Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2016ko urriaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4532

IRAGARKIA, Funtzio Publikoko sailburuordearen 2016ko apirilaren 13ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa ezesten da.

Aipatutako Ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa kontuan izanik (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea), honako iragarki hau argitaratzen da.

Interesduna jakitun jartzeko ematen da argitara hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Halaber, honako ohartarazpenak egiten zaizkio:

1.– Interesdunak ebazpenaren testu osoa Herri Administrazio eta Justizia Saileko Funtzio Publikoko Zuzendaritzan dauka eskuragarri (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 30a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala