Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2016ko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4332

AGINDUA, 2016ko irailaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita dei egiten baitzaie itunpeko ikastetxe pribatuei ituntzeko unitateak zehaztea Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza berezi irekian, berariazko hezkuntza-errefortzuko proiektuetan eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan, 2016-2017 ikasturterako.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko uztailaren 12ko Aginduak dei egiten die itunpeko ikastetxe pribatuei ituntzeko unitateak zehaztu ditzaten Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza berezi irekian, berariazko hezkuntza-errefortzuko proiektuetan eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan, 2016--2017 ikasturterako.

Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu, eta ikasketa ezberdinetan proposamenak egin ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2016-2017 ikasturterako ituna onartzea, etapaka; agindu honen I. eranskinean zehaztu dira zenbatekoa, unitate-kopurua, hizkuntza-eredua eta itun-araubidea.

2. artikulua.– Agindu honen II. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei hezkuntza-ituna ukatzea. Eranskinean bertan azaltzen dira erabaki hori hartzeko arrazoiak.

3. artikulua.– Hezkuntza-itunen Araudia onartzen duen irailaren 8ko 298/1987 Dekretuaren 32. eta 33. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriaz, itun osoak direnez, ikastetxeek ez dute diru-kopururik jasotzerik izango ikasleengandik, irakaskuntza dela-eta.

4. artikulua.– II. eranskinean zehaztutako zenbatekoak kalkulatzeko, kontuan hartu da EAEko 2016. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Dekretuaren ezarritakoa.

2017. urteko lehenengo bi lauhilekoei dagokienez, 2017ko ekitaldirako Aurrekontuen Legeak ezartzen dituen ekonomia-moduluak aplikatzearen ondorioz egin beharreko doikuntzak egingo dira, garaia heltzen denean.

Agindu honetan agertzen diren diru-kopuruak gehienezkoak dira, eta irakasleen eta gainerako langileen gastuak ere horien barruan sartzen dira.

Goragoko paragrafoan ezarritakoa hala bada ere, ordainketa eskuordetuaren sistemak eragiten dien mailetan, honako honen arabera ordainduko zaie antzinatasuna inoren kontura lan egiten duten langileei: ikastetxean irakasle bakoitzak duen antzinatasunaren arabera.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 28a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala