Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2016ko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4329

AGINDUA, 2016ko irailaren 29koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Gregorio Mateo Guibelondo jaunak Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege honek egozten dizkidan aginpideez baliatuz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gregorio Mateo Guibelondo jaunak Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola (Lanpostuaren kodea: 520010 kodea; dotazioa: 96). Eskerrak ematen zaizkio betetako zerbitzuengatik.

Bigarrena.– 2016ko urriaren 10etik izango ditu ondorio administratiboak kargutik kentze honek.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, agindua eman duen organoari zuzenduta; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 29a.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala