Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2016ko irailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4069

IRAGARKIA, Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Lakuan airea girotzeko eta hozteko makinak berritzeko eta beraien mantenimendu-lanak egiteko helburua duen kontratuaren lizitazioaren deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2016/049.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: airea girotzeko eta hozteko makinak berritzea.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

165.289,26 euro, BEZik gabe (200.000 euro BEZa barne).

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: www. contratación.euskadi edo www. euskadi.eus/ contratación

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulan eskatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko urriaren 10eko 13:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren pleguan eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua), M eraikina, 3. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari nahitaez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak: talde honen puntuazio osoa: 60 puntu.

– Proposamen ekonomikoa: 60 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: talde honen puntuazio osoa: 40 puntu.

– Makinak berritzeko proposamenaren balio teknikoa: 30 puntu.

– Mantenimendurako proposamenaren balio teknikoa: 10 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

Balio-judizioan oinarritutako irizpideekin loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea 1 (Lakua). 01010 Vitoria-Gasteiz. Data: 2016ko urriaren 19ko 12:00ak.

Ponderazio automatikoa duten irizpideekin loturiko irekitzea. Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea 1 (Lakua). 01010 Vitoria-Gasteiz. Data: 2016ko urriaren 28ko 11:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo webgunea: http://www.contratacion.euskadi.eus

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 8a.

Zerbitzu zuzendaria,

ANE URKIOLA ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala