Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2016ko urriaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4481

EBAZPENA, 2016ko urriaren 3koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita Enplegu Zentro Berezietako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateen 2015eko ekitaldiko finantziazio-laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen zerrenda hori 2014ko abenduaren 18an egindako bileran.

Diru-laguntza publikoak emateko bete behar den publikotasunaren printzipioa betetzeko xedez, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, beroriek emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Enplegu Zentro Berezietako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateen 2015eko ekitaldiko finantziazio-laguntzen deialdiaren babesean (2014ko abenduaren 30eko EHAA, 2014ko abenduaren 29ko Ebazpena) emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, Lanbideko Administrazio Kontseiluak 2014ko abenduaren 18ko bileran onartutako zerrenda, bakoitzari emandako diru-laguntzaren zenbatekoarekin batera (ikusi ebazpen honetako eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 3a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala