Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2016ko azaroaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4678

EBAZPENA, 2016ko urriaren 27koa, Osasuneko sailburuordearena, honako erakunde hauetarako laguntzak ebaztekoa: osasunaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteak, osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak, eta osasun-alorreko profesionalen elkargo ofizialak. Laguntzen xedea izango da erakunde horien funtzionamendua eta langileen etengabeko prestakuntzarako jarduerak antolatzea.

Osasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez (2016ko ekainaren 16ko EHAA), laguntza-deialdi bat egin zen, honako hauei zuzendua: osasunaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteak, osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak eta osasun-alorreko profesionalen elkargo ofizialak. Laguntzen xedea zen erakunde horien funtzionamendua eta langileen etengabeko prestakuntzarako jarduerak antolatzea.

Agindu horren 11. artikuluan ezartzen denez, deialdiko modalitate guztiak Osasuneko sailburuordeak ebatziko ditu, balorazio-batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta (agindu horren 10.1 artikuluan zehaztu zen batzorde horren osaera).

Aurkeztu diren eskabideak ebaluatu ondoren eta balorazio-batzordeak proposamena eginda, hau

EBAZPEN DUT:

Lehenengoa.– Laguntzak ematea I. eranskinean aipatzen diren erakundeei, adierazitako modalitateetarako eta zehaztutako zenbatekoekin.

Bigarrena.– Laguntzak ukatzea II. eranskinean aipatzen diren erakundeei, eranskinean bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Deialdiaren zenbatekoari 13.471 euro gehitzea; kopuru hori osasun-profesionalentzako prestakuntzarako diru-laguntza eta laguntzetarako deialditik erabili gabeko geldikina da.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera; horretaz gain, ongi iritzitako beste edozein legezko egintza ere balia dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 27a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala