Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2016ko urriaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4525

AGINDUA, 2016ko urriaren 25ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez irailaren 28ko Aginduan ezarritako beka eta laguntzak aurkezteko epea zabaltzen baita (Agindua, irailaren 28koa, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2016-2017 ikasturteko deialdia egiten duena).

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 28ko Aginduaren bidez –2016ko irailaren 30ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian–, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2016-2017 ikasturteko deialdia egin da. Agindu horren 22. artikuluan ezartzen da eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango dela, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Aurten, lehenengoz, online tramitatzeko aukera izan da, eta, ondorioz, zailtasun batzuk izan dira tramitatzean. Beraz, interesdunen onerako, komenigarritzat jo da eskabideak aurkezteko epea zabaltzea.

Horregatik,

EBAZTEN DUT:

Azaroaren 15era arte zabaltzea (egun hori barne) irailaren 28ko Aginduaren 22. artikuluan ikasketa-beka eta -laguntzetarako eskabideak aurkezteko ezarri den epea (Agindua, irailaren 28koa, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2016-2017 ikasturteko deialdia egiten duena).

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 25a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala