Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2016ko irailaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4153

EBAZPENA, 2016ko irailaren 14koa, Administrazio eta Lurralde Plangintzako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko ekainaren 9ko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzak ematea, eta hori jakinarazten. Agindu horren bidez ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko udalek informazio geografikoa hobetu eta udal-mapak egiteko diru-laguntzen oinarri arautzaileak, eta diru-laguntza horiek emateko deialdia egiten da.

2016ko uztailaren 1ean argitaratu zen EHAAn Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko ekainaren 9ko Agindua, zeinaren bidez ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko udalek informazio geografikoa hobetu eta udal-mapak egiteko diru-laguntzen oinarri arautzaileak, eta diru-laguntza horiek emateko deialdia egiten baita.

Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 1ean amaitu zen, aipatutako diru-laguntzak emateko agindu arautzailearen 7.1 artikuluan ezarritakoaren arabera:

Epe horretan 22 eskaera aurkeztu dira, orotara; horietarik, Orioko Udalak bi eskaera aurkeztu ditu, eta, beraz, bigarrena artxibatu egin da. Hauek dira eskaerak:

1.– Zumaiako Udala

2.– Arrasateko Udala

3.– Lezoko Udala

4.– Elorrioko Udala

5.– Leaburuko Udala

6.– Markina-Xemeingo Udala

7.– Laudioko Udala

8.– Hernaniko Udala

9.– Jon Burgaña Agoues

10.– Amezketako Udala

11.– Urizaharrako Udala

12.– Urkabustaizko Udala

13.– José Ángel Zaldua Iparraguirre

14.– Orioko Udala

15.– Azpeitiko Udala

16.– Juan Antonio Atutxa Balentziaga

17.– Oñatiko Udala

18.– Oiartzungo Udala

19.– Hondarribiko Udala

20.– Durangoko Udala

21.– Bernedoko Udala

Diru-laguntza hauek arautzen dituen 2016ko ekainaren 1eko Agindu horretako 11. artikuluan xedatuarekin bat, horretarako balorazio-organoa eratu zen irailaren 6an, jasotako eskaerak aztertu eta egiaztatzeko xedez.

Eskabideak aztertu eta egiaztatu eta gero, eta horren ondorioz, Ebaluazio-organoak, 9.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion ebazpen-proposamena helarazi zion Sailburuordetzari 2016ko irailaren 14an. Ebazpen-proposamen horren II. eranskinean jasotzen du ematea proposatzen duen diru-laguntzen zerrenda, eta hauek aipatzen ditu: udal onuradunak, horien biztanle-datuak (EUSTAT 2015), mapa paperean inprimatu duten ala ez eta diru-laguntzaren zenbatekoa. Halaber, aipatutako proposamenaren II. eranskinean zerrendatzen dira ukatzen diren eskaerak, zergatik ukatzen diren adierazita.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko ekainaren 9ko Aginduaren 12. artikuluan xedatuarekin bat, zeinaren bidez ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek informazio geografikoa hobetu eta udal-mapak egiteko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta horiek emateko deialdia egiten baita, eta horretarako eratutako balorazio-organoak proposatutakoa ikusita, honako hau

EBAZPEN DUT:

Lehenengoa.– Diru-laguntzak ematea ebazpen honen I. eranskinean ageri diren udalei, informazio geografikoa hobetu eta udal-mapak egin ditzaten; hauek ere aipatzen dira: udal onuradunak, horien biztanle-datuak (EUSTAT 2015), mapa paperean inprimatu duten ala ez eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

Bigarrena.– Diru-laguntzak ukatzea II. eranskinean ageri diren udalei; arrazoiak ere ematen dira.

Hirugarrena.– Diruz lagunduko diren lanak hasteko eta, hala badagokio, kontratatzeko, eta egiteko gehieneko epeak 2016ko ekainaren 9ko Aginduaren 13 artikuluan ezarritakoak dira.

Laugarrena.– Laguntzak agindu honen 14. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz emango dira.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, erakunde interesdunei jakinarazteko, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko ekainaren 9ko Aginduaren 12. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta, era berean, diru-laguntzak emateko prozedura orok bete behar duen publizitate-printzipioa betetzeko.

Ebazpen honen aurka, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz, Ingurumen. Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 14a.

Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordea,

MIREN IZASKUN IRIARTE IRURETA.

I. ERANSKINA
ONARTUTAKO ESKABIDEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala