Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2016ko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4339

IRAGARKIA, enpresaburu bat edo batzuk hautatzeko esparru-akordioaren lizitazioari buruzkoa, prozedura irekiaren bitartez, zenbait esleipen-irizpiderekin. Lizitazioaren xedea da arrain freskoko elikadura-produktuez hornitzea, ondoz ondoko entregak eginez, prezio unitarioetan. Entrega horiek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren beharren arabera egingo dira, esparru-akordioak indarrean dirauen bitartean (Espedientea: 003/17).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontratazio eta Aurrekontu Atala.

c) Espediente-zenbakia: 003/17.

d) Agiriak eta argibideak lortzea:

1) Bulegoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Kontratazio eta Aurrekontu Atala.

2) Helbidea: N-104 errep., 356. km.

3) Herria eta posta-kodea: Arkauti (Araba), 01192.

4) Telefono zk.: 945 77 33 05.

5) Telefaxa: 945 28 23 62.

6) Helbide elektronikoa: contratacionappv@seg.euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profileko Interneteko helbidea: www.euskadi.net/contratacion

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: azaroaren 9a, 10:00etan.

2.– Kontratuaren xedea. iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

a) Mota: esparru-akordioa.

b) Prozedura: irekia.

c) Gauzatzeko lekua: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren bulegoak.

– Gauzatzeko epea: 4 urte.

– Esparru-akordio bat ezartzea: bai.

– Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

– CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 03311000-2.

3.– Izapidetzea: arrunta.

a) Prozedura: irekia.

b) Esleipen-irizpideak: zenbait esleipen-irizpide.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: bostehun eta bederatzi mila eta laurogeita hamar euro eta laurogeita hamaika zentimo (509.090,91).

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: bostehun eta hirurogei mila (560.000,00) euro

2017. urtea: ehun eta berrogei mila (140.000) euro.

2018. urtea: ehun eta berrogei mila (140.000) euro.

2019. urtea: ehun eta berrogei mila (140.000 euro).

2020. urtea: ehun eta berrogei mila (140.000 euro).

6.– Bermeak: ez dira eskatzen.

Behin betikoa: ez.

7.– Agiriak eta argibideak lortzea.

a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

b) Helbidea: N-104 errep., 356. km.

c) Herria eta posta-kodea: Arkauti, 01192.

d) Telefonoa: 945 77 34 51.

e) Telefaxa: 945 28 23 62.

f) E-maila: contratacionappv@seg.euskadi.eus

g) Plegu teknikoak, administrazio-pleguak eta karatula kontratatzailearen profilean argitaratuko dira lizitazio hau EHAAn argitaratzen den egun berean.

e) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko azaroaren 9a, 10:00ak arte.

8.– Kontratistaren berariazko betekizunak: lizitatzaileak kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta kaudimen teknikoa edo profesionala aurkeztu beharko ditu. Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa egiaztatzeko, arrainez hornitzeko jarduera-arloan 900.000,00 euroko edo hortik gorako urteko negozio-bolumena frogatu beharko du azken hiru ekitaldietako negozio-bolumen handieneko urteari dagokionez.

Kaudimen teknikoa edo profesionala egiaztatzeko, azken 5 urteetako esperientzia frogatu beharko du arrain freskoz hornitzeko jarduera-arloan. Esperientzia hori frogatzeko, karatulan zehaztuta dauden agiri edo ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

Sailkapena: ez.

9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko azaroaren 9a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira: «A», «B» eta «C», barruan karatulan eskatutakoa dutela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Kontratazio eta Aurrekontu Atala (N-104 errepidea, 356. km, 01192 Arkauti Araba), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan edo ordezko arau juridikoetan zehazturiko edozein modutan.

2) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, plikak irekitzen direnetik hasita.

3) Aldaerak onartzea: ez dira onartuko.

10.– Eskaintzak irekitzea.

«C» gutun-azala Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontratazio Mahaiak irekiko du ekitaldi publikoan.

Tokia: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia, eraikin nagusia (N-104 errepidea, 356. km, 01192 Arkauti – Araba).

Irekiera-data: 2016ko azaroaren 21a, 11:00etan.

«B» gutun-azala irekitzea. Kontratazio Mahaiak irekiko du ekitaldi publikoan, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian.

Irekiera-data: 2016ko azaroaren 25a, 11:00etan.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera: 2016ko irailaren 23a.

13.– Bestelako argibideak: Administrazio-klausulen eta baldintza teknikoen pleguetan eta karatulan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 23a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

FAUSTINO RANEDO GÓMEZ.


Azterketa dokumentala