Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2016ko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4337

IRAGARKIA, Lan Merkatuaren 2016ko Erroldari buruzko landa-lana egiteko administrazio-kontratua gauzatzeko. (Espedientea: A-001/DEPS2016).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-001/DEPS2016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik hasi, eta 2016ko abenduaren 31ra arte.

e) Lizitaziorako iragarkia noiz argitaratu zen: 2016ko martxoaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 43. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide daude, SPKLTBn ezarritakoaren arabera, betiere karatula honetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoaren aurka izan gabe.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: Zenbateko garbia: 262.284,30 gehi 55.079,70 euro (BEZa). Guztira, 317.364 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2016ko uztailaren 5a.

b) Kontratista: UTE Dephimatica/Linvestic.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 193.828,10 euro (BEZik gabe).

6.– Kontratua gauzatzea: 2016ko uztailaren 19a.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala