klorotan substantzia organohalogenatuen % 1etik gora duten hondakin arriskutsuak kudeatzen ari direlarik.

5) Abian jartzerakoan, hondakinak ezingo dira dosifikatu beharrezko errekuntza-tenperaturara iritsi arte, lehen aipatutako egoerari une oro eusten zaiola ziurtatzeko.

d) Plantako kontrol-sistemak eragiketa-parametroak monitorizatu beharko ditu, ondorengoa lortzeko:

– Hondakinak injektatzeko instalazioa abian ez jartzea, adierazitako baldintza guztiak betetzen ez badira

– Hondakinak injektatzeko instalazioa automatikoki gelditzea, baldintzaren bat betetzen ez bada

D.2.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

D.2.2.1.– Baldintza orokorrak.

Beira fabrikatzeko planta ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.

Era berean, prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurketarik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen.

Abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren (Instalazioaren titularrek atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzekoa) 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.

Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo horrek foku berri baterako baimena ematen ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, Ingurumen Sailburuordetzari epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

D.2.2.2.– Fokuak identifikatzea eta katalogatzea.

Aiala Vidrio, S.A.ren Instalazioak beira hutsa fabrikatzen du (20 t/egun, galdatze-ahalmen handiagoko ekipoekin), hau da, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuan –atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duen eta aplikatzeko oinarrizko xedapenak zehazten dituenean– katalogatutako 03 03 15 01 kodeko jarduera burutzen du. Eta jarduera burutzeko, egun baditu foku konfinatu hauek:

(Ikus .PDF)

Foku ez-sistematikoen funtzionamendu-erregimena aldatzen bada, hau da, plantaren funtzionamendu globalaren % 5 baino gehiago funtzionatzen hasten badira edo ordubete baino epe luzeagoetan urtean 12 aldiz baino gehiago isurtzen hasten badira, aldaketa hori komunikatu egin beharko da eta hura erregulatu egin beharko da.

Foku sistematiko baterako funtzionamendu-baldintzarik ez dagoenean urte jakin batean, ez da beharrezkoa izango foku horren gaineko kontrolik egitea urte horretan. Hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek jarraitzen ez badute. Ingurumena zaintzeko programa egokian justifikatu beharko da zirkunstantzia hori.

Halaber, zehaztugabeko isuriak sortzen dira aurretik aipatu urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren katalogoan jasotako 04 06 17 51 jarduerari lotuta, ondoko ekintzei lotutako guneetan: lehengaiak jaso, eho eta nahastea, produktuak paketatzea eta biltegiratzea eta mantentze- eta garbiketa-lanen eragiketak.

D.2.2.3.– Isuriaren muga-balioak.

2012Ko otsailaren 28ko Erabakiaren bat etorriz aplikatzeko diren teknika erabilgarri onenak izan beharko ditu plantak. Erabaki horren bitartez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauarekin bat etorriz teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dira; betiere, industria-isuriei dagokienez; eta, orobat, Isurien ondoko muga-balioak ezin izango dira gainditu:

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.

Goian ezarritako isuri-mugak betetzat jotzen dira kasu hauetan:

1.– Aldizkako neurketen kasuan: gutxienez 30 minutuko hiru neurketa puntualen batez besteko balio balioztatuak ez badu mugako isuri-balioa gainditzen. Beira berritzeko labeen kasuan, neurketaldiak gutxienez beira berritzeko ganberen bi sutze-inbertsio bildu beharko ditu.

Baliozkotutako batez besteko balioak zehaztuko dira hiru neurketen emaitzen batez bestekoan oinarrituta, ondoren zehazten den konfiantza-tartearen balioa kenduta.

Konfiantza-tartearen balioak 100eko 95ean, isuri-balio maximoetan, ez ditu gainditu behar: Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuan ezarritako ehunekoak.

2.– 20. fokuan eginiko neurketa jarraituen kasuan (guztizko partikulak, NOx y SO2), eguneko batez besteko balio batek ere ez badu mugako isuri-balioa gainditzen. Baliozkotutako batez besteko eguneko balioak zehaztuko dira ustiaketa eraginkorraren epean (martxan jartzeko eta gelditzeko epeak salbuetsita), neurtutako erdiordutegiko batez besteko balio baliodunak oinarritzat hartuta eta, betiere, ondoren zehaztutako konfiantza-tartearen balioa kendu ondoren:

Konfiantza-tartearen balioak 100eko 95ean, isuri-balio maximoetan, ez ditu mugako isuri-balioaren ehuneko hauek gaindituko: guztizko partikulak: 100eko 30, sufre dioxidoa, eta nitrogeno dioxidoa, 100eko 20.

Erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira: neurketa-ekipoen mantentze-lanak, matxurak edo funtzionamendu okerra.

D.2.2.4.– Gasak bildu eta ebakuatzeko sistemak.

Fokuetako tximiniek izango duten goreneko kota ez da izango D.2.2.2 atalean ezarritakotik beherakoa. Sekzioek eta laginketa-puntuek bete egin beharko dute argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzako jarraibide teknikoak bete beharko dira.

Gas-efluenteak tratatzeko sistemak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien laburtuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Isurtze barreiatuak murrizteko xedearekin, hautsezko gai lodiak (beiraren txatarra, esaterako) estalitako gunean biltegiratu beharko dira. Halaber, honako hauek izan beharko dira: hautsezko solidoak biltegiratzeko silo itxiak, gai osagarrien biltegiratze estaliak, lehengaiak garraiatzeko uhal estaliak, labea elikatzeko gune egokitua eta eraikin egokituak, labea kargatzeko gunean isurtzeak kontrolatzeko sistemak elikadura-erretiluak itxiz, xurgaketa-sistemak prozesu- eta erauzketa-guneetan eta isurtzeak hautsa biltzeko instalazioetara eramateko gunean.

D.2.3.– Ibilgura isurketak egiteko baldintzak

D.2.3.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

Isuria sortzen duen jarduera mota nagusia: Beira hutsaren fabrikazioa

Jarduera-taldea: Eraikuntza materialak

Mota-taldea-EJSN: 2-10-26.13.

(Ikus .PDF)

D.2.3.2.– Isuriaren emari eta bolumenak

– Ur sanitarioak.

(Ikus .PDF)

– Industria-urak.

(Ikus .PDF)

Lehen hiruhilabeteko analisien emaitzekin batera, aurreko ekitaldian egindako isurien guztikoari buruzko deklarazioa aurkeztu beharko du Aiala Vidrio, S.A., urte bakoitzaren hasieran.

D.2.3.3.– Isuriaren muga-balioak.

Azken isurketako emisioaren muga-balioak, parametro bakoitzerako honako hauek dira:

(Ikus .PDF)

D.2.3.4.– Isuria ebakuatzea. Kontrol-kutxatila.

Aurkeztutako dokumentuekin bat etorriz, kontrol-kutxeta bat jarriko da azken isurketarako; kutxeta horiek isurien lagin esanguratsuak lortzeko eta arazketa-instalazioen errendimendua egiaztatzeko beharrezko ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak kokatuko dira ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan, hala badagokio.

Kasu honetan, nahitaezkoa izango da ondorengo elementuak izatea: Efluentea kontrolatzeko, emari-neurgailu totalizatzailea.

D.2.4.– Plantan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, hartarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan, hondakin jakin batzuk tratatzeko instalazio baimenduak badaude, halako hondakinak lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken destinoa zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarritu egingo dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak, ebazpen honetan jasotakoak, orientagarriak soilik dira, kontuan izanik bai jardueraren ekoizpen-diferentziak eta bai ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa ere. Datu horiek jardueraren adierazletan ageri dira. 5/2013 Legearen 10. artikuluan (4.d atala) ezarritakoaren kalterik gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, honako kasuan bakarrik eskatu beharko da baimena: sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea badakar.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako, hondakinok isurketak edo lixibatuak sor baditzakete; bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Laudioko Udalean.

Sortutako hondakinak beste erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

D.2.4.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:

1. prozesua: "Beirazko ontziak fabrikatzea"

1. hondakina: "Arrastatzaileen lohiak, olioa eta taladrina"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/1/1

Helburu-eragiketaren kodea: D9/R1

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarria(k): H5/14

EHZ: 16 07 08

Urtean sortutako kantitatea: 3.000 m

Hozketa-sistemaren ura duten lubrifikazio-makinen olio- arrasteak eta solido esekiak (beira-hautsa) dekantatzen diren andeletan sortzen dira. Hondakin honekin batera, olio erabiliak eta taladrina erabiliak pilatzen dira dekantazio-andelean. Beira-hautsa, taladrinak eta olio erabiliak dituzten urak dira.

Zuzenean biltzen da dekantazio-putzutik, beira galdatzeko labeetan autokudeatu ahal izateko, Arrastatzaileen Hondakinen Autokudeaketa prozesuak adierazten duen moduan.

2. hondakina: "Hozketako lohi koipetsuak"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/1/2

Helburu-eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarria(k): H5/14

EHZ: 16 07 08

Urtean sortutako kantitatea: 21.500 kg

Hozketa-sistemaren urak dekantatzeko hainbat upel garbitzerakoan sortzen da; ura, beira-hautsa, taladrina eta olioak dituzten lohiak dira.

Dekantazio-putzuetatik zuzenean biltzen da, kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

3. hondakina: "Konposizio-hondarrak"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/1/3

Destinoko eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C0

Arrisku-ezaugarria(k): H14

EHZ: 10 11 09

Urtean sortutako kantitatea: 90.500 kg

Nahasketen prestaketak deskargatzeko gunean sortzen da; beira-hautsa, silizea eta oxido metalikoen kopuru txikiak dituzten nahasketen prestaketen isuriak dira.

Hondakin horretarako identifikatutako big-bagean jasotzen da hondakinen biltegian, ondoren kudeatzaileari bidaltzeko.

4. hondakina: "Ganberen hondakinak (sodio sulfato solidoa)"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/1/4

Destinoko eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C24

Arrisku-ezaugarria(k): H5

EHZ: 10 11 15

Urtean sortutako kantitatea: 24.000 kg

Galdatze-gasen beroa berreskuratzeko ganberetan sortzen da; solido egoeran dagoen sodio sulfatoa da.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da; edukiontzia hondakinen biltegian uzten da, baimendutako kudeatzaileri entregatzeko.

5. hondakina: "Erregogorra kromoarekin"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/1/5

Destinoko eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C3

Arrisku-ezaugarria(k): H6

EHZ: 16 11 05

Urtean sortutako kantitatea: 60.000 kg 10-12 urterik behin

Labeak berriztatzean sortzen da 10-12 urtetik behin

Edukiontzietan jasotzen da, eta nabearen barruan biltegiratzen da, lurzoru estakoan.

6. hondakina: "Sulfatoekin kutsatutako erregogorra"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/1/6

Helburu-eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C24

Arrisku-ezaugarria(k): H5

EHZ: 17 05 03

Urtean sortutako kantitatea: 200 tm 10-12 urterik behin

Labeak berriztatzean sortzen da 10-12 urterik behin

Sortze-puntutik zuzenean biltzen da, kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

2. prozesua: «Makinen eta ekipoen garbiketa».

1. hondakina: "Garbiketa kimikoko urak"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/2/1

Destinoko eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C24

Arrisku-ezaugarria(k): H5/8

EHZ: 12 03 01

Urtean sortutako kantitatea: 9.900 kg

Garbiketa-prozesuan sortzen da; soluzio alkalino agortua da.

Zuzenean erretiratzen da bainuetatik, non sortzen baita; gero baimendutako kudeatzaileari entregatzeko.

2. hondakina: "Disolbatzaile organiko ez-halogenatua (white Spirit)

Identifikazioa: A01394261/0100002482/2/2

Destinoko eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C41

Arrisku-ezaugarria(k): H3b/5

EHZ: 14 06 03

Urtean sortutako kantitatea: 1.000 kg

Makinen, tresneriaren eta ekipoen garbiketa-eragiketetan sortzen da; disolbatzaile erabili kutsatua da.

Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan; zeina, behin bete ondoren, baimendutako kudeatzaileak erretiratzen duen.

3. hondakina: "Garbiketako likido urtsuak"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/2/3

Destinoko eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C24

Arrisku-ezaugarria(k): H5

EHZ: 12 03 01

Urtean sortutako kantitatea: 600 l

Makinen garbiketa-eragiketetan sortzen da; oinarrian ura duen disoluzio alkalinoa da.

Sortze-puntutik zuzenean biltzen da, kudeatzaile baimenduari entregatzeko. Nabean bertan biltegiratzen da, lurzoru estakoaren gainean, kubeta indibidualean.

3. prozesua: "Zerbitzu orokorrak"

1. hondakina: "Berunezko bateriak"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/3/1

Destinoko eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C18/23

Arrisku-ezaugarria(k): H8

EHZ: 16 06 01

Urtean sortutako kantitatea: 300 kg

Beruna eta disoluzio azidoa duten bateria erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

Hondakin horrentzat identifikatutako zonan jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

2. hondakina: "Pila eta metagailuen nahasketa"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/3/2

Destinoko eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C11/16

Arrisku-ezaugarria(k): H6

EHZ: 20 01 33

Urtean sortutako kantitatea: 100 kg

Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da, eta eraginkorragoa denez, elkartuta biltzen dira; merkurioa, kadmioa, zinka eta metalezko beste oxido batzuk dituzten pilak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.

3. hondakina: "Hodi fluoreszenteak"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/3/3

Destinoko eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C16

Arrisku-ezaugarria(k): H6

EHZ: 20 01 21

Urtean sortutako kantitatea: 200 kilogramo.

Merkurioa daukaten erabilitako lanparak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

Hondakin horrentzat identifikatutako zonan jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

4. hondakina: "Baztertutako ekipo elektrikoak eta elektronikoak"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/3/4

Destinoko eragiketaren kodea: R4

Osagai arriskutsuak: C6/18

Arrisku-ezaugarria(k): H6/14

EHZ: 16 02 13

Urtean sortutako kantitatea: 2.000 kg

Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da; baztertutako ekipo ofimatikoak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako zonan jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

5. hondakina: "Uralita"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/3/5

Destinoko eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C25

Arrisku-ezaugarria(k): H6

EHZ: 17 06 05

Urtean sortutako kantitatea: Noizean behingo hondakina

Fabrikaren estalkiaren konponketan puntualetan sortzen da.

Hondakin horrentzat identifikatutako big-bagean jasotzen da, zeina leku berezi batean kokatuta dagoen.

6. hondakina: "Olio eta gasolioaren iragazkiak"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/3/6

Destinoko eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarria(k): H5

EHZ: 16 01 07

Urtean sortutako kantitatea: 120 kg

Noizbehinka sortzen dira orga jasotzaileen mantentze-lanetan; olio erabiliaren iragazkiak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian jasotzen da hondakin arriskutsuen biltegian, ondoren kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

7. hondakina: "Ur-disoluzio azidoak"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/3/7

Destinoko eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C23

Arrisku-ezaugarria(k): H8

EHZ: 16 05 07

Urtean sortutako kantitatea: 600 l

Laborategiko analisietan azido desberdinak erabiltzearen ondorioz sortzen da.

Hondakin horrentzat identifikatutako kutxa bateko potoetan jasotzen dira, sortzen diren postuaren inguruan, eta, hura bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

8. hondakina: "Ur-disoluzio basikoak"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/3/8

Destinoko eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C24

Arrisku-ezaugarria(k): H8

EHZ: 16 05 07

Urtean sortutako kantitatea: 200 l

Laborategiko analisietan base desberdinak erabiltzearen ondorioz sortzen da.

Hondakin horrentzat identifikatutako kutxa bateko potoetan jasotzen dira, sortzen diren postuaren inguruan, eta, hura bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

9. hondakina: "II. motako hondakin biosanitarioak"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/3/9

Destinoko eragiketaren kodea: D9/10

Osagai arriskutsuak: C35

Arrisku-ezaugarria(k): H9

EHZ: 18 01 03

Urtean sortutako kantitatea: 4 kg

Zerbitzu Medikoa azpiprozesuan sortzen da; hondakin ebakitzaileak eta zorrotzak dira.

Edukiontzi hermetiko batean gordetzen da, botikinean; edukiontzi horretatik atera eta zuzenean ematen zaio kudeatzaile baimenduari.

10. hondakina: "Solido kutsatuak"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/3/10

Destinoko eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C41/51

Arrisku-ezaugarria(k): H5

EHZ: 15 02 02

Urtean sortutako kantitatea: 25.000 kg

Xurgatzaileak eta ehunak biltzerakoan sortzen da; olioz, disolbatzailez, pinturaz eta bestelako kutsatzaileez bustitako trapuak, material xurgatzaileak, iragazkiak eta bestelako solidoak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako big-bagetan jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

11. hondakina: "Metalezko ontziak"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/3/11

Helburu-eragiketaren kodea: R4

Osagai arriskutsuak: C41/51

Arrisku-ezaugarria(k): H5

EHZ: 15 01 10

Urtean sortutako kantitatea: 1.700 kg

Ontzi hutsak biltzean sortzen da; olioak, disolbatzaileak edo beste kutsatzaile batzuk eduki dituzten metalezko ontziak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den postuetan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

12. hondakina: "Plastikozko ontziak"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/3/12

Destinoko eragiketaren kodea: R3

Osagai arriskutsuak: C41/51

Arrisku-ezaugarria(k): H5

EHZ: 15 01 10

Urtean sortutako kantitatea: 2.000 kg

Ontzi hutsak jasotzerakoan sortzen da; eta plastikozko ontziak dira, disoluzio basikoak, disolbatzaileak edo beste kutsatzaile batzuk eduki dituztenak.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den postuen inguruan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

13. hondakina: "Aerosolak".

Identifikazioa: A01394261/0100002482/3/13

Helburu-eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarria(k): H5/6

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S-G36//C41//H3b/5//A950//B0019

EHZ: 16 05 04

Urtean sortutako kantitatea: 500 kilogramo.

Ontzi hutsak biltzerakoan sortzen da; disolbatzaileak edo bestelako gai arriskutsuak eduki dituzten aerosolak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako zonan jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

14. hondakina: "Granailatze-hautsa"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/3/14

Helburu-eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C0

Arrisku-ezaugarria(k): H14

EHZ: 12 01 16

Urtean sortutako kantitatea: 4.000 kg

Granailatzearen bidez moldeak garbitzerakoan hondakin gisa sortzen da; granaila metalikoaren hautsa da eta zabortegian onartu ahal izateko onargarria den molibdeno-edukia gainditzen du.

Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

15. hondakina: "Kutxeten garbiketako lohiak"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/3/15

Destinoko eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarria(k): H5/14

EHZ: 13 05 02

Urtean sortutako kantitatea: 2.500 kg

Isuri aurretik, euri-urak biltzeko kutxetak garbitzerakoan hondakin gisa sortzen da; kamioien zamalanetako guneetako hidrokarburoak eduki ditzaketen lohiak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian biltzen da, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

16. hondakina: "Pintura, berniz eta tinten hondakinak".

Identifikazioa: A01394261/0100002482/3/16

Destinoko eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C41

Arrisku-ezaugarria(k): H3b/5

EHZ: 08 01 13

Urtean sortutako kantitatea: 120 kg

Plastikozko bidoi hermetikoan biltegiratzen da, nabean bertan, lurzoru estankoaren gainean.

17. hondakina: "Disolbatzaile ez-halogenatua"

Identifikazioa: A01394261/0100002482/3/17

Destinoko eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C41

Arrisku-ezaugarria(k): H3b/5

EHZ: 14 06 03

Urtean sortutako kantitatea: 40 litro.

Ontziratu barik plastikozko bidoi hermetikoan biltegiratzen da, nabean bertan, lurzoru estankoaren gainean.

4. prozesua: "Arrastatzaileen hondakinaren autokudeaketa".

Beirazko ontzien fabrikazio-prozesuan deskribatutako A01394261/0100002482/1/1 hondakina –"Arrastatzaileen lohiak, olioa eta taladrina"–, beira, ura, olio eta klororik ez duten taladrinez osatutako nahasketa bat da. PCB/PCT edukia ehuneko 0,005 baino txikiagoa da pisuari dagokionez (50 ppm) eta beira galdatzeko labeetan autokudeatzen da.

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hauek zehazten dituztenak dira: hondakinaren mota eta osagai arriskutsuak, ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehe-xehe jasotakoak. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasita, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) "Hozketako lohi oliotsuak" eta "Garbiketa kimikoko urak" hondakinak, instalazioan sortzen diren gordailuetatik zuzenean bildu beharko dira, aurrez ontziratu edo gorde gabe, kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

d) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek indarreko araudian ezarritako segurtasun-arauak bete behar dituzte, eta argi nahiz irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan etiketatu beharko dira.

e) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak izango dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura garatzeko geroztiko araudietan ezarritakoak.

f) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino luzaroago gorde.

g) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina, lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, justifikatu egin beharko da ezen proposatutako kudeaketa modua egokitu egiten zaiela ebazpen honetan jasotako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei.

h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena eginda dagoela, erregelamenduan zehaztutako aurrerapenaz kontrolerako eta segimendurako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta hark zamarekin batera eraman beharko du jatorritik helmugaraino. Aiala Vidrio, S.A.k onarpen-agiriak eta kontrol- eta jarraipen- agiriak edo haien baliokide diren agiri ofizialak erregistratu eta artxiboan gorde behar ditu, hiru urtez, gutxienez.

i) Egiaztatu egin beharko da ezen baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak honako betekizunak konplitzen dituela: halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutakoak.

j) Aiala Vidrio, S.A.k kudeatu egin beharko du sortutako olio erabilia; betiere, ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz.

k) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– kudeatuko dira Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko Errege Dekretuan (otsailaren 20ko 110/2015) xedatuaren arabera. Halaber, otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuak (pilen eta metagailuen hondakinek pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa) xedatutakoa bete beharko dute pila eta metagailuen hondakinek. Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

l) Aiala Vidrio, S.A.k, PKB daukaten edo eduki dezaketen gailauk izanez gero, nahitaez bete behar ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan ezarritakoa. 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren bidez, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dira.

m) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Aiala Vidrio, S.A.k era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

n) Aiala Vidrio, S.A.k urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua eta helmuga eta bai adierazpeneko ekitaldian aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda ere. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko da.

o) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Aiala Vidrio, S.A.k prebentzioko neurriak aplikatuz hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, lau urtetik behin, Hondakin eta Zoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera; betiere, aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Aiala Vidrio, S.A. hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

p) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada Aiala Vidrio, S.A., ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da Aiala Vidrio, S.A., eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

q) Aipatu g) eta h) (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta o) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, hala delarik transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistema erabilita.

r) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Aiala Vidrio, S.A.k bete egin beharko ditu Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak, 96/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

D.2.4.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

Noizean behin erregogorren hondakin kopuru handiagoa sortuko da, labeak guztiz eta partzialki berreraikitzearen ondorioz.

a) D.2.4 atalean, hondakinen kudeaketari buruzko bereizketaren eta printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, nahasketak izeneko hondakinak ezingo du eduki balorizatu daitekeen hondakin-frakziorik. Horregatik, egungo egoeran, hauek jotzen dira zati balorizagarritzat Euskal Autonomia Erkidegoan: papera eta kartoia, egurra, plastikoak, metal ferrikoak eta ez-ferrikoak.

b) Erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak, materialen arabera, egoki bereizita entregatu beharko zaizkio agente ekonomiko (hornitzaile) bati, berrerabiliak izan daitezen, ontzi erabilien kasuan; edota berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu bati, ontzi-hondakinen kasuan.

c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki; hondakinen azken helburua balorizazioa denean, berriz, 2 urtez gorde ahal izango dira.

d) Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako onarpen-agiria, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari, egiaztatzeko ezen proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla. Hala badagokio, justifikatu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua egokitu egiten zaiela ebazpen honetan zehazten diren hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei. Aiala Vidrio, S.A.k artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, hiru urtez gutxienez.

e) Halaber, Hondakinak zabortegian utzita eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako agiria bete beharko da.

f) Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997 ) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada Aiala Vidrio, S.A., ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da Aiala Vidrio, S.A., eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

g) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta ingurumena zaintzeko programa, urte egokikoa, bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

h) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira aipatutako eta d) eta e) ataletan adierazitako agiriak (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta bidalketa hori transakzio elektroniko bidez egingo da, IKS-eeM Sistema erabilita ahal delarik.

D.2.4.3.– Ontziak merkaturatzea.

Aiala Vidrio, S.A.k, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko da.

Era berean, Aiala Vidrio, S.A.k derrigorrez ezarri beharko du ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikiaz). Aiala Vidrio, S.A.k, bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta ontzi hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) lehen xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Baldin eta Aiala Vidrio, S.A.k, urte natural baten zehar, merkaturatzen baditu ontziratutako produktuak edo, kasua bada, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak, hain justu ere ondoren zehaztu kantitateetan baino handiagoetan:

– 250 tona, beira soilik bada.

– 50 tona, altzairua soilik bada.

– 30 tona, aluminioa soilik bada.

– 21 tona, plastikoa soilik bada.

– 16 tona, egurra soilik bada.

– 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

– 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da bi agiriok.

D.2.5.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuak eta otsailaren 4ko 4/2015 Legeak xedatutako betekizunak betez aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostenaren arabera eta horrek jasotzen dituen aholkuei jarraituz, Aiala Vidrio, S.A.k gasolio-andelentzako atxikipen-kubeta bat du; halaber, kubetaren eremutik kanpora euri-uren sarera isurketak saihestuko dituen segurtasun-balbula bat. Era berean, olioen gelan kutxeta bat dauka, zeinaren husgunea gasolio-andelen kutxetan amaitzen baita.

Hautsezko materialak arrastaka eramatea minimizatuko da, ondorengo neurri orokorrak ezarriz:

– hautsezko solidoak silo itxietan biltegiratzea

– gai osagarrientzako biltegiratze estaliak

– lehengaien uhal garraiatzaileak estaltzea

– labea elikatzeko gunea egokitzea; eraikinak egokitzea

Bost urtez behin, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena, instalazio guztiei dagokion kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiz. Aipatu txostena bidaliko da dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera.

Nolanahi ere, ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen denean, sustatzaileak eskatu beharko dio ingurumen-organoari ezen lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko prozedura egokia has dezala.

Lurrak mugitzea dakarten obrak egin behar baditu –are ekoizpen-jarduerarik gabeko eremuetan ere–, sustatzaileak hondeatu beharreko materialak (lurrak, obra-hondakinak, etab.) karakterizatu beharko ditu, egiaztatu ahal izateko ia lurra kutsa dezaketen jardueren ondorioz benetan kaltetu ote diren, eta zehaztu ahal izateko, karakterizazioaren emaitzak ikusita, zein den material horiek kudeatzeko biderik egokiena.

Alabaina, obrak egin behar badira aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere jarduerarik eza hori behar bezala justifikatzen bada.

Ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzarentzat proposatutako kudeaketa-modua egokia dela, organoak onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da eta egindako azterketen kopia bat erantsi:

1.– Soberakinak zabortegian biltegiratuta hustu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori aldatu ahal izango da espero daitekeen kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen handiagoa duten unitateez osatutako lagin konposatua hartu ahal izango da; eta, aldiz, afekzio heterogeneoaren kasuan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen txikiagoa duten unitateez osatutakoa.

2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, material horiek honako balioa izan beharko dute: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko du laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

3.– Lurretan ez badira gainditzen VIE-A B parametroak, ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoak, edo TPHko 500 mg/kg, lur horiek garbiak direla kontsideratuko da, eta onartu ahal izango dira baimendutako beteleku baten.

4.– Substratu harritsu osasuntsua kudeatu ahal izango da murrizketarik gabe. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. atalaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari horren berri eman beharko zaie, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharrezko neurriak, betiere aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e atalari jarraikiz.

Sei hilabeteko epean, substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat aurkeztu beharko da, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.

Halaber, epe berean, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen deneko lurzatiak ia eraginik duen interes hidrogeologikoko lekuetan (IHL), jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan (EBE).

D.2.6.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti izango da jardun-modu horren iraupen-denbora. Maila horrek ez ditu gaindituko 1. taulan 5 dB-tan finkatutako balioak.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

E) Ingurumena Zaintzeko Programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

E.1.– Atmosferara egindako isuriak kontrolatzea.

E.1.1- Kanpoko kontrolak:

a) Prozesuaren egonkortasuna bermatzearren, hiru labeetako aire-emariaren, erregai-elikaduraren eta tenperatuaren gaineko segimendua egin beharko da, eta erregaia/airea erlazioa kontrolatzeko, periodikoki gainbegiratu beharko da konbustio-gasen oxigenozko edukia. Gainera, partikulen emisioak eta NOx eta SO2 emisioak etengabe neurtuko dira beira galdatzeko labeari dagokion fokuan (20. fokua). Halaber, isuriak honako informazio honen arabera kontrolatuko dira:

(Ikus .PDF)

b) Puntu honetako a) paragrafoan aipatutako neurketa guztiak administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaileren batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan jartzen duen bezala; eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek, berriz, Ingurumeneko sailburuaren ezarritako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

c) Halaber, a) letran azaldutako isurketa-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta emisioaren iraupen globala plantaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gora bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori urteko ingurumena zaintzeko programan, urte egokikoan, justifikatu beharko da.

d) Neurketa jarraitua.

Aiala Vidrio, S.A.k etengabe neurtu beharko ditu honako hauek: partikulak, nitrogeno oxidoak (NOX, NO2 gisa), sufre dioxidoa (SO2) eta "Galdatze-labeak eta geruzak beroan" 22. fokuari dagokion emaria. Oxigenoaren edukiari, tenperaturari eta presioari, eta errekuntzako gas-hondarraren ur-lurrunaren edukiari dagozkion ustiapen-prozesuaren parametroak barne izango dituzte neurketek. Isuriak aztertu aurretik hondar-gasaren lagina lehortzen denean, ez da beharrezkoa izango uraren lurruna etengabe neurtzea.

Isuriak modu jarraituan neurtzeko sistema Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera konektatu beharko da.

Isuriak etengabe neurtzeko sistemen (IENS) instalazioa, kalibrazioa, kontrola, mantentze-lanak eta jakinarazpenak, eta ekipamenduen, neurketa-sekzio eta -tokien ezaugarriak UNE-EN 14181 arauan eta ingurumen-arloko eskumenak dituen Sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako baldintzen araberakoak izan beharko dute.

Instalazioen titularrek izango dute EENSaren datuak eskuratzeko, tratatzeko eta jakinarazteko ardura, eta EENSak erregistratutako datuak gutxienez 10 urtez gorde beharko dira.

20. isurketa-fokurako ("Galdatze-labeak eta geruzak beroan"), neurketarako ekipamenduen erabilgarritasuna, hau da, baliozko datuak lortzeko aldien ehunekoa, gutxienez urteko benetako jardunaren % 90ekoa izango da, Ingurumen Sailburuordetza honek bestelako baimenik ematen ez badu behintzat.

EENSa 15 egun jarraian baino gehiagotan ondo ez badabil, Ingurumen Lankidetzako Erakunde batek aldizkako kontrolak (hamabostean behin) egin beharko ditu, gertaera hasi denetik isuriak etengabe neurtzeko sistema behar bezala ibili arte.

Instalazioen titularrak EENSaren funtzionamenduari buruzko urteko txosten bat igorri beharko du, betiere ingurumen-arloko eskumenak dituen Sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoaren arabera.

e) Txostenak.

Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera, Ingurumen Sailaren jarraibide teknikoetan ezarritako txosten guztiak bidali beharko dira.

E.1.2.– Txostenak eta kontrolen erregistroak.

E.1.1 puntuan eskatutako parametro guztien neurketen txostenak bidali beharko dira. Kanpoko kontrolen txostenetan, jarraibide teknikoetan ezarritako gutxieneko edukia jaso beharko da. 20. fokuari dagokionez, neurketei buruzko txostena aurkeztu beharko da, funtzionamenduaren hasieratik harako sei hilabeteko epean.

Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, eta betiere, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren –atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duenaren eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituenaren– 8. artikuluan ezarritakoari eta abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren –atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituenaren– III. eranskinean ezarritako edukiari jarraikiz.

Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

E.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kanpo-kontrol bakoitza, dela laginak hartzea, dela ondorengo analisia, "Erakunde Laguntzaile" batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publiko Hidraulikoaren 255. artikulua) eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara eta Laudioko Udalera bidaliko dira laginak hartzen diren egunetik hasi eta hilabeteko (1) epean.

c) Laginketak, kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

d) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, D.2.3.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte.

e) Titularrak urtero adierazpen bat aurkeztu beharko du, non jasoko baitu isurketan badauden ala ez dauden maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian adierazitako gai arriskutsuak. Adierazpen horretan, produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurian ez hauteman.

f) Hiru hilabeterik behin, aldi bakoitzeko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da; zehazki, efluentearen ezaugarriek baimenduekiko izan ditzaketen desbiderapenei, horien kausei eta horiek zuzentzeko hartutako neurriei buruzkoa.

g) Parametroen analisia, "Standard Methods For the Examination of Water and Wastewater" txostenean (APHA, AWWA, WPCF, azken argitalpena) edo "ASTM Water and Environmental Technology" txostenaren azken argitalpeneko 11. sailean jasotako metodo normalizatuetako baten bidez egingo da. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera egokiena dena hautatuko da. Gaur egun erabiltzen diren metodoak ez bezalako analisi-metodoak ezarri ahal izango dira, kutsatzaileen kontzentrazioa hobeto zehazteko. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.

E.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko.

(Ikus .PDF)

Adierazle horiek urtero kalkulatu eta kontrolatuko dira, eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztu beharko dituzte.

E.4.– Zarataren kontrola.

a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urterik behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo.

b) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

E.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira, eta Ingurumen Sailburuordetza honetara igorriko dituzte, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen IZP Gidaliburuarekin bat etorriz. webgune honetan dago eskuragarri gidaliburu hori:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/es/

Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgu eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik (horrelakoen igorpena uren atalean zehaztuta dago), ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean baino ez dute berehala jakinarazi beharko, eta ingurumen-baimen integratuan ezarritako mugak betetzea lortzeko neurriak ere aurkeztu beharko dituzte horrelakoetan. Kontrola egiten duten urteari dagokion programaren barruan baino ez dituzte igorriko, gainera, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolak.

Ingurumena zaintzeko programa urtero bidaliko da, martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak, eta, halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

E.6.– Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

F) Ezohiko egoeretan, kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

F.1.– Planta gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak bigarren ataleko D.2.4 azpiatalean ("Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak") ezarritakoari jarraituz kudeatu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

F.2.– Jarduera bertan behera uztea.

Jarduera, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen aplikazio-eremuan (26.1 Epigrafea. Beira eta beirazko produktuen fabrikazioa) eta lurzorua kutsatu dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatu izendatzeko irizpide eta estandarrak ezartzen duen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan dagoenez, Aiala Vidrio, S.A.k lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari ekin beharko dio, jarduera amaitu eta gehienez ere bi hilabeteko epean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Aiala Vidrio, S.A.k instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen bigarren atalaren D.2.4 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.

F.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen Errege Dekretuaren (urriaren 18ko 815/2013) 13. artikuluan arautu bezala, Aiala Vidrio, S.A.k, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen bateratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, instalazioa berriz produzitzen hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

F.4.– Ezohiko funtzionamendu-kasuan aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak.

Oinarrizko Proiektuan jasotako proposameneko egoera normalez bestelakoetan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jarduketak eragotzi barik, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Jarioak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (irazgaitzak), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), egon daitezkeen jarioei antzemateko neurriak edo gehiegi bete direneko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoru gaineko isurpenak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako kontrol- eta mantentze-eragiketen berri eman behar da, baita atzemandako gertaerena ere.

d) Besteak beste, olioak eta erregaiak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak irazgaiztuko dira.

e) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak, ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

f) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estaliak edo itxiak edo iragazkidun silo itxiak izan beharko dira.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek betebehar batzuk konplitu beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoak.

h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezko diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipo egokiak.

i) Tangen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura edukiko dute. Bertan, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak lantegira joatea saihestu beharko da.

j) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

k) Plantako hobi septikoen garbiketa behar besteko maiztasunez egin beharko da (uretan birritan gutxienez), hain justu ere funtzionamendu egokia ziurtatzeko eta hondakin-uren karga-kutsatzailea murrizteko.

l) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.

Ebazpen honen D.2.5 atalean deskribatutako jarduerez gain, gasolioa biltegiratzeko eta maneiatzeko instalazioak behar den bezala isolatuko dira, haustura, ustekabeko gainezkatze eta abarrengatik gerta daitezkeen isuriei aurre egiteko.

Halaber, aldizka eginiko mantentze-lanak eta ikusitako gorabeherak gordeko dira erregistro batean.

Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden segurtasun-neurriei dagokienez.

m) Gorabeherarik gertatuz gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gertakari mota.

– Jatorriak eta kausak (unean-unean zehatz daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Izandako ondorioak.

– Epe laburrerako aurreikusitako jarduketak, hala egokituz gero.

Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Laudioko Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gertakari mota.

– Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gertakariaren iraupena.

– Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria eta isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

– Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen balioztapena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kalte badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta; horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS Deiak (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

n) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ondorengo gertaeraren bat jazo dela:

1) Ekipoek 24 ordu baino gehiagotan, datu fidagarririk ez ematea dakarren matxura edo akatsen bat gertatzea. Gorabehera gertatu eta gehieneko 24 orduko epean egingo da jakinarazpena, lan egunak direnean, edo lan egunak ez direnean, gorabehera gertatu den egunaren osteko lehen lanegunean jakinaraziko da.

2) Instalazioaren geldialdi programatua, prozesu jarraitu bati dagokiona, barne direlarik aurreikusitako prebentzioko mantentze-lanak, gutxienez 15 eguneko aurrerapenaz jakinaraziko dira.

3) 20. fokuan ("Galdatze-labeak eta geruzak beroan"), analizagailuan modu jarraituan neurtutako datu balidatu baten kontzentrazioak muga-balioa gainditzen badu, jakinarazpena gehienez hori gertatu eta 24 orduko epean egingo dute, lanegunetan, edo hori gertatu ondorengo lehen lanegunean, lanegunetatik kanpo.

Edozelan ere, enpresak fax bidez (aplikatu beharreko jarraibide teknikoak bestelako biderik adierazi ezean) jakinarazpena berehala bidaliko dio Ingurumen Sailburuordetzari, datu hauek zehaztuta:

– Gertakari mota.

– Jatorria eta kausak.

– Izandako ondorioak.

– Hartutako euste-neurriak.

– Epeak.

o) Larrialdi-egoeretan, babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

G) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daiteke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

H) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Aiala Vidrio, S.A.k, aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeetarako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, beti bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

l) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

Horrez gain, organo honen baimena ere eskatu beharko dute uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak (industriako isurpenen Erregelamendua onartzeaz gainera, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena) aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.

Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretu horren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, betiere Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen (uztailaren 1eko 16/2002) 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legearen (abenduaren 9ko 21/2013) 7.1.c eta 7.2.c artikuluan xedatua.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz."

«Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da honako kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, komeni denean mugako isuri-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.

b) Isuriak nabarmen murritz daitezke gehiegizko kosturik izan gabe, erabil daitezkeen teknikarik onenetan egindako aldaketa handien ondorioz.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta beharrezkoa denean beste teknika batzuk erabiltzea.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela uste duenean, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du Ingurumen Baimen Integratua eman dezan, berrikuste-prozesua gehienez ere hogei eguneko epean hasteko.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen duenean, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22.3 artikuluari (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatuta) jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean.

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.

g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten denean, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen denean.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako behaketen arabera, egiaztatzen bada ezen eskas direla ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileak.

i) Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen (uztailaren 1eko 16/2002) 25. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, ondorioztatzen bada aldatu egin behar dela.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik ekarriko, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.»

«Bosgarrena.– beirazko ontziak fabrikatzeari dagokionez, titulartasun-transmisiorik eginez gero, Aiala Vidrio, S.A.k komunikatu egin beharko du hori, Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.»

«Seigarrena.– Iraungipen-kausa kontsideratuko dira honako hauek:

– Aiala Vidrio, S.A.ren nortasun juridikoa azkentzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.»

Bigarrena.– Aiala Vidrio, S.A.k honako hauek aurkeztu beharko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita sei hileko epean:

– Baimendutako kudeatzaileari entregatzen zaizkion sortutako hondakinen behar bezalako identifikazioa eta sailkapena justifikatu beharko ditu, bereziki hondakin arriskutsua izateari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez Europako Parlamentuak eta Kontseiluak hondakinei buruz eman zuten eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituzten 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten baita. Hori egiaztatu ondoren, baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena eguneratu egingo dira.

– Substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.

– Lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat, ebazpen honen D.2.5 letran adierazten den moduan.

Hirugarrena.– Aiala Vidrio, S.A.ri honako hau eskatzea: ingurumena zaintzeko datorren urteko programari –Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri beharrekori– gehitu diezaiola ebazpen honetan jaso diren ingurumen-baimen integratuaren aldaketak.

Laugarrena.– Ingurumen-baimen bateratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 30. artikuluan, eta uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Bosgarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Guardian Aiala Vidrio, S.A.ri, Laudioko Udalari (Araba), Ingurumen Baimen Integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Seigarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasita, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 8a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IOSU MADARIAGA GARAMENDI.


Azterketa dokumentala