Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2016ko azaroaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4677

EBAZPENA, 2016ko urriaren 25ekoa, Osasuneko sailburuordearena, osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak emateko dena.

Osasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 31ko Aginduaren bidez (2016ko uztailaren 1eko EHAA), osasun-arloko profesionalak prestatzeko beka eta laguntzetarako deialdia egin zen, 108.010 euroko zuzkidura izanik.

Agindu horren 14. artikuluan ezartzen denez, bekak eta laguntzak eskuratzeko eskabideak Osasuneko sailburuordeak ebatziko ditu, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratutako ebazpen baten bitartez; betiere, Osasuneko sailburuak horretarako berariaz izendatutako balorazio-batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.

Deialdia egiteko aginduan jasotako bekek edo laguntzek ez dute zertan egon behar pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko foru-arauen 9. artikuluko 9. zenbakian (hau da, bekei buruzko atalean) aurreikusitako salbuespen-eremuan (Araba, 33/2013 Foru Araua; Bizkaia, 13/2013 Foru Araua; Gipuzkoa, 3/2014 Foru Araua).

Hori guztia kontuan izanik, deialdira bildutako eskabideak aztertuta, eta balorazio-batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak ematea I. eranskinean adierazten diren pertsonei, bertan zehazten den diru-kopurukoak.

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatutako pertsonen eskaerak ezestea, bertan zehaztutako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Beka eta laguntzen deialdi honetarako eskatutako aurrekontu-kreditu guztia erabili ez denez –13.471 euroko soberakina geratu da–, zera proposatzen da: zenbateko hori lana osasunaren arloan egiten duten irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoei eta osasun-profesionalen elkargo ofizialei zuzendutako beste deialdi batera bideratzea, elkarte horien 2016ko funtzionamendu-gastuetarako eta langileentzako etengabeko prestakuntzaren gastuetarako.

Laugarrena.– Honako ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Osasuneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Horretaz gainera, ongi iritzitako beste edozein lege-akzio ere erabil dezakete interesdunek.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 25a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala