Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2016ko urriaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4458

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 187/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 187/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Vanesa Gallardo Rodriguez.

Abokatua: Jose Manuel Urkiri Azpiazu.

Prokuradorea: Maria Antonia De La Fuente Valdezate.

Demandatua: Jose Luis Galvan Novoa.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-09-19an. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dut De La Fuente prokuradoreak Vanessa Gallardo Rodríguez-en izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, José Luis Galván Novoa-ren kontrakoa. Horrenbestez, XXXXX adingabeari dagokionez, neurri hauek hartzea erabaki dut:

– Ama Vanessa Gallardo Rodríguez-i ematen zaizkio XXXXX alaba adingabearen zaintza eta jagoletza. Guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute batera.

– Ez da ezartzen bisita-araubiderik José Luis Galván Novoa-rentzat.

– José Luis Galván Novoak, hilero eta aurreratuta, hilaren lehenengo bost egunetan, ehun eta berrogeita hamar (150) euro ordainduko ditu, bere alaba adingabearen mantenurako, horretarako Vanessa Gallardo Rodríguez-ek izendatuko duen kontu korrontean. Betebehar hori ebazpen hau eman den egunetik aurrera beteko da; lehenengo hil honetan, hainbanatu egingo da dagokion zenbatekoa. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakunde ofizialak ezarritako KPIaren arabera. Lehenengo aldiz, 2017ko urtarrilean eguneratuko da. Betebeharrari erantzuten ez bazaio, legezko neurri egokiak hartuko dira. Aparteko gastuak guraso biek erdibana ordaindu beharko dituzte.

Autoetan sortutako gastuak ordaintzeari dagokionez, ez da erabakirik hartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala.

Ebazpen honen jatorrizko agiria sar bedi epaien liburuan, eta jaso bedi lekukotza-kopia autoetan.

Jose Luis Galvan Novoa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2016ko irailaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala