Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2016ko urriaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

SOCIEDAD PARA LA TRANSFORMACIÓN COMPETITIVA-ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA, S.A.
4376

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita berriro irekiko dela «Renove Makineria» 2016 programa, agortu gabe daudelako programako baliabide ekonomikoak.

2016ko apirilaren 12an EHAAn argitaratu zen «Renove Makineria» 2016 laguntza programaren araudia onartu zuen iragarkia, eta 2016ko maiatzaren 16an EHAAko iragarki bidez jakinarazi zen baita ere programa uste baino lehen itxi zela, alegia apirilaren 19an, aurrekontu-funtsak agortu zirelako.

Baina, zenbait eskaera ukatu egin direnez, programa horretara bideratutako baliabide ekonomikoak azkenean ez dira agortu.

Horregatik, iragarki honen bidez jakinarazten da programa berriro irekiko dela, eskaera berriak aurkeztu daitezen iragarki hau argitaratu eta biharamuneko goizeko 09:00etatik aurrera (penintsulako ordua), EHAAn 2016ko apirilaren 12an argitaratutako araudian ezarritako baldintza berberetan.

Bilbao, 2016ko urriaren 4a.

Zuzendari nagusia,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.


Azterketa dokumentala