Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2016ko azaroaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4648

EBAZPENA, urriaren 18koa, Osasuneko sailburuordearena; horren bitartez ematen dira GIB/hiesa, C hepatitisa eta sexu transmisiozko infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak.

Osasuneko sailburuaren 2016ko uztailaren 17ko Aginduak iragarri zuen GIB/hiesa, C hepatitisa, eta sexu transmisiozko infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzetarako deialdia. Agindu horren bidez xedatu zen laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango zirela, Osasuneko sailburuak horretarako izendatutako Balioeste Batzordeak egindako proposamena kontuan hartuta.

Batzorde horrek bilera egin du 2016ko urriaren 17an, eta han egindako proposamena kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Taula honetan ageri diren elkarteei bertan ageri diren diru-laguntzak ematea:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ondoren aipatzen diren elkarteei laguntzarik ez ematea aurkeztutako proiektuek ez zaizkielako egokitzen Aginduaren 12.2 artikuluan aipatzen diren balioesteko irizpideei.

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, ebazpenaren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hilabeteko epean, betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Onuradunek, 2016ko azaroaren 28a baino lehen aurkeztuko beharko dute deialdiaren 15. artikuluan aipatzen den diru laguntzaren justifikazioa.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 18a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala