Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2016ko urriaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4358

AGINDUA, 2016ko irailaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzea eta itun berriak sinatzea, eta 2016-2017 ikasturterako ituntzeko unitateak zehaztea, Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta Zereginen Ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako prestakuntza-zikloei begira.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduak deia egin zuen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta itun berriak sinatzeko, eta 2016-2017 ikasturterako zenbat unitate itunduko diren zehazteko.

Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu, eta ikasketa ezberdinetan proposamenak egin ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako itunpeko ikastetxeek duten plangintza onartzea, hezkuntza-maila bakoitzeko unitate kopurua zehaztuta (I. eranskina).

2. artikulua.– 2016-2017 ikasturterako ituna onartzea, etapaka; agindu honen II. eranskinean zehaztu dira zenbatekoa, unitate-kopurua, hizkuntza-eredua eta itun-araubidea.

3. artikulua.– Agindu honen III. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei hezkuntza-ituna ukatzea. Eranskinean bertan azaltzen dira erabaki hori hartzeko arrazoiak.

4. artikulua.– Hezkuntza-itunen Araudia onartzen duen irailaren 8ko 298/1987 Dekretuaren 32. eta 33. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriaz, itun osoak direnez, ikastetxeek ez dute diru-kopururik jasotzerik izango ikasleengandik, irakaskuntza dela-eta.

5. artikulua.– II. eranskinean zehaztutako zenbatekoak kalkulatzeko, kontuan hartu da EAEko 2016. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Dekretuan ezarritakoa.

2017. urteko lehenengo bi lauhilekoei dagokienez, 2017ko ekitaldirako Aurrekontuen Legeak ezartzen dituen ekonomia-moduluak aplikatzearen ondorioz egin beharreko doikuntzak egingo dira, garaia heltzen denean.

Agindu honetan agertzen diren diru-kopuruak gehienezkoak dira, eta irakasleen eta gainerako langileen gastuak ere horien barruan sartzen dira.

Goragoko paragrafoan ezarritakoa hala bada ere, ordainketa eskuordetuaren sistemak eragiten dien mailetan, honako honen arabera ordainduko zaie antzinatasuna inoren kontura lan egiten duten langileei: ikastetxean irakasle bakoitzak duen antzinatasunaren arabera.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 28a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala