Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2016ko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4338

IRAGARKIA, honako xede hau duen obra-kontratuaren lizitazioa egiteko dena: «Bilboko IES San Adrián BHI handitzea». C01/005/2016.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Agiriak eta informazioa lortzea:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 95 72.

5) Telefaxa: 945 01 90 18.

6) Helbide elektronikoa: g-aizpuru@euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profileko Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016-11-07.

d) Espedientearen zenbakia: C01/005/2016.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: obrak.

b) Deskripzioa: Bilboko IES San Adrián BHI handitzea.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Bilbao (Bizkaia).

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 15 hilabete.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (Nomenklaturaren erreferentzia): 45214200-2.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak.

1) Formulak aplikatuz automatikoki ebaluatzen diren irizpideak.

Eskaintza ekonomikoa. Haztapena: 60 puntu.

Formula:

Puntuazioa = 60 x (L – ebaluatzeko eskaintza) / (L – eskaintza merkeena)

P: Lizitatzaileak lortutako puntuazioa.

L: Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

2) Balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak.

Haztapena: 40 puntu.

Eraikuntza-memoria.

Azpi-irizpideak:

a. Ingurunearekiko eraginak eta interferentziak gutxitzen dituzten neurri zuzentzaileak: 14 puntu gehienez.

b. Obran behar diren baliabideak: 10 puntu gehienez.

c. Obra gauzatzeko erabiliko den plangintza: 16 puntu gehienez.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 3.244.715,56 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: zenbateko garbia: 3.244.715,56 euro; guztizko zenbatekoa: 3.926.105,83 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: % 5.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak:

a) Sailkapena: bai; C, 2, 5 edo C, 2, F.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus administrazio-klausula zehatzen plegua.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016-11-10, 10:00ak arte.

b) Aurkezteko era: paperean edo elektronikoki; interesdunak aukeratuko du.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren erregistroan.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Helbide elektronikoa: www.contratacion.euskadi.eus

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: 2 hilabete.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Deskripzioa: automatikoak ez diren irizpideei («C» gutun-azala) eta irizpide automatikoei («B» gutun-azala) buruzko eskaintzak irekitzea.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Data eta ordua: «C» gutun-azala: 2016-11-21, 12:00etan. «B» gutun-azala: 2016-12-22, 12:00etan.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 3a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala