Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2016ko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4333

EBAZPENA, 2016ko irailaren 30ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, unibertsitateaz besteko irakaskuntza-kooperatibei diru-laguntzak emateko dena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 15eko Aginduaz egindako deialdian oinarrituta (2016ko ekainaren 30eko EHAA), eta izapidetutako espedienteak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honetako eranskinean zerrendatutako laguntzak ematea irakaskuntza-kooperatibei, 2016 urtean zehar euren jarduerak finantza ditzaten.

2. artikulua.– Agindu honen babesean emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

a) Lehenengoa, diru-laguntzaren % 75a, emandako laguntza onartu ondoren.

b) Gainerako % 25a, ordea, «Gastuaren justifikazioa» izeneko inprimaki normalizatua behar bezala beteta aurkeztean ordainduko da. Inprimaki horrekin batera, onartutako diru-laguntza adinako edo gehiagoko ordainagiriak aurkeztu beharko dira. Agiri horiek aurkezteko epea 2016ko abenduaren 10ean bukatzen da, egun hau barne.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 30a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala