Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2016ko urriaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4482

AGINDUA, 2016ko urriaren 11koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, musika-ikastegi pribatuentzako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

Musika-irakaskuntza arte-irakaskuntzaren erreferente nagusia izan da eta da Euskal Autonomia Erkidegoan. Izan ere, aspaldi ezarriak dira, gure herriarentzat oso erakargarria izan baita jarduera hori.

Musika-irakaskuntzak gizartean duen inportantziaren trukean, hezkuntza administrazioak ere arreta berezia eskaini dio musika-irakaskuntzari, eta baliabideak jarri ditu hura antolatzeko, planifikatzeko eta finantzatzeko.

Bestalde, ikasketa horiek gizarteratzeko eta zabaltzeko funtzioa bete du ekimen pribatuak, egoera eta eremu geografiko jakin batzuetan.

Hori horrela, ikasketa horiek Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzea (banaketa espazialari dagokionez nahiz ematen diren eta emango diren ikasketen oreka, maila eta espezialitateei dagokienez) kontuan hartzen duen normalizazio-prozesuaren isla izan nahi du aurrekontuak.

Zentro musikalak direla eta, musika eskola hauen helburu nagusia da tradizioan oinarritutako dantza eta musikaren alorretan prestakuntza praktikoa ematea eta gaitasun eta bokazio berezia erakusten dituztenak lanbide-irakastetarako prestatzea. Baimena duten zentroek irakaskuntza arautuaren eskaintzarekin laguntzen dute.

Horrela, bada, musika-ikastegi pribatuentzat prestatu da Agindu hau, diru-laguntzak eska ditzaten. Helburua da ikastegiok mantentzen laguntzea eta, ondorioz, adierazitako helburuak betetzea.

Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko 2016ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 9/2015 Legean aurreikusitakoa betetzeko (izan ere, musika-ikastegi pribatuei laguntzeko aurrekontu zati bat izendatzen da han), hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Deialdi honen helburua.

Diru-laguntzetarako deialdia egitea urriaren 27ko 289/1992 Dekretuan araututako musika-eskolentzat, hain zuzen ere titularitate pribatua dutenentzat, eta ikastegi baimenduentzat, 2016ko ekitaldi ekonomikoko langile-gastuak finantzatze aldera.

2. artikulua.– Kreditu erabilgarria.

Helburu hori betetzeko, gehienez ere, 2.017.124,00 euro emango dira, bi laguntza-sailetan banatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura.

a) 1.745.544,00 euro, % 25eko udal-finantziazioa edo handiagoa duten eta titularitate pribatua duten musika-ikastegientzat.

b) 271.580,00 euro, gainerako ikastegientzat.

3. artikulua.– Onuradunak.

1.– Agindu honen bidez iragarritako diru-laguntzak, 2. artikuluaren a) atalean adierazitako zenbatekoa dutenak, tokiko herri-administrazioek % 25etik gora finantzatzen duten honako musika-ikastegi hauentzat izango dira:

Titularitate pribatua duten musika-eskolak, arautu gabeko irakaskuntza emateko baimena dutenak eta urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak arautuak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoan «Musika-Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen ditu (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

2.– Agindu honen bidez iragarritako diru-laguntzak, bigarren artikuluaren b) atalean adierazitako zenbatekoa dutenak, honako musika-ikastegi hauentzat dira (tokiko herri-administrazioek finantzatzen ez badute % 25ean edo hortik gora):

a) Titularitate pribatua duten musika-eskolak, urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak arautuak, dagokion baimena badute arautu gabeko irakaskuntza emateko; Dekretu horrek, Euskal Autonomia Erkidegoan «Musika-Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen ditu (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

b) Abenduaren 11ko 229/2007 Dekretuak araututako irakaskuntzak ematen dituzten ikastegi baimenduak; Dekretu horren bidez ezartzen da musika-ikasketa profesionalen curriculuma eta ikasketa horietan sartzeko probak (2008ko martxoaren 13ko EHHA).

4. artikulua.– Baldintzak eta egiaztatzeko modua.

1.– Diru-laguntza lortzeko, eskatzaileek Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluaren baldintzak bete beharko dituzte, eta berariaz honako betekizun hauek:

a) 3. artikuluan adierazitako ikastegietako bat izatea. Egiaztapen hori ofizioz egingo da.

b) Ez izatea diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexu-bereizkeriagatiko debekurik ere, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, azken xedapenetako, seigarrenean, xedatutakoaren arabera.

c) Erakunde pribatuek egunean egon beharko dute zerga-betebeharretan, Ogasun eta Finantza sailburuak 1991ko urriaren 7an emandako Aginduan ezarritakoaren arabera hala badagokie (EHAA, 1991ko urriaren 15ekoa) eta Gizarte Segurantzarekikoetan indarrean dauden xedapenak betez.

2.– Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du ea zergei eta gizarte-segurantzari dagozkion betebeharrak betetzen dituzten laguntza-eskatzaileek, haien baimenik behar izan gabe, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratua onartzen duen 1/1997 Dekretu Legegilea (azaroaren 11koa), bere 50.3 artikuluan, betez.

3.– Erakunde eskatzaileak beren-beregi ukatu ahal du baimen hori. Kasu horretan legez eskatutako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu Diru-laguntzen Orokorreko Arautegiak aipatzen duen moduan, bere 22. artikuluan.

4.– Betebehar hauek egiaztatuko dira eskaeran, erantzukizunpeko adierazpen bidez:

a) Ikastegiak gutxienez % 25eko edo hortik gorako finantziazioa izatea edo ez izatea.

b) Ebazpenean kontuan hartutako zirkunstantzien edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzea.

c) Pertsona edo entitate eskatzaileak diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor edo administrazio-arloko zigorrik ez izatea.

d) Eta laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duen lege-debekuen eraginpean ez izatea, beren beregi Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuen eraginpean.

e) Eskaerako eta harekin batera doan dokumentazioko datuak egiazkoak izatea, eta

f) Betetzea laguntza horiek jaso ahal izateko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak.

5. artikulua.– Eskaerak aurkezteko izapidetzea.

1.– Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa –Platea– onartzen duen otsailaren 9ko Ebazpenean (Informatika eta Teknologiako zuzendariak emana) araututa dago izapidetze elektronikoa. Honako dokumentazioa honi jarraituz, helbide elektroniko honetan daude eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz bide elektronikoa erabiliz izapidetzeko argibideak:

https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2016/musika-pribatuak/y22-izapide/eu/

2.– Baliabide elektronikoak erabiliz egin ahal izango dituzte ikastegi interesatuek eskaerak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak, emateko edo ukatzeko ebazpena jaso arte. Justifikazioaren tramiteak ere era berean egin ahal izango dira. Era berean, eskaerak bide elektronikoak erabiliz aurkeztu ahal izango dira euskadi.eus-en egoitza elektronikoan:

https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2016/musika-pribatuak/y22-izapide/eu/

3.– Bide elektronikoa erabiliz gero, helbide honetan egin ahal izango dira eskaera ematearen ondoko izapideak, hau da dokumentazioa zuzentzea eta espedientearen errebisioa: https://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

4.– Halaber, eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Zuzenean Zerbitzuaren Herritarren arretarako bulegoetan: Bizkaian (Kale Nagusia, 85, 48011 Bilbao), Gipuzkoan (Andia kalea 13, 20003 Donostia) eta Araban (Ramiro Maeztu kalea 10 behea, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Era berean, eskabideak aurkeztu ahal izango dira hala Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotako edo 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean, nola Euskadiko Erkidego Autonomoan idatziak aurkeztu ahal izateko lankidetza-hitzarmena sinatuta duen edozein udaletxeren herri erregistrotan.

5.– Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskaera, eta berorri atxikitako dokumentazioa. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabili ahal izango da prozedura osoan, Euskararen Erabilpena Arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeko 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duten moduan.

6.– Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.

7.– Eskaera bat izapidetzeko eta dokumentazioa ekartzeko bide bat erabiltzeak, aurrez aurrekoa izan edo elektronikoa izan, ez dakar nahitaez bide hori bera erabiltzea hurrengo izapideak egiteko, eta edozein unetan aldatu ahal izango da.

6. artikulua.– Eskaerak eta dokumentazioa.

Eskaera betetzeaz gain, eta 18. artikuluan zehaztutako izan daitezkeen hobariak lortu ahal izateko, % 25eko udal-finantziazioa edo handiagoa duten eskoletako titularrek edo ordezkariek eskaera I. eranskinari jarraituz aurkeztu beharko dute; beste zentroetako titularrek edo ordezkariek II. eranskinari jarraitu behar izango diote. Honez gain, dokumentazio hau ekarri beharko dute:

1.– Musika-eskoletarako dokumentazio hau ekarri beharko dute:

a) «Musika-eskolako irakasleak» izeneko ziurtagiria. Ziurtagiri horretan irakasle guztien izenak eta berauek irakasten emandako denbora asteka adierazita agertuko dira. Irakas-denbora zuzena da irakasleek ikasturte osorako dagozkien ikasleei irakasten emandako denbora (III. eranskina).

b) «Lehentasuna duten espezialitateentzako laguntza / erregimen arrunteko ikasleak» izeneko ziurtagiria, behar izanez gero. Ziurtagiri horretan, 2015-16ko erregimen arrunteko ikasleen zerrenda jasoko da, lehenetsitako espezialitateetan matrikulatuta daudenak (IV. eranskina).

c) «Laguntza berezia hartzen duten ikasleak eta haien espezialitateak» izeneko ziurtagiria, behar izanez gero. Ziurtagiri horretan, 2015-16an erregimen berezian egondako ikasleen zerrenda jasoko da, eta x baten bidez agertuko dira lehenetsitako espezialitateak. Ziurtagiri horren kopia bat helaraziko zaio Ikuskaritzari (V. eranskina).

d) «Ikasleak irakaskuntza arautuan sartzea (ikasketa-profesionalak)» izeneko ziurtagiria, behar izanez gero. Ziurtagiri horretan, 2015-16an ikasketa profesionaletan izena eman duten ikasleen zerrenda jasoko da (VI eranskina).

e) «Aplikaziorako datuen laburpena» izeneko ziurtagiria. Ziurtagiri horretan irakasleen eta ikasleen datu orokorrak, 2015-16ko ikasturtekoak, agertuko dira laburpen gisa eta aplikazioan, tresna gisa erabiltzen dena deialdia ebazteko, sartuko dira (VII. eranskina). Datu hauek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak «Eskola-jardueraren Estatistikako» txostenerako jasotzen dituen zenbakiak bezalakoak izan behar dira eta inoiz ere ez handiagoak. Desberdinak izanez gero, kudeatzaileak azkeneko hauek, hau da Sailak jasotakoak, kontuan hartuko ditu.

2.– Irakaskuntza arautua ematen duten zentroetarako honako dokumentazio hau ekarri beharko dute:

a) «Irakasleak» izeneko ziurtagiria. Ziurtagiri horretan irakaskuntza arautuan klaseak ematen dituzten irakasle guztien izenak agertuko dira eta berauek irakasten emandako denbora asteka adierazita. Irakas-denbora zuzena da irakasleek ikasturte osorako dagozkien ikasleei irakasten emandako denbora (VIII. eranskina).

b) «Lehentasuna duten espezialitateentzako laguntza» izeneko ziurtagiria, behar izanez gero. Ziurtagiri horretan, 2015-16ko ikasleen zerrenda jasoko da, lehenetsitako espezialitateetan matrikulatuta daudenak (IX. eranskina).

c) «Ikasleak goi-mailako irakaskuntzan sartzea» izeneko ziurtagiria, behar izanez gero. Ziurtagiri horretan, 2015-16an goi-mailako musika-eskola batean izena eman duten ikasleen zerrenda jasoko da (X. eranskina).

d) «Aplikaziorako datuen laburpena» izeneko ziurtagiria. Ziurtagiri horretan irakaskuntza arautuaren irakasleen eta ikasleen datu orokorrak, 2015-16ko ikasturtekoak, agertuko dira laburpen gisa eta aplikazioan, tresna gisa erabiltzen dena deialdia ebazteko, sartuko dira (XI. eranskina). Datu hauek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak «Eskola-jardueraren Estatistikako» txostenerako jasotzen dituen zenbakiak bezalakoak izan behar dira eta inoiz ere ez handiagoak. Desberdinak izanez gero, kudeatzaileak azkeneko hauek, hau da Sailak jasotakoak, kontuan hartuko ditu.

3.– Ikastegi guztiek 2015erako aurrekontua jasotzen duen ziurtagiria erantsiko dute (XII. eranskina).

4.– % 25etik gorako udal-finantziazioa duten ikastegi guztiek ziurtagiri bat erantsiko dute, 2015eko aurrekontuari udalak edo udalek egindako guztizko ekarpena jasotzen duena (XIII. eranskina).

5.– Ziurtagiri horien ereduak hemen eskura daitezke: https: //www.euskadi.eus

6.– Eskaera-inprimakia eskaera egiten duen erakundeko titularrak edo ordezkariak sinatuta eta data jarrita aurkeztu behar da.

7. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteko epea hamabost egunekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

8. artikulua.– Eskabidea eta dokumentazioa zuzentzea.

Diru-laguntzaren eskabidea behar bezala beteta ez badago edo atxiki beharreko dokumentazioa falta dela ikusiz gero, interesdunari eskatuko zaio 10 egun baliodunen epean osatzeko edo beharrezkoak diren dokumentuak aurkezteko. Epe horretan zuzenketa egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko da, zirkunstantzia hori betetzen delako aurretiazko ebazpena eman eta gero.

Akatsak zuzentzeko jakinarazpena bide elektronikoz edo posta bidez egingo da, eskabidean aukeratutakoaren arabera.

Interesdunak jakinarazpenaren jasotze-agiria sinatzen duenean, jakinarazpena egintzat emango da.

Jakinarazpen elektronikoa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko ‘Nire Kudeaketak’ atalean ikusi ahal izango da. Jakinarazpena bidali eta interesduna hamar egun naturaleko epean ez bada edukira sartu, jakinarazpena ezetsitzat hartuko da, eta izapidea gauzatutzat. Prozedurak jarraitu egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela sartzea.

Aurrekoari kalterik egin gabe, organo kudeatzaileak interesdunei egindako jakinarazpenen oharrak egin ahal izango dizkiete, SMS mezu edo posta elektronikoaren bitartez. Mezuok eskabidean adierazitako telefono mugikor eta posta elektronikoaren kontuetara bidaliko dira. Nolanahi ere, abisu horiek ez dute izango jakinarazpen baliorik.

9. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Ikastetxeen zuzendariak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusitako laguntzak.

10. artikulua.– Diru-laguntzak emateko prozedura.

Laguntza-sail bakoitzerako:

1.– Eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiei emango zaie diru-laguntza. Horretarako, deialdi honetarako dagoen kreditua hainbanatu egingo da diru-laguntzaren eskatu eta baldintzak betetzen dituztenen artean.

2.– Ikastetxe bakoitzari zenbateko diru-laguntza dagokion kalkulatzeko, kontuan hartuko da ordu finantzagarrien kopurua; horretarako, Agindu honetako baremoetan (18. artikuluan jasoak) ezarritako irizpideak aplikatuko dira, eta, gero, diru-laguntza honetarako dagoen zenbateko osoa hainbanatu egingo da diru-laguntza eskatu eta baldintzak betetzen dituztenen artean.

3.– Nolanahi ere, musika-ikastegi bakoitzari ematen zaion diru-laguntzak egundo ere ez du gaindituko aurrekontu orokorraren % 33. Ondorio horietarako, irakasle ez diren langileen gastuen eta ekipamendu- eta funtzionamendu-gastuen aurrekontu osoaren % 25 kontabilizatuko da, gehienez ere.

4.– Finantza daitezkeen orduen ondorioz ateratzen den diru-laguntzak muga hori gainditzen badu, gainerako eskolen diru-laguntzetara bideratuko da soberakina.

11. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua eta publizitate prozedura.

1.– Hezkuntzako sailburuordeak ebazpena eman eta jakinarazteko gehienez ere sei hilabeteko epea izango du, Agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Ebazpen horretan eskatutako diru-laguntzak eman ala ez erabakiko da, deialdiaren xedeari begira ezarritako diru-laguntza lerroak kontuan izanik. Emandako diru-laguntzen kasuan honako hauek adieraziko dira: erakunde onuraduna, dagokion musika-ikastetxea eta emandako diru-laguntzaren kopurua. Laguntza ematen ez den kasuetan ukatzeko arrazoia jasoko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da erakunde interesdunei jakinarazteko.

2.– Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabete bateko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

3.– Epea igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, diru-laguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.1.a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.

4.– Erakunde onuradunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntza batzuk jaso badituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomoen eskutik, eta laguntza horien inguruko itzulera- edo zigor-prozesuren bat izapidetzen ari bada, prozesu horrek amaituta egon behar du erakunde horiei diru-laguntza hau esleitzeko edo esleituta dutenei dagokiena ordaintzeko.

12. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzea.

Agindu honen babesean emandako diru-laguntzak honela gauzatuko da:

Musika-ikastegi guztientzat.

a) Lehen ordainketa, laguntzaren % 10,25, 15. artikuluaren 1. paragrafoan ezarritako epea amaitu ondoren, baldin eta onuradunak espresuki diru-laguntzari uko egiten ez badio epe horretan.

b) Bigarren ordainketa, alegia, diru-laguntzaren gastu osoa justifikatu osteko ordainketari dagokiona, 2017an egingo da, hurrengo artikuluan xedatutakoaren arabera.

13. artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa.

Ikastegi guztiek justifikazioa modu honetan aurkeztu beharko dute, 2017ko martxoaren 18a baino lehen:

a) Justifikazioan, langileen zerrenda eta langileen kostuen justifikazioa adieraziko dira (XIV. eranskina).

b) Ikastegi guztiek arestian aipatutako langileen kontratuen kopiak edo Gizarte Segurantzan alta eman izanaren ziurtagiriak aurkeztuko dituzte, edo TC agiriak, edo haien baliokideak, langile horien lan-egoera normalizatuaren froga gisa. Jatorrizko agiriak entitate onuradunaren egoitzan gordailuan izango dira. Ikastetxeen Zuzendaritza arduratuko da agiriok egiaztatzeaz.

c) Agiri horien bidez, 2016ko ekitaldian egindako gastuak justifikatu beharko dira.

d) Justifikazioak elektronikoki aurkeztu ahal izango dira, https://www.euskadi.eus/nirekudeaketak helbidean.

e) Halaber, eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Zuzenean Zerbitzuaren Herritarren arretarako bulegoetan: Bizkaian (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), Gipuzkoan (Andia kalea 13, 20003 Donostia) eta Araban (Ramiro Maeztu kalea 10 behea, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Eskabideak aurkeztu ahal izango dira, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotako tokietan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean, bai eta Euskal Erkidego Autonomoan idatziak aurkeztu ahal izateko lankidetza-hitzarmena sinatua duen edozein udaletxeren herri erregistroan ere.

14. artikulua.– Diru-laguntza itzultzea.

Diru-laguntza ematea eragin zuen baldintzaren bat ez dela betetzen egiaztatuz gero, zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio osorik edo zati batean, betiere ondoko arauetan ezarritako zehaztapenekin bat etorriaz: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikulua.

15. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan jasotako eginbide orokorrak eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. artikuluan jasotako baldintzak betetzeaz gainera, agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek bete beharko dituzte kasu guztietan:

1.– Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretatik, pertsona edo erakunde onuradunek ebazpena EHAAn argitaratu eta hamabost eguneko epean beren beregi eta idatziz diru-laguntzari uko egiten ez badiote, onartutzat hartuko da.

2.– Diru-laguntza zertarako eman, horretarako erabiltzea, ez beste ezertarako.

3.– Hezkuntza Ikuskaritzaren esku jartzea diru-laguntza eskatzeko aurkeztutako dokumentazioa, diru-laguntzarako oinarri gisa erabili dena, gainbegiratu edo ikuskatu beharreko beste elementu bat baita.

4.– Ekonomia Kontrolerako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jakinaraztea eskatutako informazioa, deialdi honetan jasotako diru-laguntzei buruzkoa.

5.– Helburu bererako beste diru-laguntza edo laguntzarik lortuz gero, diru-laguntza ematen duen Administrazioari jakinaraztea.

16. artikulua.– Bateragarritasun-erregimena.

Agindu honen bidez iragarritako diru-laguntzak bateragarri dira beste edozein erakunde publiko zein pribatuk helburu berberarekin eman ditzakeen beste zeinahirekin. Aurrekoa gorabehera, guztizko kostua baino handiagoa baldin bada helburu horretarako eskuratu diren laguntzen guztizko kopurua, deialdi honen karietara emandako laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, soberakin horri dagokion neurrian.

17. artikulua.– Datu pertsonalak.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatzeko eta argitaratzeko. Datuok «Musika-eskolentzako diru-laguntzak» izeneko fitxategi batean sartuko dira, deialdi hau kudeatzeko eta deialdiaren berri emateko bertan parte hartzen dutenei. Ikastetxeen Zuzendaritza da fitxategi horren arduraduna. Datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien aurka egiteko eskubideez baliatzeko, Ikastetxeen Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara: Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, deialdi honetan parte hartzen duten pertsonek baimena ematen diote Ikastetxeen Zuzendaritzari, aurkeztutako dokumentuak egiazkoak diren beste erakunde publiko batzuetan frogatzeko.

18. artikulua.– Baremoak.

I. BAREMOA:

Arautu gabeko irakaskuntza:

A) Ikasleka, maila eta atal hauetan matrikulatutako ikasle-kopuruaren arabera, irakas-denbora hauek jasoko dute laguntza.

a) Finantza daitezkeen denborak:

1. maila, edo lehen harremana hasteko maila:

(Ikus .PDF)

2. maila:

Hastapeneko kurtsoan, zuzenak diren matrikulazioak bakarrik agertuko dira; hau da, 1. maila egin ez dutenak.

(Ikus .PDF)

3. maila:

(Ikus .PDF)

4. maila:

(Ikus .PDF)

Beste ikasketa batzuk:

Desgaitasuna duten pertsonentzat bakarrik (hau da, beste mailetan ez daudenentzat):

(Ikus .PDF)

Alderik badago maila hauetatik ateratako irakas-denbora finantzagarriaren eta irakasleentzat kontratatutako guztizko irakas-denbora zuzenaren artean (III. eranskinean datorrena), bien arteko denborarik laburrena lehenetsiko da. Hauxe denbora finantzagarritzat aukeratutako denbora izango da, eta hurrengo bi hobariak gehituko zaizkio.

B) Lehentasunezko interesa duten espezialitateen laguntza.

Irakaskuntza arautu gabean musika-tresnak ikasten dituen ikasle bakoitzeko, 2. eta 3. mailan, 30 minutuko hobaria emango da, eta, laguntza berezia jasotzen duen ikasle bakoitzeko, 2. eta 3. mailan baita ere, 60 minutukoa. Lehentasunezko interesa duten musika-tresnak hauek dira: biola, biolontxeloa, kontrabaxua, fagota, oboea, tronpa, tronboia, tuba eta harpa.

C) Ikasleak irakaskuntza arautuan sartzea.

Finantziazioa era honetan emango da, 2015-2016 ikasturtean musika-irakaskuntza profesionaletan eman duen ikasle bakoitzeko: I. baremoko guztizko denborei 300 minutu gehituko zaizkie.

Gehienez ere, joan den ikasturtean, 2. eta 3. mailan matrikulatuta dauden laguntza berezia hartzen duten ikasle-kopuru guztizkoaren % 50 finantzatu ahal izango da.

D) A, B eta C ataletan ezarritako irizpideen batura izango da laguntza jasoko duten orduen guztizko kopurua.

II. BAREMOA:

Irakaskuntza arautua:

A) Denbora hauei emango zaie laguntza, irakaskuntza mota honetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko:

a) Finantza daitezkeen denborak:

(Ikus .PDF)

Alderik badago maila hauetatik ateratako irakas-denbora finantzagarriaren eta irakasleentzat kontratatutako guztizko irakas-denbora zuzenaren artean (VIII. eranskinean datorrena), bien arteko denborarik laburrena lehenetsiko da. Hauxe denbora finantzagarritzat aukeratutako denbora izango da, eta hurrengo bi hobariak gehituko zaizkio.

B) Era berean, I. baremoaren B atalean jasotako espezialitateei emango zaie laguntza, eta 30 minutuko hobaria emango zaie oinarrizko irakaskuntzako ikasleei, eta 60 minutukoa, berriz, musika-tresna horiek ikasten dituzten eta irakaskuntza arautuko maila profesionalean ikasten dutenei.

C) 400 minutu gehituko dira hezkuntza-antolamendu berriko goi-mailako musika-eskola batean 2015-16an matrikulatutako ikasle bakoitzeko.

D) A, B eta C ataletan ezarritako irizpideen batura izango da laguntza jasoko duten orduen guztizko kopurua.

III. BAREMOA:

Irakaskuntzaren kostua.

Orduko batez besteko kostua honela kalkulatuko da: ekitaldi ekonomikoaren guztizko kostua zati astean emandako eskola-orduen kopurua (irakas-denbora zuzena). I. eta II. baremoetako diruz lagundu daitekeen eskola-ordu bakoitzeko –hau da, finantzagarritzat aukeratutako denborako–- ehuneko jakin bat aplikatuko da, kostuaren arabera, honako taula honi jarraituz:

(Ikus .PDF)

Horretarako, batetik, irakasle ez diren langileen gastuen eta, bestetik, ekipamenduaren eta funtzionamenduaren guztizko gastuaren batura guztizko aurrekontu osoaren % 25 izango da.

IV. BAREMOA:

Udal-finantziazioa.

Tokiko udalbatzak zentroaren gastu arruntaren % 25 gutxienez finantzatzen duen kasuetan, ehuneko hauek aplikatuko zaizkie I. eta II. baremoetako diruz lagundu daitekeen eskola-ordu bakoitzeko –hau da, finantzagarritzat aukeratutako denborako–

a) % 25eko finantziazioa izateagatik, orduen % 25.

b) % 25etik % 62,5era arteko finantziazioa izateagatik, % 2 gehiago puntu edo frakzio bakoitzeko, ordu horien % 100eraino iritsi arte.

Udalaren edo udalen ziurtagiria, ekarpen hori ziurtatzen duena, eta XII.I eranskina betetzeko oinarri gisa balioko duena, zentroan gorde behar izango da, geroago egin litezkeen egiaztapenetarako.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Orokorreko gaietan agindu honek arautzen ez dituen gaietan, osagarri moduan aplikatuko dira Euskal Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak aldatua) eta 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua aldizkari ofizial horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko urriaren 11.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala