Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2016ko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4328

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 123/2016 Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatu bezalako hutsak atzeman dira honako dekretu honetan (2016-09-02ko EHAA, 167. zk.): 123/2016 Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena. Bada, hutsok zuzendu egiten dira jarraian:

2016/3778 (1/1) orrialdean, 2. artikuluan, honakoa dioen lekuan:

«Dekretu honek 2016ko abuztuaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak».

Honela esan behar du:

«Dekretu honek 2016ko abuztuaren 17tik aurrera izango ditu ondorioak».


Azterketa dokumentala