Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2016ko azaroaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4674

AGINDUA, 2016ko urriaren 18koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez, behin betiko ebazten da honako lekualdatze-lehiaketa hau: Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen arteko plaza hutsetarako lekualdatze-lehiaketa (2016ko apirilaren 25eko Aginduaren bidez iragarria).

Aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoan, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko eta Laguntza Judizialeko Kidego eta Eskaletako lanpostu hutsak betetzeko 2016ko apirilaren 25eko Aginduaren bidez (2016ko maiatzaren 12ko EHAA eta BOE) deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz izapidetutako espedientea.

Abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren bidez aldatu zen uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa, Botere Judizialari buruzkoa dena. Bada, lege haren VIII. tituluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta, halaber, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduko –abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaz onartua– xedapen indargabetzailean xedatutakoarekin, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea, agindu honen eranskinean, aipatutako aginduaz deitutako lekualdatze-lehiaketan parte hartu duten funtzionarioei behin betiko esleitu zaizkien destinoak, I. eranskinean zerrendaturik ageri direnak, eta horien erresultak.

Bigarrena.– Justizia Ministerioaren web-orriko (www.mjusticia.gob.es) zerrendan agertzen diren funtzionarioak lekualdatze-lehiaketatik kanpo uztea.

Hirugarrena.– Destinorik eman ez zaien eskabideak, lehiaketa honetan parte hartu dutenek aurkeztuak, iraungitzat jotzea. Beraz, hurrengo lekualdatze-lehiaketetan ez dira kontuan hartuko.

Laugarrena.– Deialdi honetan esleitu ez diren plazak eman gabe uztea, non eta ez diren amortizatuko zerbitzuaren premiak direla-eta; beraz, lanpostu horiek funtzionario berriek beteko dituzte.

Bosgarrena.– Destinoa Euskal Autonomia Erkidegoan lortzen duten eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo familiakoak zaintzeko borondatezko eszedentzian diren funtzionarioei dagokienez, 2016ko azaroaren 11n egin beharko da kargu-uztea, baldin eta funtzionariok ez badira berriro sartzen lehiaketa honetan aipatu kidego edo eskalaren batera (ez dira hor sartzen behin-behinean zerbitzu aktibora itzuli diren funtzionarioak).

Seigarrena.– Goragoko puntuan zehaztu funtzionarioei dagokienez, lehiaketa bidez lorturiko destino berriaz jabetzea hiru egun naturaleko epearen barruan egingo da, kargu-uztearen egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; epea zortzi egun naturalekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta hogei egun naturalekoa, baldin eta beste autonomia erkidego batera joan behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Autonomia Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa; kasu horietan epea hilabetekoa izango da, bai irletako nahiz hirietako lanpostua jatorrikoa bada, bai eta destinokoa bada. Plazaz jabetzeko epea, lehiaketa honetan lortutako plazaren gaineko eskumena duen administrazioak ordainduko du.

Zazpigarrena.– Sektore publikoan zerbitzuak egiteagatik borondatezko eszedentzian, interes partikularrengatiko eszedentzian, familia batzeko borondatezko eszedentzian edo funtzioen etenean diren funtzionarioen kasuan –behin-behinean atxikita dauden funtzionarioak sartzen direlarik puntu horretan–, aginduak badakar Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko eta Laguntza Judizialeko Kidego eta Eskaletara zerbitzu aktiboan berriro hastea, jabetzea egiteko epea hogei egun naturalekoa izango da, eta agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuko da epe hori. Lanpostuz jabetzeko epea ez da ordainduko.

Lehiaketa honen bitartez berriro sartzen diren funtzionarioei dagokienez, baldin eta Justizia Administrazioko beste kidego eta eskala baten aktiboan badaude eta berriro sartzen diren kidego edo eskalari behin-behinean atxikita badaude, eta Administrazioarekiko zerbitzu-harremana etetea nahi ez badute, aski izango da jabetzarako hogei egun naturaleko epearen barruan –kidego edo eskala berrian– gauzatzea jabetzea, eta lehengo destinoko lanpostutik kendu egingo dira, plaza berriaz jabetzeko egunaren aurrekoan. Hortaz, jabetzea burutzeko beharrezko denbora izateko, egungo destinoko Justiziako Lurralde Gerentziari ordaindutako baimen bat eskatu ahal izango zaio, bi egun naturalekoa, herriz aldatzen bada, salbu eta Kanarietara, Balear Uharteetara, Ceutara edo Melillara mugitu behar bada, zeren orduan epea hiru egun naturalekoa izango da; guztiarekin ere, plazaz jabetzeko epearen barruan baliatu behar dira egun horiek. Destino berrian, plazaz jabetzea aipatu baimen-egunen barruan burutu beharko da.

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak, ofizioz, eszedentzia emango die jatorriko eskala edo kidegoan, baldin eta eszedentzia hori Justizia Administrazioaren zerbitzu bateko kidegoan edo eskalan gertatzen bada; izan ere, destino hartako lanpostua utzi dutela kontsideratuko da, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko eta Laguntza Judizialeko Kidego edo Eskalan plazaz jabetzen direneko eguna baino lehen, betiere ordainsariak jasotzean etenik izan ez dadin.

Esleitutako plazak betetzen ari diren bitarteko funtzionarioek utzi egingo dituzte haiek, titularra lanpostuaz jabetzearen ondorioz.

Zortzigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 9. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 18a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala