Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2016ko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4344

IRAGARKIA, 2016ko irailaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kabineteko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Gobernu Kontseiluaren erabakiak, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziei buruzkoak; zeintzuk Araba Irratia S.L.rentzako eta 2 más 2 Publicidad Integral S.L.rentzako baitita; Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 27/2015 eta 452/2014 epaiak, urrenez urren, betetzeko.

Aipatu ebazpenak eranskinean jasotako interesdunei jakinarazten saiatuta ere, jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluaren arabera; lege hori, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen.

Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–, ohartarazpen hau eta guzti:

Interesdunak hamar eguneko epea izango du Kabineteko Zuzendaritzaren Gizarte Hedabideen Zerbitzuan (Vitoria-Gasteizko Donostia 1 kalea, Lakua I, bigarren solairua) ebazpenen eduki osoa ikusteko, edo, era berean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zuzenean kontsultatzeko aukera ere badago, 2016ko abuztuaren 2ko 146. zenbakian (90/2016 eta 91/2016 Ebazpenak, uztailaren 19koak, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarenak).

Bestela, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakieke hilabeteko epean, egintza eman zuen organoari, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, zuzenean aurka egin daiteke administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, kasu honetan bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 26a.

Sailburuaren Kabineteko zuzendaria,

JOSÉ MANUEL BUJANDA ARIZMENDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala