Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2016ko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4345

IRAGARKIA, eskaintzarik onena aukeratzeko lehiaketa publiko batena, honako helburu hau duena: Mutrikuko nasa nagusiko kofradia zaharraren eraikina okupatu eta ustiatzeko jabari-emakida ematea.

1.– Erakunde esleitzailea. Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza.

2.– Xedea: jabari-emakida ematea Mutrikuko nasa nagusiko kofradia zaharraren eraikina okupatu eta ustiatzeko (taberna-jatetxea, ostatua eta museoa – Bentaleku-).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 20.750 euro/urte, BEZik gabe.

5.– Behin-behineko bermea: egin beharreko obren aurrekontu zenbatetsiaren % 2, eta, betiere, gutxienez 3.000 euro.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza.

– Helbidea: Donostia kalea, 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

– Informazio-telefonoa: 945 01 97 39.

b) Halaber, lehiaketa honi buruzko pleguak eta dokumentazioa eskuragarri egongo dira Interneteko helbide honetan: http://www.garraioak.ejgv.euskadi.eus

c) Informazioa eskuratzeko epea: 2016ko azaroaren 2tik 2017ko otsailaren 28ra.

7.– Eskatzaileen betebeharrak: oinarrien pleguan zehaztutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko epea: 2016ko azaroaren 2ko 09:00etatik 2017ko otsailaren 28ko 12:00etara.

b) Eskaintza osatzeko dokumentazioa: oinarrien pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezteko lekua: eskaintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administratzaile Orokorraren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, helbide honetan: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: jabari-emakida esleitu arte.

9.– Eskaintzak irekitzea.

Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren bulegoetan; irekitzeko eguna, fax edo posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie eskaintzak aurkeztu eta onartu zaizkienei.

10.– Iragarkien gastuak.

Emakidaren titularraren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 3a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala