Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2016ko azaroaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4661

EBAZPENA, 2016ko urriaren 24koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita –EIB– Eusko Ikastola Batza enpresa-erakundearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko bulego publiko honetan espedientea hasi da –EIB– Eusko Ikastola Batza enpresa-erakundearen estatutuak aldatzeari dagokion dokumentazioaren gordailua dela eta, zeina idazkariak aurkeztu baitu. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko irailaren 15ean aurkeztutako dokumentazioaren bidez, aipatutako enpresa-erakundearen estatutuak aldatzeari dagokion dokumentazioa eta estatutuak gordailutzeko eskatu da.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuarekin, eta aurkeztutako agirien artean badaude gordailutze-eskabidea, aldatzeko erabakia hartu duen batzar orokorraren akta, estatutu aldatuak eta sinatzaileen identitatea egiaztatzeko agiriak.

Hirugarrena.– Lurraldeko jarduera-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoa da, estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– 2016ko apirilaren 27an, errekerimendua egin zen gordailututako estatutuek ez zutelako betetzen lehen aipatutako errege-dekretuaren 5.2.b) 7. artikulua betetzen. Errekerimendua bete egin zen legez ezarritako moduan eta epean, baina, bigarren errekerimendu bat egin behar izan zen 2016ko uztailaren 13an, elkarte horretako karguak identifikatzen dituzten dokumentazioa eskatzeko.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 11 m) artikuluak.

Bigarrena.– Apirilaren 1eko 19/1977 Lege Organikoan eta sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da; horrenbestez, gordailutzeko onartu behar dira estatutuak aldatzeko aktari dagokion dokumentazioa eta enpresa-elkarte horren estatutu aldatuak, eta horren berri eman.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea gordailutzeko –EIB– Eusko Ikastola Batza enpresa-erakundearen estatutuak aldatzeko akta eta elkarte horren estatutu aldatuak.

Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Edozein interesdunek aztertu ahal izango du gordailututako agiria, baita kopia eskatu ere. Agiria aurkaratu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salan, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean (2011ko urriaren 11ko BOE) xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 24a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala