Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2016ko azaroaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4643

EBAZPENA, 2016ko urriaren 20koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako 2016ko deialdia ebazten duena.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2016ko otsailaren 17ko Ebazpenaren bidez, memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak diruz laguntzeko 2016rako deialdia egin zen.

Ebazpen horren 10. artikuluan izendatutako kalifikazio-epaimahaiak diru-laguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ez onartzea I. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak garatzeko laguntzak ematea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.– Diru-laguntzak ukatzea III. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. eta hurrengo artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 20a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

I. ERANSKINA
ESKABIDE EZ ONARTUAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ERAKUNDE ESLEIPENDUNAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
DIRU-LAGUNTZA UKATU ZAIEN ERAKUNDEAK, 2016KO OTSAILAREN 17KO DEIALDI-EBAZPENAREN 11.2 ARTIKULUA EZ BETETZEAGATIK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala